Eskuin muturra irabazle Ipar Euskal Herrian eta PSOE Hego Euskal Herrian, EH Bildu gora eta EAJ amilduta

  • Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herri gehienetan nagusitu da eskuin muturra, nagusitasuna ia erabatekoa da Lapurdin.  Hego Euskal Herrian, herrialdeka PSOE nagusi izan da Nafarroan, Araban eta Bizkaian, eta EH Bildu Gipuzkoan. Parte hartzeak gutxigatik gainditu du %50a. Eskuina eta eskuin muturra indartuta atera dira.

Argazkia: AFP

2024ko ekainaren 10ean - 01:08
Azken eguneraketa: 11:05

Lapurdin, Nafarroa Beherean zein Zuberoan nagusitu da eskuin muturra. Batasun Nazionala nagusitu den herrien artean daude, esaterako, Baiona, Hendaia, Urepele, Sohüta, Donapaleu...

Lapurdin, ia erabatekoa izan da nagusitasuna. Hiru herritan soilik ez du irabazi Le Penen alderdiak: Miarritzen eta Basusarrin Emmanuel Macronen Renaissance izan da irabazlea, eta Makean PS-Plaza Publikoa alderdi sozialista. Hiru horietan Batasun Nazionala garaipenetik oso hurbil geratu da, halere.

Orotara hartuta, Batasun Nazionalak 29.515 boto lortu ditu; PS-Plaza Publikoak 22.182; eta Renaissancek 21.498. Horiek dira hiru bozkatuenak alde handiz. Ezkerretik, Frantzia Intsumisoak 7.366 boto eskuratu ditu. EH Baik hauteskundeetan parte ez hartzea erabaki zuen otsailean.

Herrialdeka, Lapurdin Batasun Nazionala garaile (25.363), PS-Plaza Publikoa bigarren (19.345) eta Renaissance hirugarren oso gertu (18.742). Nafarroa Beherean alde gutxiagoz nagusitu da eskuin muturra (2.946), Europako hauteskundeetara lehen aldikoz aurkezten zen zentro-eskuineko Jean Lassalle hautagaiaren Landa Landa Aliantza izan da bigarren (2.394) eta Renaissance hirugarren (1.907). Zuberoan irabazi du estuen Batasun Nazionalak (1.207), Landa Aliantzak bigarren postua lortu du hurbiletik (1.131), eta PS-Plaza Publikoa hirugarren (1.057).

Hego Euskal Herrian PSOE nagusi

300.178 boto eskuratu ditu PSOEk Nafarroan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; Orain Errepublikak 276.780; CEUSek 202.791; eta PPk 172.838. Voxek (40.579) ozta-ozta baina gainditu egin ditu Sumar (38.487) eta Podemos (36.124). Eskuin muturrreko Albise Pérezen Bukatu da Festa hautagaitzak 22.978 boto eskuratu ditu.

Ez da erraza Europar Batasuneko aurreko hauteskundeekin alderaketa egitea boto kopuruan oinarrituta, 2019an parte hartzea handiagoa izan baitzen beste hauteskunde batzuekin batera egin zirelako, eta aurrekoak orain hamar urtekoak direlako (2014). Hori bai, 2019an EAJ izan zen garaile argia (406.00), bigarren PSOE (306.00) eta hirugarren oso gertutik EH Bildu (300.00). Deigarriena, alderaketa horretan, EAJk lehen postu nabarmenetik hirugarren postura egin duela da. Boto portzentaian, %27tik %17ra pasa da. EAE mailan EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak (227.973). Alderdi abertzaleak oso gertu izan du PSOE (225.278), eta urrunago geratu da EAJ (194.594)

Herrialdeka, Nafarroan PSOEk (74.861) garaipena erdietsi du PPren aurrean (72.856), UPNko bozkatzaileak PPra modu orokortuan joan ez diren seinale. Orain Errepublikak hirugarren (48.762). Voxek 17.238 boto lortu ditu, Sumar (10.017) eta Podemosen (8.394) baturak ematen duena baino mila boz gutxiago. EAJren CEUS 8.230 bototan geratu da.

Araban ere PSOE gailendu da (36.280), bigarren postuan geratu den Orain Errepublikak koalizioari alde handia aterata (26.933). PPk (22.201) EAJ gailendu du (19.122).

Bizkaiari dagokionez, PSOEk (122.087) aurre hartu dio CEUSi (117.784), eta bien ez da oso urrun geratu Orain Errepublikak (104.845).

Gipuzkoan EH Bildu (96.133) alde handiz izan da garaile, bigarren PSOE geratu da (66.717), eta EAJ hirugarren (57.626).

Hiriburuei dagokionez, Iruñean PPk (%30,74) lau puntuko aldea atera dio PSOEri (%26,24), herrialdean gailentzeko balio izan ez badio ere. Hirugarrena Orain Errepublikak izan da (%18,74), eta laugarren Vox, oso urrunetik (%5,80).

Hego Euskal Herriko gainontzeko hiriburuetan PSOE izan da nagusi.

