Eskoziarrek beste erreferendum bat eskatu dute hautetsontzietan

  • Erreferenduma programan zeraman independentismoak gehiengo absolutua lortu du. SNP alderdia eta bere buru Nicola Sturgeon izan dira osteguneko hauteskundeetako irabazle nagusiak, baina Berdeen eserlekuak beharko ditu gehiengo absolutua osatzeko. Emaitzak ezagutu ondoren, Boris Jhonsonek Gales, Irlanda eta Eskoziako agintariak gonbidatu ditu “nazioen goi-bilera batera”, Erresuma Batuaren batasuna indartu asmoz.


2021eko maiatzaren 10ean - 16:01
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroa, hauteskundeen emaitzak baloratzeko agerraldian. Irudia: bbc.com.

Eskoziako Alderdi Nazionalak legebiltzarreko 129 eserlekuetatik 64 lortu ditu, gehiengo absoluturako bakarraren faltan. Berdeen alderdiak independentziaren aldeko jarrera argia du Eskozian, eta zortzi eserleku ditu. Bi alderdien artean, hortaz, erreferenduma bultzatzeko gehiengo absolutua dute. Hauteskundeetara aurkezten den hirugarren indar independentista Alba Party da, Alex Salmondek aste batzuk lehenago aurkeztu zuena, baina ez du ordezkaritzarik lortu –Eskoziako lehen ministro ohi izan zen Salmond SNPrekin, baina politika utzi zuen hainbat emakumek sexu abusuengatik salatu ostean–. Bigarren indar bozkatuena Alderdi Kontserbadorea izan da. 31 eserleku lortu ditu eta unionisten arteko lehian laboristei nagusitu zaio. Alderdi Laboristak gainbeheran jarraitzen du. Hamarkadetan nagusi izan zen indarrak 22 ordezkari izango ditu Eskoziako Legebiltzarrean.

Beste erreferendum bat?

“Argiak izan gaitezen Eskoziak ostegunean bozkatutakoaren inguruan. Eskoziako herriak alderdi independentistei Eskoziako Parlamentuan gehiengoa emateko bozkatu du. Orduan, erreferendum bat ezin da deskribatu nire edo SNPren eskaera soil gisa”, adierazi du Sturgeonek emaitzak ezagutu ondoren. Erreferenduma bultzatzeko asmoa berretsi du, “behin COVID-19aren krisia atzean utzita”. Orain galdera nagusia da erreferendum hori noiz eta nola planteatuko duen independentismoak, eta Londresek onartu ezean zer egingo duen. Berdeek zein SNPk Londresekin adostuta egitea lehenesten dute, baina Jhonsonek hauteskundeen aurretik argi adierazi du ez duela horrelakorik baimenduko.

Jhonsonen erreakzioa

Emaitzak ezagututa Britainia Handiko lehen ministro Boris Jhonsonek “nazioen goi-bilera” batera gonbidatu ditu Eskoziako, Ipar Irlandako eta Galesko buruzagi politikoak. Helarazi dien gutunean, bileraren helburua “erronka komunei” aurre egitea dela azaldu die Jhonsonek. Erronka horiei aurre egiteko “hurrengo hilabete eta urteetan elkarrekin” lan egitera gonbidatu ditu, “elkarrekin lan egiten dugunean herrialdea hobeto zerbitzatzen” dela azpimarratuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskoziaren independentzia
2023-06-12 | Leire Artola Arin
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministro ohia atxilotuta izan dute zazpi orduz

Kargurik gabe aske utzi du Poliziak, galdekatu ostean. Susmagarri gisa atxilotu dute, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren finantzaketaren inguruan irekita jarraitzen duen ikerketa baten harira. Bigarren erreferenduma egiteko dohaintzan jasotako diruari lotuta dago kasua.


2022-11-23 | ARGIA
Londresen baimenik gabe, erreferendum legalik ez
Eskoziari erabakitzeko eskubidea ukatu diote Erresuma Batuko Auzitegiek

Bi hilabeteren buruan eman du ebazpena Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak: Eskoziako parlamentuak ez du independentziari buruzko galdeketaren inguruko legeak egiteko eskumenik, ezinbestekoa da horretarako Westminsterreko parlamentuaren onespena.


2022-10-11 | Leire Artola Arin
2023an independentzia erreferenduma egiteko asmoa berretsi du Eskoziako lehen ministroak

Britainiako Auzitegi Gorenak orain erabaki behar du legezkoa den ala ez Erresuma Batuko Gobernuaren onespenik gabe 2023ko urriaren 19an erreferenduma egitea. Sturgeonek ziurtatu du baimenik eman ezean hauteskundeak baliatuko dituztela independentzia galdeketa gisa.


Olatu berria Eskoziatik?

