Etxarri-Aranazko esneki enpresa da Jeingenekoa. 2005ean Aberri eta Urtzi Barandalla Fernandino anaiek baserriari eta gurasoen esne-behi ekoizpenari jarraipena ematea erabaki zuten, baina lan egiteko moduan aldaketa nabarmenak egin zituzten, kanpoko enpresekiko menpekotasuna ahalik eta txikiena izan zedin. “Urte batzuetan kanpoan lanean aritu ondoren, baserritik bizi nahi genuela erabaki genuen, baina ikusten genuen independentzia irabazteko ezin genuela esne guztia zentralera saltzen eta janaria kanpotik erosten jarraitu”, azaldu du Aberri Barandallak. Edurne Albarracin Igoarekin batera, hiruak dira bazkideak, baina guztira hamar bat langile aritzen dira proiektuan, sasoiaren arabera.
Ekoizten duten esnearen zati bat zentralei saltzen jarraitzen dute gaur egun oraindik Jeingenekoan, baina beste zati handi batekin euren esnekiak egiten dituzte. “Behi gazta, jogurt naturala, gazta freskoa, esnea, krema zabalgarria eta erruloa, horiek dira egiten ditugun produktuak”, dio Aberri Barandallak. Etxean bertan eraldaketak egiteko gunea eraiki zuten proiektuko kideek, eta astean bi edo hiru egun ematen dituzte lan horretan. Hori izan zen anaiek erreleboa hartzerakoan egin zuten apustu nagusietako bat, baina ez bakarra.
“Gure lurretan behientzako nahikoa bazka sortzea da gure filosofia, kanpoko enpresei ahalik eta gutxien erosi behar izateko eta alor horretan ere dependentzia gutxitzeko”, azaldu du. Dena dela, jasotakoaren arabera moldatzen joan behar izaten direla gehitu du, izan ere, aurtengo lehortearen ondorioz arto eta belar oso gutxi bildu dute, eta urte gogorra aurreikusten dute. Esnetarako behiak etxaldean izaten dituzte, barruan, jezteko makinaria bertan dutelako eta etxalde inguruan behar adinako lursailik ez dutelako. Haragitarako behiak ere badituzte, eta horiek bai, kanpoan izaten dituzte bazkatzen. “Horiek urtearen zati handiena kanpoan pasatzen dute, eta uda partean Urbasara igotzen ditugu”, dio.
Lehen sektorearen eta bereziki esne behien sektorearen egoera kritikoaz jakitun, elkarlanaren alde egiten du Barandallak: “Gure artean elkartzea eta kooperatiba moduko zerbait sortzea bide ona litzateke, gaixotzeko eta oporrak hartzeko eskubidea guk ere izan dezagun. Bestela, zaila da egoera gaur egun, eta gazte bat hutsetik hastea ezinezkoa da”, dio. Bide horretan, Sakanan nekazaritzaren bueltan sortu diren hainbat egitasmotan parte hartzen du Jeingenekoak, hala nola, agroekologiaren aldeko Belardi elkartean edo Sakana Dastatzen ekimenean.
“Gure bolumenak ez dira oso handiak, ohiko kopuruetatik dezente beherago aritzen dira gure behiak, baina kalitatea da gure alde indartsua. Azkenean, gertutasuna dugu oinarri eta banaketa ere guk geuk egiten dugu”, gehitu du. Denda txikietan, jatetxeetan, kontsumo taldeetan eta azoketan saltzen dituzte haien esnekiak, eta Altsasun ere badute esne-hornitzaile bat. “Bakoitzak bere formula eta txokoa bilatu behar ditu”, amaitu du Barandallak.
Euskal literaturaren eta kulturaren topaleku garrantzitsuenetakoa da abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azoka, eta 59. edizio honetan ere, Bizi Baratzeak bere postua izanen du, ARGIAkoaren ondoan.
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua argitaratu berri du ARGIArekin. "Egin ezazu zuk zeuk" filosofia kosmetikoen mundura ekarrita, egunerokoan behar diren produktuak egiteko liburu teoriko-praktikoa da. Eskuragarri dago azoka.argia.eus webgunean.
Naturopatiaren eta iridiologiaren mundutik iritsi zen Eztizen Agirresarobe Pineda ezkiotarra kosmetika naturalaren mundura: “Hirugarren urtea dut naturopatia eta iridiologia ikasketetan, baina lehenagotik ere egiten nituen ukenduak, kakaoak, eta antzekoak”, azaldu... [+]
Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]
Lehen sektorea bultzatzeko eta indartzeko lanean dihardute Nafarroako Pirinioetan azken urteotan, eta lanketa horren baitan sortu zuten Pirinioetako Mahaia. Diagnostikoa ondu dute azken urteotan, eskualdean lehen sektoreari lotuta dituzten hutsuneak identifikatzeko, eta ondorio... [+]
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]
Urteak dira Bergaran kontsumoaz eta lehen sektoreaz lanketa zabala egiten hasi zirela. Ereindajan kooperatibaren eta Elikadura Mahaiaren sorrerak bultzada izan ziren lanketa orokor horretan. Azken urteotan, azoka plazaren inguruko hausnarketa prozesuan buru-belarri aritu dira... [+]
2014an sortu zuten Birika Permakultura proiektua Leioako lursail okupatu batean. Jurgi Uriarte Idiazabalek eta beste bi kidek jarri zuten martxan egitasmoa. “Lursail hartatik bota egin gintuzten gerora, aparkalekua egin behar zutelako, eta, etenaldi baten ondoren, bakarrik... [+]
Nekazaritzarekin harreman estua izan du betidanik Barazki Bizidunak proiektuko Iñaki Garcia Grijalbo Mapik. Bizitzaren paradoxak, gaur egun saltoki handi baten aparkalekua den lursailean zuten baratzea garai batean etxekoek Donostiako Intxaurrondo auzoan... [+]
Nafarroako Hazialdekoren, Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkartearen (BLE) eta Gipuzkoako Biolurren arteko elkarlanetik sortu berri da HoBBea, mugaz gaindiko proiektua. “Garien bueltan bagenuen aspalditik harremana gure artean, baina, nolabait, harreman horiek... [+]
Bigarren urtez segidan hartu du Habelarte baserritarren elkarteak Leitzako festetan, Gaztetxean, afariak emateko ardura. Nafarroako Mendialdeko ekoizle agroekologikoen produktuekin osatu dute eguneroko eskaintza, eta ehunka lagun pasatu dira abuztuaren 10etik 14ra haien... [+]
Aurreko urte bukaeran Elizondoko zahar-etxearen kudeaketa publifikatzeko jauzia eman zuen Baztango Udalak, eta geroztik, haren esku gelditu da egoitzaren antolaketa. Eskualdaketa horrekin batera, elikaduraren alorrean eraldaketa sustatzea izan da udalaren erabakietako bat... [+]
Mahaño Lanathoua 2017an hasi zen aitaren lurretan arbolak landatzen, oihan baratzea lantzeko ideiarekin. “Hasieran asmoa ez zen horretatik ekonomia bat sortzea, gure buruaskitasunerako bidean pausoak ematea baizik”, gogoratu du laborariak. Baina, landaketekin... [+]
Nekazaritzaz eta abeltzaintzaz askotan entzuten da lanbide "oso lotua" dela, jai egunik edo oporrik ez dela existitzen. Ipar Euskal Herriko Onetik eta Etxaldia gasnategiek, Berria eta Aldudeko Esne Kooperatibekin elkarlanean, laborariei bakantzak bermatzeko egitasmoa... [+]