EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek ekainean egin zuten eskakizuna, eta Espainiako Armadak ezetz erantzun berri du arrazoirik eman gabe, koalizio moreko Daniel Gómez bozeramaileak salatu duenez.
Pasa den ekainean, EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek Nafarroako Parlamentuko Landa Garapen eta Ingurumen batzordeak Bardeetako tiro poligona bisita zezan eskatu zioten Espainiako Armadari. Erantzuna lau hilabete beranduago iritsi da, proposamenari uko eginez.
Entsegu militarrek Natur Parke eta Biosferaren Erreserba honen “ingurugiroan dituen ondorioak zuzenean ezagutzeko asmoz” egin zuten eskaera aipatutako alderdiek, Daniel Gómez Contigo-Zurekineko bozeramaileak foru legebiltzarreko asteroko prentsaurrekoan azaldu moduan. Parlamentariak esan du “azalpenak” eskatuko dizkiotela Espainiako Defentsa Ministerioari, armadak ez omen baitu inolako arrazoirik eman ezta “beste data proposamenik eskaini” ere.
Aldez aurretik, 2007an edota 2018an, Nafarroako Parlamentuak ere bisitak egin izan ditu eta uste dugu legebiltzarkideok eskubidea dugula egokitzat jotzen dugun informazio guztia eskuratzeko. Ez dut uste informazioa ezkutatzeak onurarik egiten dion gizarteari”, kritikatu du Gómezek.
Bisita eskaera hau tiro poligonoa desegiteko mozioa bertan behera geratu eta gero erregistratu zuen alderdi moreak EH Bildu eta Geroa Bairekin batera. Izan ere, PSNk, UPNk, PPk eta Voxek ezezko botoa eman zuten aurreko maiatzaren 30eko osoko bilkuran. Proposamena aurrera atera izan balitz, ekimenaren aldeko talde politikoen ideia Espainiako Gobernua presionatzea zen, Bardeetako inguruko udalerriekin batera, 2028an amaitzen den lurren lagapena gehiago ez luzatzeko.
Gogoratu beharra dago 1951n ireki zela poligonoa eta azkeneko 34 urteetan honen aurkako herri martxak egin izan direla urtero. Denbora horretan erakunde ekologisten zein antimilitaristen oposizio betea izan du beti tiro eremu honek, Europa osoan benetako munizioa erabiltzen duen bakarra. Praktika horien ondorioz zaurituak ere izan dira hainbatetan. 2015ean, adibidez, metrailadore baten tiroak poligono militarraren perimetrotik kanpo autoz gidatzen ari zen lagun bat besoan zauritu zuen. Urte berean, eta oraingoan ere tiro eremutik at, militarrek bi ke bonba lehertu zituzten inguruetan zebilen bi mendizaleren ondoan".
Zurekin Nafarroa taldeak EH Bildu eta Geroa Bairekin batera eskatu zuen Bardeako tiro poligonora bisita egitea. Armadak posta elektroniko bidez jakinarazi dio ez dela posible izanen bertaratze hori, arrazoi "operatiboak" tarteko.
Poligonoaren Aurkako Asanbladak deituta, igandean egin duten martxan 300 pertsona inguru izan dira. Tiro praktika eremua kentzeko eskaera izan da aldarri nagusia, baina beste bi gairi lekua egin nahi izan diete beren protestan. Batetik, Palestina eta munduan gerra jasaten ari... [+]
Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]
Bardeak Ya plataformak salatu du ostegun iluntzean "bi eztanda handi" entzun zirela Tuteran eta Zaragozako zenbait herritan. Benetako munizioa erabiltzen ari da Espainiako Armada ariketa militarrak egiteko. "Bisitariei ohartarazten ari zaizkie laser armak ere... [+]
Benetako armak erabili dituzte eta ostirala arte ariko da Espainiako Armada parajean bonbak botatzen.
Espainiako Defentsa Ministerioak ez du argitu benetako sua erabiltzen ari diren ala ez. Aurreko astean erabili zuten, herritarrak abisatu gabe.
Tiro poligonoaren aurkako asanbladak salatu du Bardean maniobra militar berriak egiten ari direla, eta litekeena dela benetako suarekin egiten aritzea. Kritikatu du pandemia garaian zergak gerretarako maniobrak probatzera bideratzea.
Bihar, osteguna, eta hilaren 9an eta 10ean maniobra militarrak egingo dituzte Bardeetako tiro poligonoan. Hegaztien habia egiteko garaia dela-eta, maniobra hauek salatu ditu Bardeak Libre plataformak.
Otsailean entrenamendu militarrak egin dituzte bertan europako zazpi herrialde ezberdinetako armadak. Bardea Libre kolektiboak salatu duenez, martxoaren 5etik 9ra jarduera berriak eginen dituzte bertan militarrek, hain zuzen "ingurune natural horretan bizi diren hegaztiek... [+]
Tuteran poliziaren erasoa gertatu eta Gladys Del Estal hil baina lau aste lehenago, Manuel Gutierrez Mellado Espainiako presidenteordeak AEBetako goi ordezkari batekin hitz egin zuen Bardeako tiro eremuaren inguruan. Zer ari ziren negoziatzen? Zer zegoen jokoan Erriberako bazter... [+]
Bardeetako natur parkea gerrarako bonben entsegu toki bezala erabiltzearen kontrako jarrera agertzeko eskatuko die Tiro Eremuaren Aurkako Asanbladak Nafarroako udalei, mozio baten bidez.
Ameriketako Estatu Batuek 750 base eta misio militar dituzte munduko 128 herrialdetan. Ez gara obsesio militarista eta inperialista horrek sortutako gerrak zerrendatzen hasiko, baina tamalez horien guztien konplize bihurtu gintuzten duela 33 urte.
Urtarriletik eta 2028. urtera arte urtero 14 milioi euro bideratuko dizkio Defentsa Ministerioak Bardeako Batzordeari; orain arte urtero 7 milioi izaten ziren. Kontratu bidez blindatua du aireko armadak maniobretarako eremua.