“Benetako demokrazia baten alde” Duintasunaren Martxa antolatu dute Espainiar estatuko hainbat eragile eta norbanakok. Martxoaren 22an madrilera iritsiko diren bederatzi zutabe atera dira otsaila eta martxoan zehar, eta herriz herri estatua gurutzatuko dute.
Europatik Perpigandik atera den Marea Granatea ititsiko da, eta Berlindik autobus bat abiatuko da, hainbat herritan geldialdiak eginda Espainiako hiriburura iristeko.
Martxoaren 22an “Madril hartzea” da zutabe guztien helburua, “galdutako eskubideak birkonkistatu” eta “gizarte organizatuen indar bateratuaren erakustaldia” egitea espero dute parte hartzaileek.
Hego Euskal herritik ez da zutabe bateraturik atera. Nafarroan otsailaren amaieran antolatu zuten zutabea Aragoira bidean da, eta Gipuzkoan hilaren hasieran mobilizatu ziren. Bizkaiari dagokionez, martxoaren 14ean Leioa-Santurtzi ibilbidea egingo dute, eta 15ean Santurtzitik bilbora iritsiko dira.
Madrilera iritsi, bertan gelditzeko
Martxoaren 22an Madrilen Atotxatik 17:00etan aterako den manifestazioarekin borobilduko dute ekimena.
Colon plazaraino iritsiko da manifestazioa, baina mobilizazioa ez dela bertan amaituko adierazi dute M22 Duintasunaren Martxako partaideek. Espainiako hiriburura “bertan gelditzeko” iritsiko direla ohartarazi dute, eta Gobernuak atzera egin eta “herritarrei eskubide sozial, zibil eta politikoak itzuli arte” ez direla mugituko diote.
Antolatzaileen esanetan mobilizatzeko arrazoiak “inoiz baino agerikoagoak” dira orain, eta “sekula ez dira horrenbeste eta horren indartsuak izan”.
Aurreikuspen guztiak gainditzen ari direla adierazi dute partaideek. Helburua Madrilen milioi bat manifestari batzea da.
Guardia Zibilak 2014an Tarajalgo hondartzan hamalau pertsona hil ondotik, urtero egin izan da Duintasunaren Aldeko Martxa Ceutan. Ezbeharraren zazpigarren urteurrena pandemia betean heldu denez, urteorko mobilizazioa deszentralizatu dute, jende pilaketak ekiditeko. Hego Euskal... [+]
“Ogia, lana, etxebizitza eta duintasuna” aldarrikatzeko Duintasun Martxa antolatu dute iazko martxa antolatu zuten eragileek.
Martxoaren 22ko Madrilgo Duintasunaren Martxak egitearen ideia Andaluziako Langileen Sindikatuarena (SAT) izan zen. Sindikatuko gazte plataformako bi kidek, Curro Morenok eta Javier García Fernándezek, hitzaldia eman dute Donostian, Andaluziako gazteen eta... [+]
Espainiako Barne ministerioak “Herritarren segurtasunerako legea” aldatuko duela adierazi du, jaso dituen kritikek eraginda.
Larunbatean Espainiako hiriburuan ehunka mila pertsona atera ziren kalera, Duintasunaren aldeko martxa deiturikoan.
Egunaren hasiera Madrilek azken urteotan ikusi duen manifestaziorik handienetakoak markatu zuen. Gaua, aldiz, polizia eta zenbait manifestariren arteko istiluek hartu zuten.
Duintasunaren aldeko Martxa Espainiako hiriburura iritsiko da larunbatean. Madrilgo agintariek gogor kritikatu dute ekimena eta hiriburua poliziek hartuko dute.
Andaluziako SAT sindikatuko Diego Cañameroren hitzetan, autodeterminazio eta subiranotasun eskubideek eta eskubide sozialek elkar hartuta joan behar dute. Bartzelonan egin ditu adierazpenok, gizarte eragileek deitutako Duintasunaren aldeko Martxak hizpide.