Protestak uztailaren 29an Southport-en izandako erailketen ondorioz piztu ziren, hilketa leporatu dioten gazteaz informazio faltsua zabaldu ondoren. Erresuma Batuko lehen ministro Keir Starmer-ek “krimen antolatua” izan dela salatu du, eta atxilotutakoek “legearen indar osoari aurre egin” beharko dietela. Meskitak eta asiloa eskatzen duten migratzaileen hotelak eraso dituzte.
Protesta handiak izan dira azken egunotan Erresuma Batuan, eta 150 atxilotu baino gehiago izan direla informatu dute hainbat hedabidek. Protestak ultraeskuineko taldeek sustatu dituzte, eta Erresuma Batuko lehen ministro Keir Starmer-ek “krimen antolatua eta indarkeriazkoa” eta “eskuin muturreko sarraskiak” izan direla salatu du adierazpen baten bitartez. “Erabat gaitzesten dut asteburuan ikusi dugun eskuin muturreko indarkeria”, adierazi du politikari laboristak. Adierazpenean salatu du “meskiten aurkako erasoak, agur naziak, polizien aurkako erasoak” eta “indarkeria neurrigabea erretorika arrazistarekin” izan direla Erresuma Batuko protestetan, Londres, Liverpool, Manchester edo Leeds bezalako hiri nagusietan. “Damutu egingo zara nahaspila honetan parte hartu izanaz”, adierazi du Starmer-ek. Lehen ministroak esan du atxilotutakoek “legearen indar osoari aurre egin” beharko dietela.
Protestak uztailaren 29an Southport-en (Ingalaterra) izandako erailketen ondorioz piztu ziren. 17 urteko gizon bati sei, zazpi eta bederatzi urteko hiru gazteren hilketa leporatu diote, eta zortzi adin txikiko eta bi heldu zauritzea. Hori dela eta, sare sozialen bitartez informazio faltsua zabaldu zen, gertakarien ustezko egilea migratzaile musulmana zela esaten zutenak. Horien artean ia 10 milioi jarraitzaile dituen influencer Andrew Tate, Europe Invasion profila edota English Defence League talde ultraeskuindarreko fundatzaile Tommy Robinson. Twiterren jabe Elon Muskek Erresuma Batuko protestei buruz hitz egin zuen, eta “migrazio masiboaren eta muga irekien ondorioak” aipatzen zituen argitalpen bati “gerra zibila saihestezina da” erantzun zion.
Menary KC epaileak gaztearen nortasuna publiko egin du, hori sekretupean mantentzeak "asmo txarrak dituzten beste pertsona batzuek desinformazioa zabaltzen jarraitzea ekar dezakeela" argudiatuta, El Periódicon irakur daitekeenez. Gaztea Cardiff-en (Gales) jaiotakoa da, Southport-en bizi da, eta Ruandatik etorritako familia bateko seme gazteena da, Erresuma Batuko komunikabideen arabera. Defentsak aipatu du gazteak "espektro autistaren nahasmenduaren diagnostikoa" izango zuela, eta "denboraldi batez etxetik irteteko eta familiarekin komunikatzeko prestutasunik gabe" egon dela. Atxilotua polizia-etxe batera eraman zuten, eta atxiloketaren unean gizonak labana bat zeraman. Poliziak zehaztu du erasoa ez dela "mehatxu handiagoa publikoarentzat", eta ez dagoela eraso gehiago izateko arriskurik, Públicoren arabera.
Meskitak eta asiloa eskatzen duten migratzaileen hotelak eraso dituzte
Protestetan dendak arpilatu eta autoak erre dituzte, kalte material ugari izan dira eta eraso dituzte meskitak eta asiloa eskatzen duten migratzaileentzako dituzten hotelak. Tell Man ongintzako erakundeak jakinarazi duenez, 10 meskitak jasan dituzte erasoak eta mehatxuak, Ingalaterrako gurtza islamikoko lekuak barne Southport-en, Liverpoolen eta Hartlepool-en, Públicok jaso duenez. Rotherham-en izandako protestetan manifestariek asilo-eskatzaileak hartzen dituen hotel bateko leihoak apurtu zituzten, erakinean sartzea lortu zuten, hoteleko sarrera blokeatu zuten zabor-edukiontziak erabiliz, eta hotelari su ematen saiatu ziren, El Periódicok jaso duenez. Hego Yorkshire-ko komisario buru ondoko Lindsey Butterfield-ek adierazi du manifestariek hotelean “kalte handiak” eta “hotelaren kanpoan sute bat” eragin dituztela, eta hamar polizia zauritu direla. Sunderland-eko (Ingalaterra) protestetan lau polizia ospitaleratuak izan dira protesten ondorioz, eta Tamworth-en (Ingalaterra) ere asiloa eskatzen duten migratzaileen beste hotel bat eraso dute.
Babes handiagoa meskitei
Egoerari aurre egiteko, Erresuma Batuko Gobernuak larrialdiko bilera egin du astelehenean, eta bilera horietan ministroek, funtzionario publikoek, poliziek edota adimeneko ofizialek parte hartzen dute, BBCk jaso duenez.
Azken egunetako egoeraren aurrean, gobernuak iragarri du babes handiagoa eskainiko diela meskitei “larrialdiko segurtasun neurri berriekin”, eta Meskitentzako Segurtasun Babeslearen Planean –urte honetan gehienez 29,4 milioi librakoa, meskita eta erlijio-eskola musulmanen segurtasuna finantzatzeko– oinarrituko da. “Erresuma Batua herrialde harroa eta tolerantea da, eta inork ez ditu desenkusatu behar poliziaren ofizialei eraso egin dieten bandaloen, hiltzaileen eta muturreko taldeen ekintza lotsagarriak, tokiko dendak arpilatu dituztenak edo pertsonei azalaren koloreagatik eraso dietenak", adierazi du barne idazkari Yvette Cooper-ek.
Mugimendu antifaxisten erantzuna
Indarkeriaren gorakadari erantzuteko, kontramanifestazioak egin dira Rotherhamen eta Lancasterren (Ingalaterra). Abuztuaren 4an, Stand Up to Racism talde aktibistak gutxienez zazpi manifestazio antolatu ditu “batasunaren alde”, eta abuztuaren 7ko mobilizaziora deitu dute Erresuma Batuko hirietan, “errefuxiatuentzako ongintzazko erakundeak eta asilorako laguntza zentroak defendatzeko”.
Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.
Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.
Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]
Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Poliziak 69 lagun hil zituen apartheidaren kontrako manifestazio baketsu batean. Ordutik, egun hori Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko eguna ospatzen da, aldarrikapenez beteta. SOS Arrazakeriak urtero gai ezberdin bat lantzeko... [+]
Lau turistak eraso zieten jatorri pakistandarreko hainbat langileri, Lekeitioko Gazte Asanbladak salatu duenez.
Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Metaren buru den Mark Zuckerberg-ek adierazpen askatasunaren izenean eta erroetara itzultzearen izenean, immigrazioa, generoa eta sexu-orientazioa bezalako gaien aurkako zentsura kentzeko neurriak hartu ditu. Trumpekin elkarlanean arituko dela adierazi du eta... [+]