Espainiako armadako jeneral batek Katalunia erasotzeko aukera iradoki du

  • Otsailaren 6an Madrilen Espainiako Konstituzioari eta armadari buruzko konferentzia egin zuten. La Tribune egunkari frantziarrak dioenez, “erreserban dauden hainbat ofizialek hitza hartu zuten”, tartean Juan Antonio Chicharro generalak. “Kezka sentsazio orokorra adierazi zuen, beldurra, segurtasun eza eta nahasmena Espainiako armadan Kataluniaren balizko sezesioaren aurrean”.


2013ko martxoaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Juan Antonio Chicharro 2009ko argazki batean (R. Rios / EFE).

La Tribunek dioenez, Chicharrok honako eszenarioa irudikatzeko eskatu zien kongresuko entzuleei: gobernuan den alderdiak hurrengo hauteskunde orokorretan gehiengoa galtzen duela, eta katalanek, euren babesaren truke, konstituzioko Espainiaren “batasun zatiezina” bertan behera gera dadin eskatzen dutela.

“Zer egingo du armadak?” galdetu zuen Chicharrok. “Mundu guztiak ulertu zuen gutxi gorabehera lerro artean esan zuena” dio La Tribuneko kazetariak.

Espainiako prentsak ere jaso zuen lehenago Chicharroren hitzaldiaren berri. El Paisek otsailaren 27an ekarri zuen albistea eta itsas-armadako infanteriako buruzagi ohia bere  iradokizunekin harago joan zela erakusten du: “Ordena konstituzionalaren defentsa mekanismoek funtzionatzen ez badute, egitez edo ez-egitez, orduan…”.

Miguel Gonzalez kazetariak sinatutako artikuluak dioenez, galdera-erantzunen tartean entzuleak Chicharroen iradokizunetatik harago joan ziren Rey Juan Carlos Unibertsitateko errektore Pedro Gonzalez-Trevijanok eten zuen arte: “Konstituzioaren alternatiba suizidio kolektiboa da” adierazi zuen Trevijanok.

Espainiako Defentsa Ministerioa ikertzen ari da Chicharroren adierazpenak kolpistatzat har ote daitezkeen. Izan ere, joan den asteko adierazpenak argitaratu ondoren hainbat alderdik eskatu zituzten azalpenak Espainiako Defentsa Batzordean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako armada
Talde ultraeskuindar baten errekurtsoak geldituta du Donostiako Loiolako Kuartelen salerosketa

Loiolako kuartelen afera ez dago bere onenean. Espainiako Defentsa Ministerioak eta Donostiako Udalak akordioa “aldi baterako” etetea erabaki zuten joan den astean, hilaren 18a baino lehenago ezin izango zutelako gauzatu, eta hori delako, hain zuzen, salerosketa... [+]


Carlos Fonseca kazetaria
“O-23ko estatu kolpean, erregeak jeneral bati baimena eman zion kontzentrazio gobernua osatzeko”

Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak... [+]


Hiru militar atxilotu eta ondoren aske utzi dituzte gazte bat jipoitzeagatik Iruñeko Alde Zaharrean

Gertaeren bideo bat zabaldu zen sare sozialetan duela hiru aste, baina asteartera arte ez dituzte susmagarriak deklaratzera deitu. “Zauri larriak” egitea leporatu diete Espainiako hiru militarri.


Benetako bonbekin maniobra militarrak egiten ari dira Bardean

Bardeak Ya plataformak salatu du ostegun iluntzean "bi eztanda handi" entzun zirela Tuteran eta Zaragozako zenbait herritan. Benetako munizioa erabiltzen ari da Espainiako Armada ariketa militarrak egiteko. "Bisitariei ohartarazten ari zaizkie laser armak ere... [+]


2023-02-10 | ARGIA
Belaguako kuarteleko lurzorua garbi itzuli beharko dio Defentsak Erronkari Ibarrari

Iragan urtarrilaren 20an Espainiako Auzitegi Gorenak berriz erabaki zuenez, Espainiako Defentsa Ministerioak Belaguako mendateko kuartela hartzen duen lurzorua garbi eta egoera onean itzuli beharko dio Erronkari Ibarreko Batzorde Nagusiari.


2023-01-09 | Mati Iturralde
Zenbakiak

2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―,  eta... [+]


2022-10-06 | Gedar
Espainiako Estatuaren aurrekontu militarra %25,8 igoko da 2023an

9.791 milioi eurotik 12.317 milioira igoko du gastu militarra Espainiako Gobernuak, NATOk ezarritako helburua betetzeko. %42,5 igo dira armamentura bideratutako diru-partidak PSOEren eta Unidas Podemosen koalizio gobernua Moncloara heldu zenetik.


2022-10-05 | Lide Iraola
Espainiako armadak astelehenean Bardean sutea eragin zuela salatu dute

Pasa den astelehenean, sua piztu zen Bardean, eta Poligonoaren Aurkako Asanbladak Espainiako armadaren maniobra militarrei egotzi die ezbeharra.


Asteburuan Espainiako Armadako gerra-ontzi bat Getxon porturatuko dela salatu du EH Bilduk

Aste-akabu honetan, Espainiako Armadako Mendez-Nuñez izeneko fragata helduko da Getxoko gurutza-ontzien terminalera. Hala, maiatzaren 6tik 8ra bitartean, itsasontzi horrek bere ateak irekiko ditu publikoki. Horren aurrean, Getxoko EH Bilduk deitoratu du bisita hori... [+]


2022-04-25 | ARGIA
Inoizko gastu militarrik altuena iaz: 2,1 bilioi euro

Munduko gastu militarrak lehenbizikoz gainditu du bi bilioi dolarreko langa. 2021ean 2,11 bilioi dolar xahutu dira, 1,97 bilioi euro, 2020an baino %0,7 gehiago, balio errealei erreparatuta. Aintzat hartuta pandemia betean egindako gastuez ari garela, eta Ukrainako gerra... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Gastu militarra handitu nahi du Espainiako Gobernuak

Barne Produktu Gordinaren %1,4 bideratzen da gaur egun Espainiako Defentsa ministeriora. Gastua %2raino igo nahi du datozen urteetan Gobernuak, Pedro Sánchezek iragarri duenez.


Haurren artean banatzeko agendak bidali ditu Espainiako Armadak ikastetxeetara

Nafarroako ikastetxe guztiek jaso dute Espainiako Indar Armatuen nondik norakoak jasotzen dituen eskola dokumentua. LAB sindikatuak bidalketa salatu du, sare sozialetan.


Eguneraketa berriak daude