Eskuz idatzita

  • Begi aurrean duzun hau eskuz dago idatzita, irakurle. Ordenagailuz idazten ditut normalean hemengoak, baina gaur gorputzak halaxe agindu dit, behar duela hemen bere arrastoa utzi, bere nekearen eta ezinen berri eman. Eta nor naiz ni gorputzari kontra egiteko, berak ere sufritzen badu? Izan ere, gorputza eta gainontzekoak atezuan dauzkat, abenduaren 15etik. Lo ere, gutxiago; eta ohea fakirren ohantze bilakatu zaigu. Gauaren erdian esnatzen gara, eta gogoan alegazioak, mezuak, bilerak eta deiak ditugu biraka. Loaren besoetan erori baino lehenagoko itolarriak zama ezartzen du, hemen, bularraren atzealdean. Bizkarra protestan da.


2023ko abenduaren 27an - 07:31
Azken eguneraketa: 09:08
Izazpi gailurrean jarri nahi dituzten aerosorgailuaren azpiegiturak. "Gaur gaurkoz, herritarron babesa baino ez dute Izazpi, Oleta eta Samiño mendiek. Ez da gutxi, baina agian ez nahikorik. Azkoitiak, Azpeitiak eta Zumarragako udalek –EAJ, EHBildu eta PSE, hurrenez hurren– ez omen dute inongo asmorik agertu mendi horiek Green Capital Power multinazionalaren atzaparretatik libratzeko. Herriarekiko ardura haizeak eraman omen du".

Haserre dago, EHAAn, abenduaren 15ean, bost zentral eolikoen proiektuak argitaratu zirelako. Horietako bi Urola bailaran, bata bestearen ondoan: Buruzai eta Trekutz. Buruzai izenaren atzean Oleta, Izazpi eta Samiño mendiak daude. Trekutzen atzean, Irimo eta Meaka.

Ez gaitu harritu iragarkia Eguberrien atarian heltzeak –Energia Berriztagarrien plan sektoriala hauteskunde garaian etorri zen bezala–. Haserretu bai, eta genuen beldurra ikara bilakatu digu. Hilabeteko epea dugu CILDA ENERGY S.L.U. enpresak –Green Capital Power multinazionalak, alegia– aurkeztutako proiektuei helegiteak jartzeko, opor garai honek beharrezkoak diren eremu askotan eragina izan arren: abokatu-bulegoetan, udaletan, herritarrongan... Eta ez, ez da kasualitatea.

Hilabete honetan mila orrialde baino gehiago dituzten proiektuak irakurri eta aztertu behar ditugu, gerora eraginkorrak diren helegiteak aurkeztu ahal izateko. Herritarren gehiengoak ezer asko ez dakienez, informazio ahalik eta osatuena ere zabaldu egin behar.

Irimo eta Meaka mendien defentsan herritarrok Antzuola eta Urretxuko udalekin batera ari gara. Herrigintzaren adibide garbia; multinazional baten bortxatik abiatuta, herritarrekiko konpromisoz eta arduraz jokatzea, maite ditugun eta egiten gaituzten mendiak txikiziotik salbatzeko. Txikizio bere zentzu literalean; ezin baitira, bestela, tontorrean ezarri 200 metroko aerosorgailuak.

Kontuak bestelakoak dira Oleta, Izazpi eta Samiñoren kasuan. Gaur gaurkoz, herritarron babesa baino ez baitute mendiok. Ez da gutxi, baina agian ez nahikorik. Azkoitia, Azpeitia eta Zumarragako udalek –EAJ, EHBildu eta PSE, hurrenez hurren– ez omen dute inongo asmorik agertu mendi horiek Green Capital Power multinazionalaren atzaparretatik libratzeko. Herriarekiko ardura haizeak eraman omen du.

Alderdiei berdin die bertan dagoen ondare arkeologikoak. Berdin, babestutako espezien bizilekua izateak –batzuk desagertzeko arriskuan–. Berdin, mendi horiek euren herritarren ongizatean duten eraginak, eta herriei egiten dieten ekarpenak, denon arnasguneak diren heinean, besteak beste.

Bitartean, herritarrok erabaki dugu gure gain hartzea, denona dena defenditzeko ardura. Abokatu-bulego baten kontratazioak 7.500€ balio ditu. Gure poltsikoetarako zulo handi samarra izan arren, ez da asko mendi horien balioa zein den ikusita.

