Eskubide guztiak pertsona guztientzat

  • Durangon, maiatzaren 5ean, 12etan. Besarkada kolektibo bat irudikatu nahi duen ekintza publiko baterako deia zabaldu nahi dugu. Gizarte hierarkiko, zatitu eta baztertzaile baten aurrean, elkartasuna eta ezberdinen arteko berdintasuna helburu duen keinu kolektiboa.


2019ko apirilaren 25ean - 08:53
'Ongi etorri errefuxiatuak' lelopean Bruselan egindako manifestazioetako bat / VRT.be

Hauxe da Europa demokratikoan daukagun panorama. 35.597 hildako Europara heldu nahian 1993tik hona, bertaratzerako orduan haien segurtasuna bermatzen duen biderik eskaini ez zaielako. Mare Nostruma Mare Mortuma bilakatu da: itota hil direnen itsasoa. Oraindik orain, milaka pertsonek noraezean eta egoera negargarrian  -zinezko kontzentrazio esparruetan- urteak daramatzate konponbide baten zain, Europa hegoaldeko herrialdeetan gatibu. Zeharkaldian, gainera, ohikoak dira emakumeen kontrako bortxaketak eta esklabotza sexualera bideratzeko asmoz egindako bahiketak. 

Azken urteotan, gainera, mugak ezabatu nahi omen zituen Europar Batasunak harresi gehiago sortu ditu, bai Estatuen artean eta baita horien barruan ere. Munduko beste edozein herrialdek baino gehiago, Trump bera kontuan hartuta. Europako mugen zaindari berriak dira orain barne mailako mugez arduratzen direnak, eta horrek Estatuen subiranotasunaren ahultzea ekarri du.  Aldi berean, migratzaileen jatorrizko herrialdeetan (Afrika, Asia), hango polizia eta miliziak entrenatzen dihardute, gerratik ihesi datozen pertsonen mugimenduak oztopatzeko. Galdera da: Zenbat diru publiko bideratuko da Marokon edo Turkian eraiki nahi diren kontzentrazio/atxiloketa esparruetara, europarron eta migratzaileen bizi baldintzak hobetzera bideratu beharrean?  

Azkenaldian, gobernu europarrak sistematikoki ari dira onartzen migratzaile eta errefuxiatuen bazterketa eta kanporatzea ahalbidetzen duten politikak. Interes ekonomiko zehatzek baldintzatutako erabakiak dira denak. Eta horrekin batera, benetan larritzekoa da ultra eskuindarren eta neofaxismoaren igoera, bai Europako gobernantza prozesuetan, bai eta populazioaren sektore zabaletan ere.

Izan ere, sektore horiek guztiak pertsona migratzaileen eta errefuxiatuen aurkako gorrotoa sustatzen ari dira, eta egungo gizartean bizi ditugun hutsune eta gabezia guztien erantzule egin nahi dituzte berauek: langabezia, soldaten murrizketa, krisi sozial eta ekonomikoa, delinkuentziaren eta matxismoaren igoera. Muturreko indar horiek, sarriegi, euren burua demokratatzat definitzen duten alderdi politikoen babesa izan ohi dute. Eta alderdiok dira gero, han eta hemen, diskurtso horiek baliatuz, politika migratzaile bidegabeak ezartzen dituztenak, hala nola, kanporatze masiboak eta mugen itxiera. Bizitzea nahiz migratzea bezalako oinarrizko eskubideak ukatzearen ondorioz, Mediterraneoko itsasoan, Afrikako basamortuetan eta bestelako ezlekuetan milaka pertsona heriotzara kondenatuz.   

Era berean, politika neofaxistek gizarte eredu zehatz bat elikatzen dute: Indibidualismoa, lehia, ezberdintasun sozialak eta hierarkia oinarri dituen jendartea, hain zuzen ere. Jendarte autoritario eta patriarkala; baztertuekiko, txirotuekiko eta zaurgarrienak diren gizarte sektoreekiko gorrotoa eta bazterketa areagotzen duen eredua. Desberdin izan behar hori sufritzen eta borrokatzen ari direnak; izan txiroak, etorkinak, prekarioak, emakume intsumisoak nahiz disidenteak oro har, jendartetik baztertu eta kanporatu nahian dabiltza.

