Gizarte zibileko 220tik gora erakundek eta kidek Energiaren Kartari buruzko Ituna (EKI) alde batera uzteko eskatu diete Teresa Riberari eta Espainiako Gobernuari. Espainiako Estatuak 1995ean energia-sektorerako sinatutako inbertsio-akordioa da EKI. Itunak aukera ematen die inbertitzaileei Estatuak salatzeko eta zenbateko astronomikoak eskatzeko, baldin Estatuek emandako legeek oraingo edo etorkizuneko etekin ekonomikoak murriztu dituztela uste badute. Espainia 1.036 milioi euro ordaintzera kondenatu dute dagoeneko, eta inbertitzaileek 8.000 milioi baino gehiago eskatzen dituzte, ia Errioxako BPG bezainbeste. COVID-19k eragindako osasun-larrialdiko egoera honetan, inbertitzaileek hainbat milioi euroko salaketak eragin ditzakete Espainiaren aurka, gobernuak pobrezia energetikoaren aurka borrokatzeko hartutako neurriak direla-eta.
Estatuko “No a los Tratados de Comercio e Inversión” kanpainak Espainia Energiaren Kartari buruzko Itunetik (EKI) irten dadila eskatzen duen gutuna entregatu dio Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren ministroari. Gutuna 220tik gora erakundek, sindikatuk, gizarte zibileko ordezkarik, akademikok, legelarik eta politikarik sinatu dute.
Gutunaren aldarrikapen nagusia Espainiak 1995ean herritarren isilpean eta eztabaida publikorik gabe berretsi zuen ituna uztea da. EKI mendebaldeko Europari energia hornidura bermatzeko sortu zen, Berlingo harresia erori berritan. Orain, Estatu sinatzaileen aurka erabiltzen da, eta hainbat milioi euroko erreklamazioren helduleku bihurtu da. Itunak inbertsoreen eta Estatuen arteko gatazkak ebazteko ISDS mekanismo bat du bere baitan. Mekanismo horren bitartez, multinazionalek eta atzerriko inbertsoreek Estatuak sala ditzakete, uste badute gobernuek beren oraingo nahiz geroko interes ekonomikoen kontrako legeak eman dituztela.
Osasun- eta gizarte-larrialdiko egoera honetan, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko proposatutako azken legeek edo pobrezia energetikoaren aurka borrokatzeko hartutako neurriek (hala nola bonu soziala luzatzea edo horniduren mozketak debekatzea) inbertsiogile handien salaketa-oldeak eragin ditzakete EKIren baitan. Ez litzateke lehen aldia izango. Bulgariak eta Hungariak hainbat milioi euroko salaketak jaso dituzte dagoeneko, herritarrentzako elektrizitatean prezio merkeak bermatzen saiatzeagatik.
Izan ere, dagoeneko 1.036 milioi euro ordaintzera kondenatu dute Espainia (Gobernuak klimari buruzko Europako Funts Berdean sartzeko konprometitu duen aurrekontuaren halako zazpi), eta inbertitzaileek 8.000 milioi euro baino gehiago eskatu dituzte. Inbertsio horiek ordaintzeko dirua Estatuko Aurrekontu Orokorretatik aterako litzateke, hau da, diru-kutxa publikotik, edo zor gisa kontabilizatuko litzateke. Halaber, ezin da baztertu argindarraren fakturan igoerak aplikatzea, Castor kasuan gertatu zen bezala.
Espainia, salaketetan lehena
Espainia da EKIren baitan salaketa gehien jaso dituen herrialdea: 47, guztira, 2011 eta 2014 bitartean energia berriztagarriei aplikatutako murrizketen ziozkoak. Paradoxikoki, salaketak jarri dituzten enpresek eso inbertsoreek erregai fosilekin lotuta daude, eta herrialdearen krisialdi-egoeraz jabetuta egin zituzten inbertsioak.
Beste herrialde batzuetan antzeko egoerak gertatu dira. Alemaniako Uniper enpresak ekintza legalak iragarri ditu Herbehereetako gobernuaren aurka, berotegi efektuko gasak murrizteko estrategia nazionalaren baitan, ikatz zentral elektrikoak 2030erako ixteko erabakia hartu duelako.
Horrelako aurrekariak ikusita, EKIrekin geroko Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legea zapuztuta gera daiteke. Aurreikusteko modukoa da Energiaren eta Klimaren Plan Nazional Integratua (PNIEC) abiarazteak edo COVID-19ren pandemian hartutako neurriek hainbat milioi euroko salaketa oldea ekar diezaiokeela Espainiako Gobernuari.
Porrotera bidean doan erreforma
Gizarte zibilak ituna bertan behera uzteko egin duen eskaria EKI gaurkotzeko bigarren negoziazioaldia hasi baino aste batzuk lehenago egin da (negoziazioaldia uztailaren 7tik 10era gauzatuko da). Europa osoko eragileek adierazi duten bezala, negoziazioaldiak ez du ekarriko klimarekin, ingurumenarekin eta pertsonen ongizatearekin errespetugarria izango den itun bat.
