Eskolako lanak egiteko adimen artifiziala erabiltzen du DBHko ikasleen erdiak, inkesta baten arabera

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen %97k adimen artifiziala erabili du. Informazioa bilatzeko, idazlanak eta etxerako lanak egiteko edota azterketako galderak erantzuteko baliatzen dute. Espainiako Estatuko (tartean Hego Euskal Herriko) 63 ikastetxetako 1.006 ikasleri egindako inkestaren datu eta kezken berri eman dute.

Ikasleen heren batek adimen artifiziala baliatu du idazlanak eta saiakerak idazteko, eta %11k azterketetako galderak erantzuteko. Argazkia: PvpProduction / Freepik

2024ko ekainaren 05ean - 10:41

ChatGPT, Gemini edo antzerako tresnak erabili dituzte, jada, DBHko ikasle ia guztiek. Sarri informazioa bilatzeko erabiltzen dute adimen artifiziala (%76ak), baina bestelako funtzio batzuk ere ugaritu dira: ikasleen erdiak eskolak etxerako bidalitako lanak egiteko erabiltzen ditu erreminta horiek, heren batek idazlanak eta saiakerak idazteko baliatu dute, eta %11k azterketetako galderak erantzuteko.

TMG Research ikerketa enpresak martxoan egindako inkestaren emaitzak dira, eta 120 herrialde baino gehiagotan hainbat hizkuntzatan funtzionatzen duen Plag.es enpresa da ikerketaren buruetako bat. Adimen artifizialak plagiaturiko testuak antzemateko tresna da Plag.es eta Chorst Klaus fundatzaileak adierazi du ez zutela espero hainbeste ikaslek adimen artifiziala erabiltzerik, idazlanak edo etxerako lanak egiteko. Hain azkar zabaltzen ari den fenomenoaren aurrean, hezkuntzan eztabaida sustatzea beharrezkoa dela eta irakaskuntza metodoak birplanteatu behar direla dio Klausek, ikasketetan gutxiago ahalegintzeko erabiltzen duten ikasleek gaitasun gutxiago garatuko dituztelako: “Pentsamendu kritikoa eta sormena landu behar ditugu, erremintak egoki erabil daitezen eta etika akademikoa mantendu dadin”.

"Irakasleak polizia bilakatzen gaitu eta horregatik bi joera nagusitu dira: jarraipen hori oso zorrotz egiten duten irakasleak eta paso egiten dutenak, betiko moduan ebaluatzen segitzen dutenak"

Irakasleek oinarrizko formazioa jasotzea premiazkoa dela ere badio, adimen artifizialaren eta bere aplikazioen inguruan, irakasle gutxi baitira adimen artifiziala benetan ezagutzen eta erabiltzen dutenak. “Eskolan dauden bitartean gazteei adimen artifizialari buruzko informazio eta esperientzia egokia bideratu gabe, adimen artifizialeko algoritmoen gehiegizko erabilera are kaltegarriagoa izango da etorkizunean”.

Nola ebaluatu adimen artifizialaren aroan?

Adimen artifiziala hezkuntzan izaten ari den eraginaz idatzi dugu berriki ARGIAn: Pablo Garaizar adituaren hitzetan, “adimen artifiziala erabilita, lanaren azken emaitza oso potentea da, eskuz eginda baino potenteagoa, baina ia dena makinak egin du. Alegia, emaitza hobeak lor daitezke, baina prozesuan galerak izaten ari gara, entrenatu gabe nekez hobetzen baita, eta irakasleok ezin dugu pentsatu emaitza hobeak jasotzen ditugulako teknologiak ikasketa hobetzen duenik; arazoa da emaitza bakarrik begiratzea, eta ez prozesua; ebaluatzeko modua aldatu behar da”.

Nola ebaluatu adimen artifizialaren aroan? “Ebaluazio offline batean, azterketa klasiko batean, ChatGPT guztiz saihestu daiteke, baina hiruhilekoan zehar lanen bidez ebaluatu nahi denean, ezinezkoa da bermatzea ez dela adimen artifiziala erabiliko, eguneroko jarraipen handiagoa behar luke, adibidez susmagarria da ikasle batek bat-batean sekulako saltoa eman badu egun batetik bestera. Horrek, ordea, irakasleak polizia bilakatzen gaitu eta horregatik bi joera nagusitu dira: jarraipen hori oso zorrotz egiten duten irakasleak eta paso egiten dutenak, betiko moduan ebaluatzen segitzen dutenak”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


“Hezkuntza sailburuaren determinismo teknologikoak kezkatzen gaitu: bai ala bai sartu behar da, modu akritikoan”

Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta horretarako hainbat aditu eta eragile ari dira batzordean beren ekarpena egiten. Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko araudi orokorra eskatu duen Altxa Buruako arduradun taldearekin hitz... [+]


GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea
“Nola da posible irakasleak EHUn jarraitzea? Urteak daramatza erasoak egiten, eta jakina zen”

Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur, Ikasle Abertzaleak
“Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


LABek haur eskoletako lan hitzarmena adostu du, bi greba egunen atarian

16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. STEILAS akordioarekin ezkor agertu da,... [+]


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Judimendi: A ereduko ikastetxe estigmatizatua D ereduko auzo-eskola bilakatzen

Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]


Eguneraketa berriak daude