Indar politiko neofaxisten igoerak, eta hurbilean ditugun eskuineko alderdiekin errazegi lortu dituzten aliantzetatik sortutako estrategiak, eragindako lehenengo biktimak dira etorkinak eta errefuxiatuak. Indar politiko horien areagotzeak baina, hemendik gutxira, sistematik kanpo utzi nahi diren pertsona horien denen kontrako errepresioa ekarriko du. Batez ere, desadostasunetik bereizketa hori borrokatzen dutenen kontrakoa. Eskuineko indar politikook berdinen arteko eskubideak eta askatasuna defendatzen dituen pentsamendu eta ekintza politiko-sozialaren bazterketa bilatzen baitute. Finean, duintasuna, errespetua, elkartasuna eta demokrazia defendatzen duen pentsamendua da indargabetu nahi dena.

Prozesu horri aurre egin behar zaio, eta horretarako migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideen aldeko jarrera irmoa eta mobilizazio soziala ezinbestekoak dira. Zirkulazio askatasunaren aldeko aldarria, batez ere. Europan, azken hilabeteotan, manifestazioak etengabeak izan dira, horietako asko oso jendetsuak. Aldeak alde, guztiek helburu bera dute: Ahulenak eta zaurgarrienak diren sektoreek sufritzen duten errepresioaren kontrako borroka. Askotariko aukerak ditugu babesa adierazteko. Horietako bat maiatzaren 5ean gauzatuko dena Europako hainbat hiritan. Europar hauteskundeen atarian, arestian aipatutako joera ultraeskuindarrei aurre egingo diogula ozen adierazteko.

Europako hainbat hiritan, eta baita hemen ere, zelan ez. Durangon. Maiatzaren 5ean, 12etan. Besarkada kolektibo bat irudikatu nahi duen ekintza publiko baterako deia zabaldu nahi dugu. Gizarte hierarkiko, zatitu eta baztertzaile baten aurrean, elkartasuna eta ezberdinen arteko berdintasuna helburu duen keinu kolektiboa. Gu ere hantxe izango gara.

Sinatzaileak:

Juana Aranguren, Juanjo Alvarez, Adela Asua, Bernardo Atxaga, Joxerramon Bengoetxea, Garbiñe Biurrun, Marian Diez, Gorka Espiau, Helena Franco, Daniel Innerarity, Maixabel Lasa, Anjel Lertxundi, Irantzu Mendia, Zelai Nicolas, Lourdes Oñederra, Edurne Portela, Ramón Saizarbitoria, Pello  Salaburu, Kirmen Uribe, Ramon Zallo, Mario Zubiaga, Iban  Zaldua, Gemma Zabaleta, Imanol Zubero, Joseba Sarrionandia


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Migratzaileak laguntzeagatik komisarian deklaratu beharko dute zazpi herritarrek

Hendaiako komisarian deklaratzera deitu dituzte asteazken honetan, “talde antolatuan migratzaileak Frantziako Estatuan sartzen laguntzea” leporatuta. Zazpi herritarren aldeko mobilizazioa deitu dute polizia-etxe aurrean, elkartasuna ez dela delitua aldarrikatzeko.


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Materialismo histerikoa
Ezin dute euskara ikasi

Ama da, Perukoa, eta ezingo luke euskara zerotik ikasten doan hasi, egunkarietan irakurri dugun moduan (gezurra zen): hemen agian bai, gurean udalak bermatzen duelako eskubide hori (Hernani). Etortzen bazait ikasturtea amaitutakoan (etorri zaizkidan moduan), alabarekin udan zer... [+]


Manteroekin Bat
“Ez dirudi agintariek benetako interesa dutenik manteroen egoera konpontzeko”

Manteroek azken hilabeteetan Bilbon bizi duten egoeraz aritu gara Manteroekin Bat plataformaren barruan dauden hiru elkartetako kideekin: Boubacar Diouf (Mbolo Moye Doole), Luisa Menéndez (Ongi Etorri Errefuxiatuak) eta Elena Bezanilla (Bizkaiko SOS Arrazakeria). Salatu... [+]


