Anariren ‘Zure aurrekari penalak’ eta Pettiren ‘Manipulazio estrategiak’ itzelezko bi disko dira. Bata bestearekin kateatuz, saiakera honetan eskubideak, aurrekari penalak dituzten manipulazio estrategiak ez ote diren iradokitzen dut, beharrei dagokien lekua itzultzeko.
Eskutik doaz eskuburdina eta eskubidea. Batak ekarri zuen bestea. Gaztelako erresuma, Espainia izango zen inperioa eratzen ari zen, bostehun urte badirela. Amerika zein Nafarroa(ren beste zati bat) konkista bidez bereganatzen, jatorrizko herritarrak menpean hartuta.
Antza denez, bazen inperioaren baitan kontzientzia lasai ez zeukanik, errudun sentitzen zenik. Salamancako Unibertsitateko Francisco de Vitoria fraide domingotarra, kasu. Esklaboak animaliak bailiran eskuburdinekin lotuta zerabiltzatela jakitean hozka egin bide zion moral kristauak. Bere hausnarketekin, espainiarren Amerikako ekintzen zilegitasuna ezbaian ipini zuen. Egungo nazioarteko zuzenbidearen oinarriak ezarri zituen, eta horrela aitortzen dio NBEk Genevako kongresu gelari bere izena emanez.
Zuzenbideak eskubideez dihardu. Orduko esklabotza seinalatzen zuten eskuburdinen oinordeko ez al dira egungo eskubideak? Ez al ditu eskubide aldarrikatzeak egungo botere gabetuak seinalatzen? Biek ala biek, eskuburdina zein eskubide, ez al dute kontzeptu bera –menpekotasuna– adierazten? Ez al da bigarrena, lehenengoaren aro modernorako bertsio leundua? Desiragarri egindakoa?
"Gure beharrak asetzeko gai ez garenean, edo ardura hartu nahi ez dugunean, aldarrikatzen ditugu eskubideak. Horrela gabiltzan itxura hartzen diot kale, hedabide zein sare sozialetan erreparatzean"
Gure beharrak asetzeko gai ez garenean, edo ardura hartu nahi ez dugunean, aldarrikatzen ditugu eskubideak. Horrela gabiltzan itxura hartzen diot kale, hedabide zein sare sozialetan erreparatzean: kontzentrazio, manifa, komunikatu, agerraldi, pegatina, pintaketa, eskaera, exijentzia... adieraz penak, aldarrika penak fin batean. Zilegiak eta menpekotasunetik.
Botere gabeziak eramaten gaitu eskubideen aldarrika penetan makurtzera. Nekez ikusiko dugu botereduna eskubideen aldarrika penetan. Eskubideak aitortzen dion hori lortzeko boterea badaukalako, gai delako bere beharrak bere kasa asetzeko. Botererik gabekoon kontua dira beraz eskubideak. Menperatzaile katolikoen erruduntasun sentimentuak eragindako errukiz asmatutako kontzeptu zuritzailea direlakoan nago. Aurrekari penalak dituzten, eta egun ere menpeko egiteko balio duten manipulazio estrategiak, beraz.
Kontua da, espainiarrak Amerika eta Nafarroa konkistatzen ari zirela 1512.aren bueltan. Beste kontinentekoen sufrikarioak mugitu zuen Vitoriaren kontzientzia. Ez dakit jakingo ote zuen, gurasoak euskaldunak izanda, Fernando Katolikoak penintsulan bertan konkistatu zituen bere anai arrebek bazutela sutsuki defendatzen zuten zera preziatu bat: herritarren mendetako elkarbizitza ohituretatik eratorritako Konstituzio propio bat, izan ere. Askatasunean mendez mende osatutakoa. Ahozko tradiziotik Foru Orokorrean idatziz jaso zutena, 1238.ean. Nafar estatuko ordezkariek, erregea aukeratzen zutenean, Foruei zin egitera behartzen zuten: nagusi baino, Foruaren araberako bizikidetasunaren defentsaren buru izendatzen zutela adierazteko.
Lagun Marianek esan zidan, Foru Orokorra osotasunean irakurrita, arreta deitu ziola ‘eskubide’ hitza behin ere ez agertzeak. Forua pragmatikoa da: eskubidea aitortu baino, herritarren beharra nola ase zehazten du, baliabide komunalak erabiliz, sarri. Alegia, gure gosea asetzeko, jateko eskubidearen aitortza baino, janaria lortzeko lurra behar dugula. Eta hala bermatzen zitzaigula.
Gure beharrak asetzeko, geure neurri eta erara antolatutako egiturak behar ditugu, menpekotasunik gabeak. Eskubideek estali egiten dituzte duin bizirauteko beharrak. Beharrez gabe, eskubideez ari gara. Beharrez jabetu gabe, eskubideak aldarrikatzen. Nori, baina? Vatikanoak askatasun espiritualik emango ez digun bezala, NBEk ez digu askatasun politikorik emango. Beraien estatusa babesteko instituzioak direlako, eta ez dutelako han beste inor nahi.
Askatuko bagara, geure boterean behar dugu fedea. Geuk sentitu behar dugu. Kolonizatuta daukagun buruaz jabetu behar dugu, ekintzak beharrak asetzera zentzuz bideratzeko. Jabetzeko, baina, ohartu egin behar dugu lehenik, eta onartu ondoren, kolonizatuta gaudela. Boterekeriaz okupatuta daukaten gure etxeaz jabetzen garenean izango gara aske. Mendetako menpekotasun penak atzean utzi eta gure komunitatearen behar eta desirak ase betetzeko. Bizi irauteko.
Katolizismoak goraipatutako errukiaren erroak boterekeriak errutako erruduntasunean daude. Amerikako konkistak eragin minetik Salamancako hausnarketara, eta handik berriro Amerikara, NBEn eskubideak aitortuz. Inperiotik, inperioen zilegiztatzera. Zerua eskaintzea bezain merkea ez al da aitortza? Ez al du -protestaz haratagoko- ekintza ekiditen? Eskubideen zerumugak utopia dirudi, errealitate baino: ‘ondo legokeena’.
Beharra baina, lurrean bertan daukagu, etxean, gorputzean, buruan: okupatua gutxi ez, eta zatikatua ere badaukagu eta. NBEren atea jo aurretik, geure nazio batuaren erakundea berreskuratu beharra daukagu: Nor izan. Aldarrika penez inor baino, guk geuk eginez. Gu geu izanez.
Ez egina da ezina. Egitearen erregai, gogoa. Gogoaren pizgarri, zentzuetatik gogora ekarria. Zentzuz, gogoz eta ekinez. Nor bere bizi legez.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]