Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, 34 auzipetuek ez zuten iruzurrik egin eta Bankia burtsara atera zen ikuskatzaile guztien onarpenarekin. Handik urte gutxira, erakunde publikoek ia 23.000 milioi euroko erreskatea egin zuten.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko salak absolbitu egin ditu Bankia burtsara ateratzeagatik auzipetuta zeuden 34 norbanakoak. Epaiaren arabera, burtsaratzea ikuskatzaile ororen onespenaz egin zen, eta burtsaratzearen liburuxkak informazio –finantzarioa eta ez finantzarioa– “zabala eta zuhurra” jasotzen zuen. Horrez gain, azpimarratzen du epaiketan akusatuen jarrera orokorrak mahai gaineratu direla eta ez ekintza konretuak.
Ikuskatzaileen onespenari dagokionean, “burtsara ateratzearen eta banku bikoitzaren egiturarekin egitearen erabakiak osoki aztertu zituen Espainiako Bankuak, eta gainera, erabaki horiek zekartzaten abantailak eta eragozpenak neurtu ondoren onartu zituen”, dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Eta ondorioztatu du “begi-bistakoa” dela “Bankia burtsara irtetearekin amaitu zen prozesua Espainiako Bankuak, Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak (CNMV), Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsak (BBOF) eta Europako Banku Autoritateak (EBA) oso ondo gainbegiratu zutela, eta, azken batean, erakunde guztiek onartu zutela prozesua”.
Burtsaratzearen informazio luburuxkari buruz, berriz, dio bertan jasotako finantza-informazioa nahikoa zela “ handizkako eta txikizkako inbertsiogileek konpainiaren balioari buruzko irizpide arrazoitu bat osa zezaten. Informazio hori Espainiako Bankuaren ikuskapenarekin eta errekerimenduei men eginez egin zen, eta, ondoren, Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak berretsi egin zuen, liburuxka erregistratzean”.
Zigor-arloko salak Fiskalak esandakoak ekarri ditu: burtsara ateratzean Bankiak eskainitako informazio finantzario eta ekonomikoa ezin dela “materialki faltsutzat jo, orduan indarrean zegoen araudia urratzen ez zuelako eta erregulatzailearen eskakizunak bete zituztelako, zeinak berariaz baimendu zituen kontabilitate-erabaki batzuk”.
2010eko uztailean sortu zen Bankia, 2008an eztandarazitako krisi ekonomikoaren ondorioz hondoratutako zazpi kutxa batu ostean: Caja Madrid, Bancaja, Caixa Laietana, Caja Segovia, Caja Avila, Caja Rioja eta Caja Canarias.
2011n burtsara atera zuten, PPko Rodrigo Rato presidente zela. Operazioarekin 360.000 inbertitzaile erakarri zituen, baina berandu gabe inbertitzaileak ohartu ziren Bankia balio askorik ez zuten aktibo toxikoz josia zegoela. Hala hasi ziren asko eta asko demandak aurkezten epaitegietan.
Testuinguru horretan, Rajoy Espainiako gobernuburu zela, bankuaren erreskateari eman zitzaion bide. Espainiako Estatuan inoiz jazotako finantza erreskate handiena egin zen, eta diru-publikotik 22.000 milioi euro erabili ziren.
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.
Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.
Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]
904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]
Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.
“Interes aurkakotasuna” leporatua zaiola astelehenean ireki da Frantziako Justizia ministroaren aurkako auzia Parisen. Bi astez iraun beharko luke epaiketak.
Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]
Laguntza publikoak eta afiliatuen kuotak gordetzen zituen kontu korronte batetik lapurtu zuten dirua goi-kargudunek. 2019 eta 2021 artean, 114.175 euro banatu zituztela uste da.
Zortzi urteren ondoren, Bidegi auzia osatzen duten piezetako bat, Gipuzkoako Aldundiak bere garaian jarritako azken kereila, artxibatu egin du Azpeitiko auzitegiko magistratuak. Bere esanetan kereilaren txostena "akatsez betea dago". EH Bilduren ustez "itxiera... [+]
Bernardo Arevaloren alderdiak hauteskundeak irabazi ondoren Hauteskunde Auzitegi Gorenak behin-behinean legez kanpo utzi du, 2017an ustez sinadura faltsuak biltzeagatik.
Bernardo Arévalo de Leónen alderdiak botoen %58 lortu du, eta Sandra Torres eskuindarra gainditu du. Jazarpen politikoaren gainetik lortu dute irabaztea progresistek.