Gasteizen, PSOEk (%30,92) 11 puntu atera dizkio PPri. Eta popularrekin ia berdinduta geratu da EH Bildu, EAJ laugarren postuan sei puntura utzita.

Bilbon ere PSOE nagusi (%27,68), kasu honetan EAJren gainetik (%23,15). Orain Errepublikak hirugarren postua lortu du (%16,58), eta PP oso gertu geratu zaio (%15,62).

Donostian azkenik, PSOEk (%27,48) lau puntu atera dizkio EH Bilduri (%23,84). EAJ izan da hirugarren (%17,78), eta hurbil geratu zaio PP (%15,13).

Parte hartzea

Parte hartzeak gutxigatik gainditu du boto eskubidea duten herritarren erdia: Lapurdin abstentzioa %46,50ekoa izan da; Nafarroa Beherean %45,00; Zuberoan %46,39; Nafarroa Garaian %47,23; Araban %50,14; Bizkaian %48,31; eta Gipuzkoan %49,90.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europako Hauteskundeak 2024
Europan gero eta eskuinago, trantsizio ekologikoan gero eta atzerago

Ez da ezusteko handirik izan Europako hauteskundeetan, eskuin muturrak gora egin duen bitartean, berdeek orain arteko emaitzarik txarrenetakoak izan dituzte. Zentzu horretan, geroz eta gehiago nabarituko dugu trantsizio ekosozialari lotutako erabakietan ebidentzia zientifikoek... [+]


Ehunka lagun elkartu dira Baionan eskuin muturraren kontra

Sindikatuek eta Alda elkarteak deituta karrikara atera dira herritarrak eskuin muturraren gorakada salatzeko.


2024-06-13 | Euskal Irratiak
Mixel Esteban hautetsi ekologista
“Ekologia ez da modan, gure bozkak alderdi sozialistara joan dira”

Bigarrenetik seigarren postura erori da Berdeen alderdia Ipar Euskal Herrian, Europar legebiltzarreko hauteskundeetan. 2019ko hauteskundeen datuekin alderatuta, 10.000 boz galdu dituzte; hots, %17tik %7ra pasa dira.


Etxebizitza merkantzia bihurtuta, ultraeskuinari atea ireki dio Europak

Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]


Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak
Hautagaitza bateratua aurkezteko konpromisoa hartu dute Frantziako ezkerreko alderdiek

Ekainaren 30eko eta uztailaren 7ko Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan eskuin muturrak garaipena lortu dezake, eta hori gertatzekotan Le Penen RN eta Macronen Renaissanceren arteko koalizio gobernua osa liteke. Arrisku errealaz kontziente, eskuin muturraren gorakada... [+]


Mila lagun elkartu dira Baionan, eskuin muturraren aurka

Frantziako Estatuan zein Ipar Euskal Herrian RN Batasun Nazionala eskuin muturreko alderdia lehen indar atera izanari erantzuteko manifestazioa egin dute Baionako karriketan gaindi, oihu eta txistu artean.


Frantziako Estatuan eskuin muturra garaile, Bourbon palazioari so

Le Penen RN Batasun Nazionala atera da garaile Frantziako Estatuan, botoen %31,37 jasoz. Indarra galdu du Frantziako presidente Emmanuel Macronen alderdiak eta erantzun gisa Frantziako Legebiltzarra desegitea erabaki du. Hauteskunde berrietara deitu du Macronek: ekainaren 30ean... [+]


Analisia
Eskuin muturrak hazkundean jarraitzen du

Ez da egon tsunamirik eta beti bezala parte-hartzea baxua izan da. Halere, eskuin muturreko alderdiak eta, oro har, euroeszeptikoak, indartu egin dira. Kaltetu nagusiak zentristak izan dira: progresistak (Berdeak) eta liberalak (Renew Europe). Aldaketa hori Alemania eta... [+]


2024-06-10 | ARGIA
Abascal, Vox: “Sánchezi eskatzen diogu hauteskundeetara deitzeko, Frantzian eta Belgikan bezala”

Voxeko zerrenda buru Jorge Buxadé eta alderdiko presidente Santiago Abascalek eskuin muturraren “emaitza onak” azpimarratu dituzte. Europar Batasun “zaharkitua” aldatzen ari dela esan dute, eta ziurtatu Bruselan “gehiago eta indar... [+]


2024-06-10 | ARGIA
De Andrés, PP: “PSOEk eta bere bazkideek botoak galdu dituzte, bereziki EAJk"

Euskadiko PPko lehendakari Javier de Andrések gainerako alderdiak seinalatu ditu botoak galdu dituztelako, bai PSOE, haren bazkideak, eta bereziki, EAJ.


2024-06-10 | ARGIA
Ribera, PSOE: “Berretsi da gobernu progresistak duen babesa"

PSOEren egoitza nagusian egin du balorazioa Teresa Ribera hautagai sozialistak, eta ultraeskuinari “eusteko dike” izaten jarraituko dutela ziurtatu du. PPri egotzi dio Europako hauteskundeak presidentearen aurka jotzeko erabili izana: “Feijoo saiatu da... [+]


Eguneraketa berriak daude