Denbora azkar pasatzen da, are gehiago pandemiaren eraginez bi urte hain geldo eta arraro bizi ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, ekain amaieran, iragarri zuen 2023ko urrian herrialdearen independentziari buruzko kontsulta berria egiteko asmoa duela, eta horrek... [+]


2022-07-06 | ARGIA
Eskoziako bigarren independentzia erreferendumari ezezkoa eman dio Boris Johnsonek

Independentziari buruzko bigarren erreferenduma 2023ko urriaren 19an egitea proposatu zuen Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak joan den astean. Ezezkoa erantzun dio Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak


2022-06-28 | ARGIA
Eskoziaren independentziari buruzko erreferenduma 2023ko urriaren 19an egitea proposatu du Sturgeon lehen ministroak

Eskoziako Parlamentuan egindako hitz hartzean eman du horren berri Nicola Sturgeon Eskoziako Lehen ministroak. Aurkezpenean, kritikatu egin du Erresuma Batuko Gobernuak orain arte ukandako "blokeo jarrera".


2022-06-15 | ARGIA
Eskoziako Gobernuak independentziaren aldeko kanpaina abiatu du

Sturgeon presidenteak erreferendum “legezkoa” agindu du, Erresuma Batuaren baimenik gabe balitz ere. 2023rako aurreikusten du gobernuak erreferenduma.


2021-07-23 |
"Autodeterminazioa Izan Daiteke Herri Honen Ilusio Sortzaile"
Txema Montero, HBko eurodiputatuari elkarrizketa
Txema Montero, HBko Eurodiputatu Berria
"Autodeterminazioa Izan Daiteke Herri Honen Ilusio Sortzaile"
Abogatu bezala egiten du lan Txema Monterok. "Nere defendituren batek Frankismoan inork baino denbora gehiago darama... [+]



2021-06-30 | Jon Alonso
Elisenda Casañas
"Eskozian erreferenduma egitea posible bada, zergatik ez da Katalunian posible izango?"

Elisenda Casañas Zuzenbidean lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Bere tesiak Eskozia-Britainia Handia eta Katalunia-Espainia bikoteak alderatu zituen. Katalandarra izateak, baina ama eskoziarra edukitzeak modu berezian biribiltzen du bere... [+]


2021-03-23 | ARGIA
“Eskoziak herrialde independentea izan behar luke?” erreferendumerako lege proiektua, prest

2014ko erreferendumean egin zen galdera bera izango du Eskozian egingo den bigarren erreferendumak: “Eskoziak herrialde independentea izan behar luke?”. Eskoziako Gobernuak erreferendumaren lege proiektua aurkeztu duen egunean, independentismoari garaipena eman dio... [+]


2020-12-04 | David Lannes
Eskozia: independentziarako prest
Enbata aldizkarian 2020ko azaroaren 26an argitaraturiko artikuluan –Manu Robles-Arangiz fundazioak euskaratutakoa–, David Lannesek, independentismo eskoziarrak 2014tik gaur egun arte, erreferenduma galtzetik independentziaren aldeko jarrera nabarmen gailentzera, egin... [+]

Pandemiak independentismoa indartu du Eskozian

Eskozian independentismoak gora egin, eta Eskoziako Alderdi Nazionala, SNP, maiatzean egingo diren hauteskundeetan gehiengo osoa lortzeko bidean da, inkesten arabera. Bigarren indyref-a momentuma indartzen ari ote da?


2020-01-14 | ARGIA
Sturgeon: “Kontserbadoreak beldur dira, badakitelako aukera ematen digutenean independentzia hautatuko dugula”

Eskozian independentziari buruzko bigarren erreferenduma deitzeko eskumenak eskatu zituen abenduan Eskoziako lehen ministroak, eta ofizialki erantzun dio orain Erresuma Batuko lehen ministroak: eskumenak ukatu dizkio. Independentziaren alde 80.000 lagun batu dituen Glasgowko... [+]


80.000 pertsona atera dira kalera Glasgown independentziaren alde

Independentziaren aldeko zortzi martxa iragarri zituzten 2020rako, eta larunbatean egin dute lehena Glasgow hirian. 80.000 lagun atera dira kalera antolatzaileen arabera.


Erresuma Batuko hauteskundeak 2019
“Brexit” zaleak eta Eskoziako independentistak garaile Erresuma Batuko hauteskundeetan

Brexita gauzatzeko aukera eskura du Lehen Ministro eskuindar Boris Johnsonek, Alderdi Kontserbadoreak gehiengo absolutua lortu ostean. Alderdi Laboristak 85 urtean izan duen emaitzarik eskasena eskuratu du. Eskoziako Alderdi Nazionala da hirugarren indarra Erresuma Batuko... [+]


Eguneraketa berriak daude