Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio Herritarren Defendatzailearen txostenak.
Ikastetxeetako guraso elkarteek antolatzen dituzten eskolaz kanpoko jardueretan arrakala sortzen dela kontatu dugu berriki ARGIAn, baliabideak dituzten eta baliabide nahikorik ez duten (eta beraz, eskaintzen diren jardueretan parte hartu ezin duten) familietako umeen artean.
Bada, beste arrakala bat azaleratu du Espainiako Estatuko Herriaren Defendatzaile Ángel Gabilondok: desgaitasunen bat duten haurrek aisialdian sufritzen duten diskriminazioa. Hego Euskal Herriko Arartekoaren rola du Herriaren Defendatzaileak, eta 2024ari dagokion urteko txostena kaleratu berritan, kapitulu oso bat eskaini dio gai honi. Ez alferrik, ugariak dira familiengandik (“bereziki amen partetik, zaintzaile nagusiak diren aldetik”, dio) eta elkarteetatik jaso dituen kexak, premia bereziak dituzten gazteek ezin dutelako halako ekintzetan parte hartu.
Jarduera hauek sarri ez daude egokituta, monitoreek ez dute behar bezalako formaziorik haur horiez arduratzeko, edota irisgarrigarritasunik gabeko lekuetan egiten dira
Nagusiki arrazoiak dira bai eskola-orduetan bai eskola orduetatik kanpo antolaturiko jarduera hauek sarri ez daudela egokituta, monitoreek ez dutela behar bezalako formaziorik haur horiez arduratzeko, eta irisgarrigarritasunik gabeko lekuetan egiten direla. Herriaren Defendatzaileak gogoratu du ikastetxeak eskainitako ekintzak hezkuntza proiektuaren parte direla eta hortaz, behar bereziko ikasleak kontuan hartuko dituen eskaintza bermatu behar dutela.
Onura (edo kalte) bikoitza
Sozioekonomikoki zaurgarrienak kanpoan geratzen direla-eta, nabarmendu genuen ekintza hauek inportanteak direla, “inpaktu oso esanguratsua” dutelako ikasleen ikaskuntza prozesuan eta hiriko kohesio sozialean. Herriaren Defendatzaileak ere, jarduera hauen garrantzia azpimarratu du: “Desgaitasun fisikoa edo intelektuala duten haurrentzat, eskolaz kanpoko jarduerek, kirol ekintzek eta udalekuek onura bikoitza dute: aisialdi denboraz gozatzeaz gain, haien osasunerako lagungarriak dira eta harreman sozialak sortu eta indartzeko baliagarriak dira”. Gainera, kontziliazioari begira “funtsezko erraminta” direla gogoratu du txostenak.
Jarduera batzuetan eta besteetan inplikatuta dauden administrazioei eskatu die ikasleen beharrei erantzuteko gaitasuna duten monitore eta pertsonak prest izan ditzala.
Aisialdi denboraz gozatzeaz gain, haien osasunerako lagungarriak dira eta harreman sozialak sortu eta indartzeko baliagarriak
Desgaitasunaren Espainiako Behatokiaren arabera, behar bereziak dituzten ikasleen artean gehiengoak autismoaren espektroko nahasmenduren bat du, desgaitasun intelektuala dutenak daude segidan, baita jarrera nahasmendu larridunak ere, jarraian mugitzeko arazoak dituztenak, eta ondoren entzuteko edo ikusteko problemak dituztenak.
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]
Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.
Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]
Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.
Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Poliziak 69 lagun hil zituen apartheidaren kontrako manifestazio baketsu batean. Ordutik, egun hori Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko eguna ospatzen da, aldarrikapenez beteta. SOS Arrazakeriak urtero gai ezberdin bat lantzeko... [+]
Lau turistak eraso zieten jatorri pakistandarreko hainbat langileri, Lekeitioko Gazte Asanbladak salatu duenez.
Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1988) aktibista... [+]
Gezurra badirudi ere, irudia ez dago Tolosako inauterietan eginda. Munduko herrialderik jendetsuenen artean, laugarrenean da, pasa den astean. Kameraz inguratuta, bi gizoni 80 eta 85 zigorrada eman dizkiote bizkarrean. Haien bekatua: gorputzaz elkarrekin gozatzea. Aceh... [+]
Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]
Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]