2024-09-19 | Gedar
Gomazko beste milaka bala erosiko dituzte Guardia Zibilak eta indar militarrek

Guardia Zibilak 18.000 euro baino gehiago bideratu ditu aurten kautxuzko bolak erostera, "istiluen kontrako" materialaren barruan. Itsas Armadak, berriz, gomazko 1.500 pilota erosiko ditu. Poliziak erabiltzen dituen bitartekoak erregulatzen dituen araudia ez da... [+]


“Migratzaileak autoan hartu eta Polizia egon zitekeen errepideak saihestuta eramaten nituen”

Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]


Gose eta gerlatik ihes, oraingo afrikarrak bezala lehengo euskaldunak

Andoni Gabantxo arrantzale bermeotarrak Mastodon sare sozialean argitaratu zuen haria artikulu formatuan ekartzen dizuegu, bere oniritziarekin. Gaurko errefuxiatuei buruzko eztabaidetan ez dezagun ahantz atzoko hainbat errefuxiatu gure arbasoak zirela, hemengo portuetatik ihes... [+]


2024-09-16 | ARGIA
Gutxienez bederatzi migratzaile hil dira Mantxako kanalean eta Ceutako kostaldean

Gutxienez zortzi migratzaile hil dira Manchako kanalean, Frantziako Ambleteunse hiritik Erresuma Batura zeramatzan ontzia hondoratuta. Aurten, 45 lagun hil dira jada Erresuma Batura iritsi nahian. Bestetik, Espainiako Ceutara igerian heldu nahi zuen pertsona bat ito da igandean... [+]


Ez deitu deportazio masibo, deitu marketin kanpaina arrazista

Mendebaldeko herrialde aberats gehienetan ultraeskuina etengabe eztenka ari da migratzaileekiko gorrotoa eta arrazismoa akuilatzen. Deportazio planei ekitea izan da gobernu askoren erantzuna, izan afganiarrak talibandarren eskutan uzteko, Alemania pentsatzen ari den moduan, edo... [+]


Ultraeskuinaren diskurtsoari eutsi eta Alemaniak polizia-kontrolak ipiniko ditu muga guztietan

Gobernuak argudiatu du "migrazioaren karga handia"  eta "terrorismo islamistaren arriskua" areagotu direla.


Moussa bizilagunaren kanporatzea ekiditeko herri bazkaria egin dute asteburuan Txantrean

Kanporatze agindu mehatxua gainean du Moussa txantrearrak. Bizilagunak bildu dira prozesuari aurre egiten laguntzeko.


Ibaiak

Mugak Zabalduz karabanarekin, Bosnia Herzegovinako Bihac hirian, Nihad Suljic aktibistak Drina ibaia Balkanetako hilobi handiena dela azaldu zigun. Ahantzi ez daitezen, topatzen diren hilotzak identifikatzeaz eta ehorzketa emateaz arduratzen da, merezi duten duintasuna aitortu... [+]


2024-09-03 | ARGIA
Eusko Jaurlaritzak “gogoeta serioa” eskatu dio Espainiako Gobernuari, migrazio olde betean

Nerea Melgosa sailburuak esan du "ezinbestekoa" dela Espainiako Gobernuak bere migrazio-politiken berri ematea, autonomia-erkidegoek ez baitute "inongo ezagutzarik".


2024-08-30 | Gedar
Pertsona migratuen deportazioaren alde agertu da Pedro Sanchez

"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.


230.000 migratzaile iritsi dira Kanarietara azken 30 urteetan, eta beste milaka hil dira itsasoan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundearen arabera, iaz 6.007 pertsona hil ziren Kanarietako Bidean itota. 2023an 39.910 migratzaile iritsi dira Kanariar Uharteetara. Espainiako Estatuko presidente Pedro Sánchez hurrengo egunetan Gambia, Senegal eta Mauritaniako... [+]


Eguneraketa berriak daude