Orain arte, ez dira mahai gainean egon EKI itun ezin asimetrikoagoa bihurtu duten gakoak, alegia, Estatuen burujabetzaren, aurrekontu publikoen eta larrialdi klimatikoa geldiaraztearen kontrakoak. Negozioazioaldiaren agendan ez dago erregai fosilen eta energia nuklearraren aldeko inbertsioak babesteari uztea, inbertsoreen eta Estatuen arteko gatazkak ebazteko ISDS mekanismoa uztea edo klimaren aldeko helburu lotesleak txertaztea.
Gutuna sinatu duten gizarte eta ingurumen eragileek ohartarazi dute EKIren baitan oso babestuta daudela erregai fosilen eta energia nuklearraren sektorearekin lotutako inbertsioak. Multinazionalak eta atzerriko inbertsoreak itun hau erabiltzen ari dira klimaren eta bidezko trantsizio energetikoaren aldeko ekinbideak ezbaian jartzeko eta oztopatzeko, tartean, energia-iturri kutsagarriak bertan behera uztea, energia berriztagarriak buktzatzea edo pertsonarik zaurgarrienei argindarraren faktura murriztea.
1.500 kilometro baino gehiago izango ditu trenbideak, zeinak Mexikoko hego-ekialdeko bost estatu bilduko dituen: Campeche, Chiapas, Quintana Roo, Tabasco eta Yucatan. Maya trenaren kudeaketa Armadaren esku utzi zuen pasa den hilean Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak.
Berriz ere mahai gainean dute Europar Batasunak eta Mercosur-ek –Argentinak, Brasilek, Paraguaik eta Uruguaik– 1999az geroztik izenpetu nahi luketen akordioa. Trantsizio ekologikoaren aurkako norabidea hartzea litzateke hitzarmen hori izenpetzea, eta beste behin... [+]
2022ko abenduan Tuvalu uharte-estatu ttipiak iragarri zuen Metabertsora pasatuko dela. 26 kilometro karratu baizik ez dauzkan artxipelagoa itsasoak bere igoerarekin irensteko arriskuan dago eta horregatik nahi dute ziberespazioan iraupena segurtatu. Simon Kofe Atzerri... [+]
Zazpigarren urtez segidan, Suitzako En Vert et Contre Tout elkarteak antolatu du Février sans Supermarché ekimena, helburutzat daukana herritarrak animatzea hilabetez beren erosketak ez egitera banaketa konpainia handien super edo hiperretan, baina hurbileko... [+]
Irudi hau ez dago manipulatuta. Euskarazko Mastodon instantzia batean erabiltzaile batek egindako argazkia da, Hego Euskal Herriko bazter batekoa. Amazonen locker edo kutxatila-biltegi hauek hainbat bazterretan agertu dira azken urteotan, eta testu jakin batekin egon ohi dira:... [+]
Walden Bello Filipinetako idazle, ikerlari eta antiglobalizazio aktibista ezaguna abuztuaren 8an atxilotu zuten; abuztuaren 9an fidantzapean atera zuten kartzelatik behin behinean. Focus on the Global South Gobernuz Kanpoko Erakundearen zuzendari exekutiboa da Bello, besteak... [+]
Amazon ondoren Glovo, Deliveroo eta Uber Eats-ek gure hiri eta auzoetako bizimodua hankaz gora jarri dutela uste baduzu, adi hurrengo uhinari: heldu dira Cajoo, Flink, Dija, Gorillas, PicNic , Everli... COVID-19 betean sortuta, tximista bezala zabaltzen ari diren banaketako... [+]
1934tik 1940ra Lazaro Cardenas jeneralak mugarritzat utzi dituen moduan nekazaritzaren erreforma, petrolioaren nazionalizazioa eta trenbide sarea, Andres Manuel Lopez Obradorrek erabakita dauka hiru monumentu gotor uztea Mexikoko historian iltzatuta, tartean, Tren Maya famatua... [+]
Urtarril amaieran Gasteizko Mercedes konpainiako zuzendaritza langileen ordezkariekin bildu zen ohartarazteko fabrikako ekoizpen-katea eten beharko zutela autoentzako hainbat pieza elektroniko eskuratu ezinik zebiltzalako –zehazki, txip elektronikoak–. Bi... [+]
Azarotik azarora, urte bete eman dute greban eta mobilizaturik Indiako milioika nekazarik, Narendra Modiren gobernuak laborantzako prezioak eta merkatu osoa liberalizatzeko ezarritako hiru lege atzera botatzea eskatuz. Azkenean agintariek erabakietan atzera eginda, borroka eta... [+]
Hornigaien mundu mailako krisiak txip erdieroaleen eskasiarekin jo du goia. Pandemiaren behin behineko ondorio bat dela diotenen aurrean, badira uste dutenak energiaren krisi globalak azaleratutako arazoa dela honakoa. Txipak dira egungo petrolioa, eta bere gailurra gainditu... [+]
Aurreko hamarkadan Amazonek ordaindu zuen zerga tasa efektiboa %13 izan zen. 2020 urtean Amerikako Estatu Batuetako 55 enpresa handienek ez zuten zergarik ordaindu. Espainiako Estatuan mila miloi euro baino gehiago fakturatu zuten enpresen mozkinaren gaineko tasa efektiboa 4,57%... [+]
Europako autogintzako industriaren geldialdiaren erdian Margrethe Vestager Lehiakortasunerako europar lehendakariordeak iragarri du Europar Batasuneko lehia-politika errebisatuko dutela estatuek mikrotxipen produkzioa diruz lagundu dezaten.