Onura publikoa bolo-bolo erabiltzen dute alderdietako ordezkariek landa-eremua eta natur-guneak multinazionalei opari emateko. Ez ote da izango, ordea, onuragoa eta publikoagoa herritarroi mendi horiek dauden bezala ematen digutena?

Eskuok bideratu dute gorputzaren ezina paperera. Paperean irakurriko du gorputzak mendiarekiko maitasunak duen indarra. Eta iltzeak artilezko lastaira bilakatuko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Parke eolikoak
2024-12-17 | Usurbilgo Noaua
Parke eolikorik ez momentuz, Usurbil eta Zizurkil arteko Ezkeltzu mendian

Ezkeltzun eraikitzekoa zuten parke eolikoaren egitasmoa, momentuz ez dute gauzatuko. 2022ko otsailean jakin zen Ezkeltzun parke eolikoa eraikitzeko zegoen asmoa. Hortik aurrera, ibilbide bat egin du gaiak, baina badirudi, momentuz, proiektuak ez duela aurrera egingo. Hala... [+]


2024-11-13 | Leire Ibar
Beste hiru parke fotovoltaiko eta eoliko bat ezartzeko proiektuak aurkeztu dituzte Araban

Araba mendebaldeko Gaubeako proiektu eolikoak eskualdeko energia berriztagarrien potentziala areagotzea helburu duela adierazi du Mendia Wind enpresak. Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia udalerrietan hiru parke fotovoltaiko egiteko proiektua aurkeztu du, bere aldetik, San Miguel... [+]


Euskal Herriko zentral eoliko handiena Urumeako mendietan

Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]


Urumeako Mendiak Bizirik
“Eolikoen enpresak harroago datoz herri txikietara”

Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]


2024-10-22 | Estitxu Eizagirre
Alvaro Camposek energiari buruzko hitzaldia emango du urriaren 24ean Zizurkilen

"Sare elektrikoak eta lurraldea: sistema energetikoa eztabaidagai" hitzaldia emango du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak. Herribizigune eta Ezkeltzu Bizirik taldeek elkarrekin antolatu dute hitzaldia.


2024-10-22 | Estitxu Eizagirre
Arabako Aldundiak Jaurlaritzari
TXOSTENA ESKLUSIBAN | “Laminoriako parke eolikoak ekarriko lukeen ingurumen eragina ez da onargarria”

Aixeindar SA enpresak "Laminoria" izeneko zentral eolikoa eta fotovoltaikoa eraiki nahi du Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimena jasoko ote duen ikusteko dago. ARGIAren eskuetara iritsi da... [+]


2024-10-15 | Estitxu Eizagirre
Aixeindar enpresak Iturrietako mendilerroan jarria duen dorreak ez ditu hegaztien babeserako neurriak bermatzen, Arabako Mendiak Askek salatu duenez

Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu du hegaztiek... [+]


Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-05-24 | Estitxu Eizagirre
Hernani, Arano eta Elduain arteko mugetan bost haize errota jarri nahi dituen proiektuaren atzean Endesa dago

Enigma Green Power enpresak "Ikatz Gane" deitu dion proiektu eolikoa egiteko "aldez aurreko administrazio-baimena" eskatu du. Bost haize errota jarri nahi ditu. Enigma Green Powerren jabe bakarra Arena Green Power da, eta honen kargudunen artean da Endesa.


Balmasedako zentral eolikoaren proiektua atzera bota dute, “gutxiago eragingo” duen beste bat egiteko

Kolitza mendiaren magal batean eraiki nahi zituzten haize erroten proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzak, hala adierazi du Balmasedako alkateak. Baina horren ordez, "eragin gutxiago" duen beste zentral bat aurreikusi dute inguru bertsuan. Maiatzaren 26an Euskal... [+]


Siemens Gamesak “doikuntzak” iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


2024-03-18 | ARGIA
EH Bizirik elkarretaratze zaratatsura deitu du Europako industria eolikoaren kongresuaren aurrean

Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.


Galizian 13 parke eolikoren proiektuak geldiarazi ditu justizia auzitegiak, ingurumenean izan ditzaketen ondorioengatik

Berriztagarriek Galizian ere sukarra bizi dute eta proiektu ugari justizia auzitegietan dira momentu honetan. Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak haietako hamahiruren gaineko suspentsioa agindu du, eta horretarako bere irizpideak egokitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak... [+]


Eguneraketa berriak daude