Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

  • "No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.

Freepik

2025eko martxoaren 11n - 07:29
Azken eguneraketa: 11:37

D ereduko ikastetxeko gurasoen Whatsapp taldean dagoen ia edonork bizi izan du estres linguistikoa. Nahikoa da guraso erdaldun elebakar bat egotea, zalantzan jartzeko euskara komunikazio tresna nagusi gisa. Talde bakoitzak bilatzen du bere formula. Norberak hautatu duen hizkuntzan komunikatu ahal izatea erabakitzen du hainbatek, beste talde askotan dena elebitan jartzen bukatzen dute euskaldunek, euskaraz eta erdaraz; erdaldun elebakarrek, ordea, erdaraz baino ez dute idazten. Tentsioa edota liskarra sortu ohi ditu egoerak, behin baino gehiagotan.

Txingudi ikastetxeko guraso elkarteak Whatsappetik Telegramera migratu du berriki eta “elkarte honen muina euskara dela” eta “eredugarri izan behar dugula” aintzat hartuta, mezu bat finkatu du taldean, espainolez. Hona itzulpena: “Telegramera aldatzera eraman gaituen arrazoietako bat da mezuan klik egin eta euskarara itzultzeko aukera duela. Modu horretan, errespetatu (eta normalizatu) egiten da euskararen erabilera ardatz nagusi gisa eta euskal hiztunen eskubide gisa, eta denbora eta espazioa aurrezten dugu, interes orokorreko informazio oro bi hizkuntzatan idazten aritu gabe”. Ondoren, itzulpenerako aukera nola aktibatu azaltzen du mezuak, eta segidan, bideo-tutorial bat ere gehitu dute, eman beharreko pausoekin.

"Denbora eta espazioa aurrezten dugu, interes orokorreko informazio oro bi hizkuntzatan idazten aritu gabe"

Hortik aurrera, familiak informatzeko eskolako guraso elkarteak duen kanal honetan euskara hutsean dira mezu asko eta asko. Formula hau, gainera, beste eskola batzuetan ere badarabilte.

Dena den, itzulpen automatikoaz haratago guraso ez euskaldunak “euskaraz eta euskarara etortzea” ere badu helburu Txingudiko guraso elkarteak, eta horregatik inportantea da kanalean nabarmendu duten oharra: “Norberak euskaraz ikasteko dituen gogo edo indarrak (eta pazientzia, noski) baliaturik, galdetu, interesa erakutsi, eta gu beti egongo gara laguntzeko prest eta pozik, hori baita gure helburua. Beraz, trabarik ez, euskara errespetatu, ikasi eta bultzatzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


Goiatz Urkijo, Euskaraldiaren koordinatzailea
“Ez dira kontraesankorrak ahalegina eta Euskaraldian ilusioz parte hartzea”

Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Eguneraketa berriak daude