Eusko Legebiltzarra inguratu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, barruan eztabaidatu eta onartu den aurrekontu proiektuaren kontra protesta egiteko. "Aurrekontuak ez datoz bat herritarren lehentasunekin", salatu dute.
Abenduaren 13an, "aurrekontu sozial, burujabe, partehartzaile, feminista eta ekologistak" aldarrikatu zituen Eskubide Sozialen Kartak EAEko hiriburuetan egindako mobilizazioetan. Karta osatzen duten erakunde sozial eta sindikalek salatu zuten "Jaurlaritza osatzen duten alderdiek (EAJ eta PSE) proiektua herritarrei bizkar emanda ari zirela egiten, inolako parte hartze prozesurik gabe".
Ia bi hilabete beranduago, ostegun honetan, Eusko Legebiltzarrera iritsi da aurrekontu proiektua, eta Eskubide Sozialen Kartak adierazi du ez duela onartzen, euren ustez ez dituelako aintzat hartu abenduan plazaratutako zazpi aldarrikapenetako bat ere.
Besteak beste, 35 orduko lanaldia, lanaren banaketa, aberastasunaren banaketa justuagoa, gutxieneko 1.200 euroko soldata, pentsio sistema propioa eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ziren Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren aldarrikapenak.
"Aurrekontuak ez baziren nahikoak pandemia aurreko beharrizan sozialei aurre egiteko, 2021erako proiektua are urrunago geratu da, pairatzen ari garen krisi sanitario, ekonomiko eta soziala medio", salatu dute. "Aurrekontuak ez datoz bat herritarren lehentasunekin, ez baitituzte zerbitzu publikoak garatzen edo eskubide sozial berriak aitortzen, ezta urratsik egiten ere zaintza sistema publiko, unibertsal eta doako baterantz".
Azkenean, Eusko Legebiltzarrak EAJren eta PSEren gehiengoarekin onartu ditu aurrekontuak; eta beste taldeek aurkeztutako 1.289 zuzenketa partzialetako bat ere ez dute onartu. Oposizioko alderdi guztiek uko egin diote aurrekontuei.
Su txikien itsasoa deituriko topaketak antolatu dituzte irailaren 30erako Ozaetan (Araba). Gizarte mugimenduko eragile guztiei luzatu diete gomita, "harremanak estutzeko", "sinergiak sortzeko" eta elkarren arteko "zoru komun eta erronken"... [+]
Irailaren 30ean Ozaetako GaraiON Sorgingunean "Su Txikien Itsasoa" ekimena burutko dute, konfluentzia espazio izan nahi duena. Eragile ezberdinen arteko aliantzen garrantzia nabarmendu dute.
Eskutitza osatzen duten erakundeek kontzentrazioa egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Aurrekontu hauei ez! Pobretzearen aurrean, erreforma fiskala lelopean.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, manifestazioak egin dituzte larunbatean Donostian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen. 15.000 lagun baino gehiago bildu dira, eta aberastasunaren banaketa, bizitza duinak eta prezioen kontrola exijitu diete Eusko Jaurlaritzari... [+]
Eskubide Sozialen Kartak deituta diru sarrera duinen aldeko ekimena egin dute Bilbon eta Iruñean. 1.400€ko gutxieneko soldatak eta 1.260€ko gutxieneko pentsioak exijitu dituzte. Adierazi dutenez, 2008an baino 103.000 herritar gehiago daude pobrezia egoeran... [+]
Mobilizazioak Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean izanen dira, “soldaten, pentsioen eta gizarte prestazioen erosahalmena defendatzeko”.
Merkatua tenkatu eta bereganatzeko Amazon zer egiteko prest dagoen –eta zer egiten duen– ba al dakigu benetan? Pentsatu al dugu kontsumo eredu horrek ekartzen dituen kalteen inguruan? Horri buruz gogoetatzeko solasaldia antolatu du Behe Bidasoako Eskubide Sozialen... [+]
Iazko urtarrileko greba orokorrean parte hartu zuen pertsona bat epaitu dute ostegunean Gasteizko Epaitegietan. Autoritatearen aurkako atentatua eta lesioak leporatzen dizkiote, eta hemezortzi hilabeteko espetxe-zigorra eta kalte ordainak eskatu. Euskal Herriko Eskubide Sozialen... [+]
Abenduaren 13an milaka pertsona atera dira kalera Bilbo, Donostia eta Gasteizen, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak egindako deialdiari erantzunez, Jaurlaritzari aurrekontu sozial, parte hartzaile eta burujabeak eskatzeko. Azaroan Nafarroan mobilizatu ondoren, EAEn... [+]
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Zaldibar Argitu plataformak “kalean erakutsitako kezka eta indarra epaitegietara eramateko garaia” dela azaldu dute. Erantzukizun “zehatzak” argitzea eskatuko dute herri akusazioan.
Legegintzaldi bat baina gehiago egin beharko genuke atzera, Eusko Jaurlaritzaren eta gehiengo sindikala osatzen duten ELAren eta LABen arteko ezin eramana analizatzeko. Baina ondorio bat garbia da: agintari politikoen eta langileen ordezkarien arteko arrakala handitzen ari da... [+]
Publikoa eta funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz. Lehenik bizitza! lelopean mobilizazio anitzak deitu ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ekainaren 19an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.
Eskubide Sozialen Kartak deitu du mobilizaziora. Kartan bildutako eragile eta sindikatuek dokumentu bat osatu dute, “pertsona guztiak eta haien eskubideak erakundeen politiken helburu izan daitezen ezinbestekoak diren hainbat neurrirekin”.
“Alarma egoeran hartu diren neurriek are eta ikusgarriago egin dute gehiengoaren kontra eta gutxiengo baten aldeko logikan oinarritzen den sistema honek ez duela funtzionatzen”, dio Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Lehentasunezko hamar aldarrikapen sozial... [+]