Azken boladan espainiar “justiziatik” jakitera eman diren epaiek jendartea asaldatu dute. Bortxaketak, Altsasu, Katalunia, Kalera, Ustelkeria... “Adituak” aztoratuta dabiltza, baten batek bere interpretazioa plazaratu du prentsaren bidez. Salbuespenak salbu, gehienak motz geratzen dira, ondorioei heltzen baitiote eta ez gaiaren mamiari.
Egun Justizian dauden lohiak ez dira oraingoak, aspalditik datoz. Diktadorea hil zen, baina bere erregimen politikoa ez. Trantsizio faltsu baten bidez oinordetzan utzi zuen utzi behar zuen guztia, dena ondo lotuta utzi ere. Egun, 78ko erregimenaz hitz egiten hasi da, tranpa bat izan zela, engainatu (behartu) gintuztela... esanez. Dena den, batzuek amua gustura irentsi zuten. Haustura demokratikoa dilista batzuen truke saldu ziguten zenbait alderdi politikok eta diktaduraren oinarrizko osagaiak (monarkia, armada, justizia...) ukitu gabe utzi zituzten, bilduki berriaz apainduz, barrukoa aldatu gabe.
Bestalde, Estatu espainiarrean justiziaren organoetan alderdi politikoek esku hartze zuzena dute (baita EAJk, eta bere garaian CiUk ere). Ondorio garbia dauka honek. Gobernuak prentsaren laguntzaz delitua asmatzen du, poliziak probak asmatzen ditu eta epaileek epaia asmatzen dute. Espainiar sentitzen ez garen eta independentziaren alde borrokatzen dugun guztiok terroristak gara haientzat eta horregatik zigortzen gaituzte; aldi berean, politikari ustelak, polizien larderiak, faxistak... lasai ibiltzen dira.
Herri batek zer nahi duen libreki erabakitzeko eskubidearen gainetik ez dago ez legerik, ez konstituzio demokratikorik; beste guztiak inposizioa, injustizia eta zapalkuntza dakartza
Hortik dator arazoa. Diktadorea hil eta ia 45 urte pasatu arren, 1936ko estatu-kolpea eman zutenek eta haien oinordeko “demokratikoek” segitzen dute pentsatzen bere ideiak ez dituztenak etsaiak direla, are gehiago katalanen eta euskaldunon kasuan. Beraz, Espainiarentzat gu etsaiak garenez, etsaiaren zigor zuzenbidea aplikatzen digute. Baina, hau ez da kontu berria; Euskal Herrian lege antiterroristaz (EAJren eta CiUren laguntzaz) sektore borrokalarienari, lehengo ezker abertzaleari hasiera-hasieratik aplikatu zioten zuzenbide hori; eta gero alderdi politikoen legeaz; eta orain mozal legeaz. Euskal preso politikoen sostenguaren kasua agerikoa izan da. Haiekiko elkartasuna zigortu dute, nola eta abokatuak eta bestelako militanteak gezurra esatera behartu dituzte, espetxera joan ez daitezen. Kontrakoa dugu Altsasu eta Kataluniako kasuak, egia esatearren, espetxera joan dira. Hauen duintasuna! Askoren isiltasunaz eta beste batzuen konplizitateaz, elur-bolatxo hura elur-jausi bihurtu da orain eta Estatu espainiarrean injustiziak zabaltzen segitzen du eta gero eta sektore gehiago zipriztintzen du.
Bitartean, oraingo sotanarik gabeko apaiz berriek (hainbat etikologok, politologok, soziologok, politikarik...) herriari etengabe elkarbizitzaz, indarkeriarik ezaz, demokraziaz... eta halako predikuz betetzen diote burua, isilik eta meneko egon dadin. Badakite indarkeriaren jatorria injustizia eta errepresioa direna eta honen aurrean herriak aurka egiteko eskubidea duena, baina errazago egiten zaie herriari errieta egitea, Estatuko botereari eta honen agindupekoei aurre egitea baino. Bolivian gertatutakoaren kasuan haien eta Europa demokratikoaren isiltasun konplizeak agerian uzten du bere hitzen faltsukeria.
Herri batek zer nahi duen libreki erabakitzeko eskubidearen gainetik ez dago ez legerik, ez konstituzio demokratikorik; beste guztiak inposizioa, injustizia eta zapalkuntza dakartza. Ezin da baldintza hauetan elkarbizitzarik erein, horrek zapaltzailea zuritu eta zapaldua zigortzen duelako. Areago, Espainiako botereentzat (eta herritar espainiar askorentzat) elkarbizitzarako eredu bakarra denok espainol izatea da; ez dute bestelako elkarbizitzarik nahi. Hori onartzen ez duena terroristatzat edo gorroto-sustatzailetzat hartzen dute eta espetxera doa. Biolentziarik gabe dena posible delako mezua, desobedientzia zibil eta ekintza baketsuen mezua erori zaizkie, orain hori guztia ere delitua da. Hauxe da haien Espainiaren benetako aurpegia, bere menpean dauden nazioak libre utzi arte demokrazia izango ez dena. Eta hauxe da katalanek eta euskaldunok argi eduki behar duguna.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]