Eskuin muturrak hazkundean jarraitzen du


2024ko ekainaren 10ean - 10:46
Azken eguneraketa: 13:35

Ez da egon tsunamirik eta beti bezala parte-hartzea baxua izan da. Halere, eskuin muturreko alderdiak eta, oro har, euroeszeptikoak, indartu egin dira. Kaltetu nagusiak zentristak izan dira: progresistak (Berdeak) eta liberalak (Renew Europe). Aldaketa hori Alemania eta Frantzian sustraitu da nagusiki. Marine Le Penen Bilgune Nazionalak izandako gorakadak eta Emmanuel Macronen koalizioaren beherakadak presidenteak parlamentua disolbatu eta hauteskundeak deitzera bultzatu du. Europan kezkaz ikusten da Alemaniarentzako Alternatibaren (AfD) igoera, nahiz eta kristau-demokratengandik (CDU) urruti gelditu den. Italian eskuin muturrek kromo aldaketak egin dituzte Lega eta Fratelli d'Italia alderdien artean, baina funtsean antzeko babesa mantenduko dute.

Centre for European Policy alemaniar think tank europazaleak eginiko ikerketaren arabera, euroa 1999tik indarrean sartu zenetik 2017ra arte frantziar bakoitzak 55.996 € eta italiar bakoitzak 73.605 € galdu zituzten batez beste; alemaniarrak aldiz, pertsonako 23.116 € aberastu ziren. Horrek azaltzen du Italian eta Frantzian eskuin muturrak arrakasta Alemanian baino lehenago lortu izana. Ordutik, kaltetu ekonomikoen kluba Alemaniara zabaldu da egungo gatazka geopolitikoaren itzalean. AEBek Europar Batasuna bahitu dutenetik alemaniar ekonomia burua altxatu ezinik dago. Hautesleen erantzuna aukera subiranista gisa identifikatzen dutenak indartzea izan da: AfD, CDU eta Sahra Wagenknecht Aliantza (BSW).

Iparraldeko Europan ezkerreko alderdiak indartu eta eskuin gogorrak apur bat ahuldu dira. Espainian berritasuna eskuin muturraren igoera izan da lau jarlekuetatik bederatzira pasatuta. Hungarian eta Eslovakian euroeszeptikoek irabazi dituzte hauteskundeak, Polonian eskuin muturrek 26 eurodiputatu atera dituzte, zentro-eskuinetik ezkerrerako alderdiek atera dituzten 27etatik gertu.

Edonola ere, praktikan gauzak ez dira asko aldatuko. Hauteskundeetako garaile izan den Europako Alderdi Popularrak bigarren talde parlamentarioa izango den sozialdemokratekin egingo du koalizioa. Bien artean gehiengo osora ailegatzeko nahikoa izango dute Renew Europe talde liberal-demokraten babesarekin, aurreko legegintzaldian bezala. Bestelako kontua da popularren taldean badirela alderdi batzuk eskuin muturretik gertu daudenak.

Baina ez du gehiegi axola, Europako Parlamentuak oso eskumen gutxi ditu edozein parlamenturekin alderatuta. Halere, ikusgarritasun eta botere sinboliko handia du. Horregatik, eskuin muturrak politika egiteko tranpolin bezala oso ondo erabiltzen daki. Bere aurkariek aldiz, batez ere indar aurrerakoiek, horiei aurre egiten nekez asmatzen dute, batez ere, nortasun antifaxista haizatzea estrategia nagusi gisa hartu dutelako, fenomenoa ulertzen laguntzeko ezinbestekoak diren elementuei protagonismoa eman gabe: europar erakundeen eta eliteen diskurtso supremazista, politika neoliberalak eta interes europarrak defendatzeko ezintasun geopolitikoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europako Hauteskundeak 2024
Europan gero eta eskuinago, trantsizio ekologikoan gero eta atzerago

Ez da ezusteko handirik izan Europako hauteskundeetan, eskuin muturrak gora egin duen bitartean, berdeek orain arteko emaitzarik txarrenetakoak izan dituzte. Zentzu horretan, geroz eta gehiago nabarituko dugu trantsizio ekosozialari lotutako erabakietan ebidentzia zientifikoek... [+]


Ehunka lagun elkartu dira Baionan eskuin muturraren kontra

Sindikatuek eta Alda elkarteak deituta karrikara atera dira herritarrak eskuin muturraren gorakada salatzeko.


