Pacheco eta Muñecas torturatzaileak Argentinara estraditatuko ez balitu, Espainiak Nazio Batuen bi erabakien kontra egingo luke. Batetik, gizateriaren aurkako erasoen errudunen atxiloketei buruzko erabakariaren kontra; eta bestetik, giza eskubideen bortxaketei buruzko erabakariaren aurka. 1977ko Amnistiaren Legean oinarritzen da ez entregatzeko.
Nerea Servini argentinar epaileak frankismoko lau torturatzileen estradiozioa eskatu zuen. Horietako bi hilda daude, beraz, beste biak estraditatzeko eskatzen du orain.
Publico.es egunkariak hainbat aditu elkarrizketatu ditu eta hauen ustez Nazio Batuen erabakiei izkin eginez gero, Espainia “nazioarteko legediari uko egiten dion herrialde bat bezala” azalduko da.
Kereila aurkeztu dutenen abokatuak, Carlos Slepoyk, Espainia “kriminalen babestoki” dela salatu du. Kritikatu duenez, estatuak babestu egiten ditu errudunak.
Nortzuk dira estraditazio eskaera pean daudenak?
Juan Antonio Gonzalez Pacheco: Diktaduran polizia politiko papera betetzen zuten Brigado Político Social-en (BPS) kide izan zen 1976ra arte. Makina bat kereila dauzka torturengatik eta “Billy el niño” ezizenez da ezagun,
Jesus Muñecas Aguilar: Guardial Zibilean sartu zen 1961an. Torturatzailea izatea leporatzen diete hainbat kereilek.
Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]
Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"
Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.
Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]
Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.
Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.
Otxandioko bonbardaketaren erantzule nagusietako bat da Angel Salas Larrazabal urduñarra. Hortaz, herritarren aurka Euskal Herrian eginiko lehen bonbardaketan parte hartu zuen.
German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.
Migratzaile familia batek irekitako denda baten aurrean ikur frankistak jarri dituztela salatu du Zurekin Nafarroa ezker koalizioak. Fiskaltzari eraman dizkiote datuak, gorroto delitu bat egon daitekeelako pankarta horren atzean.