Espainiako Auzitegi Nazionalak hirugarren gradua baliogabetu dio Asier Karrera euskal preso politikoari

  • Asier Karrera Arenza presoa Martuteneko espetxera itzuli da, urrian onartu zioten hirugarren gradua baliogabetu baitu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hainbat dira azken hilabeteetan gradu-erregresioa bizi izan duten presoak. Berriki Espainiako Auzitegi Gorenak emandako ebazpen baten arabera, gainera, preso bati esleitutako hirugarren graduari Fiskaltzak helegitea jartzen badio, presoek espetxean itxaron beharko dute ebazpena ezagutu artean.

Argazkia: Dani Blanco

2023ko otsailaren 13an - 10:54
Azken eguneraketa: 12:23

Asier Karrera Arenza etxarriar presoa Martuteneko espetxera itzuli da, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak bigarren gradura itzularaz dadila erabaki baitu. Karrera hirugarren graduan zegoen urriaz geroztik, Martuteneko espetxeko tratamendu batzordeak hala proposatuta eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren onespenarekin. Alabaina, Espainiako Auzitegi Nazionalean hartutako erabakiak gradu-erregresioa agindu du presoarentzat. Etxerat-ek jakinarazi duenez, Karrerak 23 urte daramatza preso, eta aurten beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.

Karrera ez da espetxe graduari dagokionez erregresioa pairatu duen preso bakarra. Azkenaldian, hainbat izan dira hirugarren gradutik bigarrenera itzularazi dituzten euskal preso politikoak. Urtarrilaren 31n jakinarazi genuen Roberto Lebrero gasteiztarra Espainiako Auzitegi Nazionalak zer ebatsiko zain zegoela, uztailean onartu zioten hirugarren gradutik bigarrenera itzul zitekeelako. Egun gutxi aurretik espetxeratu zuten berriz Asier Rodríguez preso santurtziarra, hirugarren gradua esleituta kalera atera ondotik. Iazko urtean, egoera berean egon ondotik, bigarren gradura itzularaziak izan ziren Xabier Atrisitain, Mikel San Argimiro, Aitor Esnaola, Joseba Arregi, Gorka Martinez, Iñaki Bilbao, Jon Crespo eta Iñigo Gutierrez presoak. Egoera beretik pasa zen Unai Fano 2021ean.

Fiskaltzaren helegiteak, hirugarren gradurako oztopo

Espetxe graduari dagokionez erregresioa bizi izan duten presoen zerrenda Fiskaltzak hartutako posizionamenduari dagokio. 2022ko otsailean espetxeetako tratamendu batzordeek hainbat euskal presori hirugarren gradua onartzen hasi zirenetik dozenaka helegite aurkeztu ditu, eta lortu du helegiteak aurkezte hutsarekin presoei kalera ateratzea eragoztea. Oraintsu arte, hirugarren gradura pasatako presoak kalera atera zitezkeen, eta Fiskaltzak jarritako helegitea ebatzi bitartean, ez ziren espetxera itzuli behar. Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epai batek, ordea, aldatu egin du prozedura: aurrerantzean hirugarren graduaren aurkako helegitea aurkezte hutsak eragotzi egingo die presoei kalean egotea, errekurtsoa ebatzi bitartean.

Prozeduran jazotako aldaketa Fiskaltzak bultzatua izan da, magistratuak bultzatu baititu erabakitzera hirugarren graduak esleitzeko fiskalak jarritako helegiteak ebatzi arte itxaron beharra dagoen ala ez. Zentzu horretan Fiskaltzak abiatutakoa bidea "bataila" gisa izendatu zuen abenduaren 12an La Razón egunkariak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Baldintzapeko askatasunean aske geratu dira bi preso iruindar

Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.


Mikel Mundiñano (Sare)
“Zigorrak bateratuko dituen erreforma urrats handia da presoen egoeran”

Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.


Sareren kalkuluen arabera
52 presori eragingo lieke 7/14 Legearen erreformak, eta zazpi berehala aterako dira

Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]


Eztizen Artola Iturrate
“Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez”

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


EBko zigorren bateratzeak 45 euskal presori eragingo die

Zalapartak zalaparta, eta Espainiako Senatua gainditu ondoren, Europako zigorrak bateratzeko lege aldaketak aurrera jarraituko du. Horrela, 2008an zigorrak bateratzeko Europak onartutako zuzentarauari Espainiak 2014an jarritako salbuespena desagertuko da, eta horrek 45 euskal... [+]


Marixol Iparragirreren kontrako epaia artxibatu du Auzitegi Nazionalak

Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-19 | ARGIA
Euskal preso politiko bati langabezia jasotzeko eskubidea aitortu dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du hirugarren graduan dagoen presoak eskubidea duela langabezia jasotzeko. LAB sindikatuak aurrekari gisa ikusi du epaia eta urrats bat dela dio "presoen oinarrizko eskubideak aitortzera bidean".


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude