Eskuinak irabazi ditu hauteskundeak Grezian

  • Demokrazia Berria alderdiak gehiengo osoa lortu du legebiltzarrean. Gobernuan zegoen Syriza bigarren alderdi bozkatuena izan da, aurreko hauteskundeetatik milioi bat bozka galduta. Varufakisen alderdiak ozta-ozta lortu du ordezkaritza, eta eskuin muturra legebiltzarrean izango da.


2019ko uztailaren 08an - 10:22
Kyriakos Mitsotakis izango da Greziako presidente berria.

Demokrazia Berria alderdiko Kyriakos Mitsotakis izango da Greziako presidente berria. 2012 eta 2015 artean herrialdea gobernatu zuen alderdia da Demokrazia Berria. Bozken %39,7 eskuratuta irabazi ditu hauteskundeak. Greziako sistema politikoak 50 eserleku gehiago ematen dizkio hauteskundeak irabazten dituen alderdiari eta, hortaz, gehiengo osoa izango du Demokrazia Berriak legebiltzarrean. Alexis Tsiprasen Syrizak gobernua galdu du. 2015ean bozken %35arekin irabazi zituen hauteskundeak, eta oraingoetan %31,6ra jaitsi da.

Gainontzeko alderdiak urrun geratu dira. Hirugarren indarra Kinal Aldaketaren Aldeko mugimendua izan da, bozka paperen %7,81arekin. Laugarren Greziako Alderdi Komunista, %5,37 lortuta. Eskuin muturreko Urrezko Egunsentia alderdiak ordezkaritza galdu du, gutxieneko %3aren langara heldu ezinik (%2,96). Baina eskuin muturra presente egongo da beste alderdi politiko baten bitartez: Irtenbide Greziarrak bozken %3,74 jaso du. Syrizako ekonomia ministro ohi Yanis Varufakisen MeRA25 alderdiak ere ordezkaritza lortu du. Legebiltzarreko indar txikiena izango da (%3,49).

Abstentzioaren datua deigarria da. Greziako legebiltzarra hautatzeko asteburuko hauteskundeetan %44,2koa izan da, Europako hauteskundeetan baino handiagoa. Europako maiatzeko hauteskundeetan abstentzioa %41,3koa izan zen.

Erreakzioak

Zergen jaitsiera, soldaten igoera, atzerriko inbertsioak erakartzea eta segurtasuna izan dira Demokrazia Berriaren mezu nagusiak hauteskundeetan. Irabazi ostean, Greziara “gardentasuna eta meritokrazia” bueltatuko direla adierazi du presidente izango den Mitsotakisek. Herrialdearen presentzia Europan indartu egingo dela ere iragarri du.

Presidentetza galdu duen Tsiprasek Syrizan eraldaketa sakona egitearen alde azaldu da. “Gaur alderdia aldatzeko mandatua jaso dugu. Ezkerreko mugimendu bat eraikitzekoa, sustraiak langilerian izango dituena. Ahal dudan guztia egingo dut Syriza mugimendu aurrerakoi eta demokratiko handi bat bilakatzeko”.

Tsiprasen ekonomia ministro kargutik dimititu zuen Varufakisek lehenengoz izango du ordezkaritza legebiltzarrean. Onartu du MeRA25 alderdiak lortutako ordezkaritza “txikia” dela, baina aldaketaren alde lanean hasteko “nahikoa” dela adierazi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Grezia
Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


2024-07-05 | Gedar
Astean sei eguneko lanaldia ezarri du Greziako Gobernuak

Egunean hamahiru orduz lan egitea ere legeztatuko dute 'Georgiadis Legea' delakoaren bidez, kaleratzeak eta "eskariaren araberako enpleguak" errazteaz gain. Langileek ezingo diote uko egin asteko seigarren lanegunari.


Itsaso zabalean migranteak ontzitik botata ito dituzte Greziako kostazainek, BBCren arabera

Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]


Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.


Oxala

Ez naiz Greziako Lesbosetik itzuli zaharra. Bertan, Mitilene-n, Zaporeak Elkarte euskaldunak 2.700  asilo eskatzaile ingururi egunean otordu bat eskaintzen die: arroza eta potajea, pita ogia eta fruta ale bana. Duintasunaren muga, 150 gramo errazioko. Arazoa da Kara-Tepeko... [+]


2023-09-26 | Gedar
78 orduko lan astea legeztatu dute Grezian

Egunean hamahiru ordurainoko lanaldiak eta sei eguneko lan asteak; alegia, 78 ordurainoko lan asteak. Horiexek dira Greziako Gobernuak, azken lan erreformaren barruan, legeztatu dituen gehienezko lan orduak. Aurreko ostiralean onartu zuten Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak... [+]


Milaka pertsona kalera atera dira Grezian, hamahiru orduko lanaldiaren aurka

Greziako Gobernuak ostegunean egingo du lege-proposamena Legebiltzarrean. Hamahiru orduko lanaldia legeztatzeaz gain, greba eskubidea ere urratu nahi du.


Suteek 43 hildako eragin dituzte Mediterraneo inguruko herrialdetan

Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.


2023-07-19 | Ilargi Manzanares
Ipar hemisferioko muturreko beroak sute handiak eragin ditu

Inoiz erregistratu diren tenperatura altuenak ekarri ditu bero-boladak, eta horrekin batera baso suteen arriskua areagotu da.


Kontserbadoreen eta eskuin muturraren gorakada Greziako hauteskundeetan

Gehiengo osoa lortu du Demokrazia Berria alderdi kontserbadoreak. Eskuin muturrak gora egin du, Espartarrak buru dituela eta Syrizaren "begi bistako porrota" aitortu du Alexis Tsiprasek. Abstentzioa %47,18koa izan da.


Eguneraketa berriak daude