2024-06-13 | Euskal Irratiak
Mixel Esteban hautetsi ekologista
“Ekologia ez da modan, gure bozkak alderdi sozialistara joan dira”

Bigarrenetik seigarren postura erori da Berdeen alderdia Ipar Euskal Herrian, Europar legebiltzarreko hauteskundeetan. 2019ko hauteskundeen datuekin alderatuta, 10.000 boz galdu dituzte; hots, %17tik %7ra pasa dira.


Etxebizitza merkantzia bihurtuta, ultraeskuinari atea ireki dio Europak

Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]


Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak
Hautagaitza bateratua aurkezteko konpromisoa hartu dute Frantziako ezkerreko alderdiek

Ekainaren 30eko eta uztailaren 7ko Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan eskuin muturrak garaipena lortu dezake, eta hori gertatzekotan Le Penen RN eta Macronen Renaissanceren arteko koalizio gobernua osa liteke. Arrisku errealaz kontziente, eskuin muturraren gorakada... [+]


Mila lagun elkartu dira Baionan, eskuin muturraren aurka

Frantziako Estatuan zein Ipar Euskal Herrian RN Batasun Nazionala eskuin muturreko alderdia lehen indar atera izanari erantzuteko manifestazioa egin dute Baionako karriketan gaindi, oihu eta txistu artean.


Frantziako Estatuan eskuin muturra garaile, Bourbon palazioari so

Le Penen RN Batasun Nazionala atera da garaile Frantziako Estatuan, botoen %31,37 jasoz. Indarra galdu du Frantziako presidente Emmanuel Macronen alderdiak eta erantzun gisa Frantziako Legebiltzarra desegitea erabaki du. Hauteskunde berrietara deitu du Macronek: ekainaren 30ean... [+]


2024-06-10 | ARGIA
Abascal, Vox: “Sánchezi eskatzen diogu hauteskundeetara deitzeko, Frantzian eta Belgikan bezala”

Voxeko zerrenda buru Jorge Buxadé eta alderdiko presidente Santiago Abascalek eskuin muturraren “emaitza onak” azpimarratu dituzte. Europar Batasun “zaharkitua” aldatzen ari dela esan dute, eta ziurtatu Bruselan “gehiago eta indar... [+]


2024-06-10 | ARGIA
De Andrés, PP: “PSOEk eta bere bazkideek botoak galdu dituzte, bereziki EAJk"

Euskadiko PPko lehendakari Javier de Andrések gainerako alderdiak seinalatu ditu botoak galdu dituztelako, bai PSOE, haren bazkideak, eta bereziki, EAJ.


Eskuin muturra irabazle Ipar Euskal Herrian eta PSOE Hego Euskal Herrian, EH Bildu gora eta EAJ amilduta

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herri gehienetan nagusitu da eskuin muturra, nagusitasuna ia erabatekoa da Lapurdin.  Hego Euskal Herrian, herrialdeka PSOE nagusi izan da Nafarroan, Araban eta Bizkaian, eta EH Bildu Gipuzkoan. Parte hartzeak gutxigatik gainditu du... [+]


2024-06-10 | ARGIA
Ribera, PSOE: “Berretsi da gobernu progresistak duen babesa"

PSOEren egoitza nagusian egin du balorazioa Teresa Ribera hautagai sozialistak, eta ultraeskuinari “eusteko dike” izaten jarraituko dutela ziurtatu du. PPri egotzi dio Europako hauteskundeak presidentearen aurka jotzeko erabili izana: “Feijoo saiatu da... [+]


Eguneraketa berriak daude