Aisialdiz eta aldarrikapenez beteriko eguna ospatu dute Jagon Eskola Publikoa lelopean. Sare publikoaren egitasmoak erakustea, aldarrikapenak kaleratzea, familien parte hartzea bultzatzea eta hezkuntza komunitateari kalitatezko jarduerak eskaintzea izan dira helburu nagusiak.
Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioak (EHIGE) antolatuta Eskola Publikoaren aldeko jaia ospatu dute igandean Mungian. 30 urte igaro dira lehenengo ediziotik, baita Euskal Eskola Publikoaren lehen legea onartu zenetik ere, eta Arkaitz Aburtoren, EHIGEko presidentearen, esanetan lege horren konpromisoak ezin dira amortizatutzat eman. Horregatik, “bultzada instituzional eta soziala” beharrezkoak direla azpimarratu zuen.
Ekitaldian esandakoaren arabera, Eskola Publikoa hornitzea agintarien esku dagoela uste du Aburtok, eta hezkuntza-komunitatearen eginbeharra, aldiz, baliabide horiekin eskola publiko euskaldun eta parte-hartzailea eraikitzea dela. Hortaz, Euskal Eskola Publikoa izeneko “altxorra zaintzea” guztion eginbeharra dela adierazi du. Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburua, ere bertan izan da, eta Eskola Publikoak egunero egiten duen lan bikaina azpimarratu du.
Jaiaren antolakuntzan parte hartu dute, EHIGErekin batera, Mungialdeko ikastetxe guztietako guraso eta zuzendaritza taldeek. Jaiaren aurkezpen prentsaurrekoan esan bezala, eskualdeko ikastetxe publikoen arteko harremana sendotzea zen xedea.
Hiru gunetan egon dira sakabanatuta jarduera guztiak: ikastetxe publikoak, Matxin plaza eta Torrebillela parkea. Lehena umeentzako gunea izan da, besteak beste, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emankizuna, grafiti tailerrak eta txalaparta tailerrak egin dituzte bertan. Bigarrena, umeentzako ez ezik helduenentzako espazioa ere bilakatu da, izan ere, Mungiako memoria historikoa ezagutzeko ibilbidea eraiki dute, bertsoek, euskal dantzak eta folk musikak girotuta. Hirugarrenean antzerkiak, jolas kooperatiboak eta puzgarriak egon dira.
Hezkuntza legea
Hezkuntza Legearen berriaren aurreproiektuaren aurka egiteko ere probestu du igandeko jaia Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak. Kalejira egin dute eguerdian, Euskal Eskola Publikoaren alde, hezkuntza lege honi ez lelopean. Bide batez, dei egin dute ekainaren 9an, ostiralean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen antolatu dituzten manifestazioetan parte hartzera. Arratsaldeko 18:00etan abiatuko dira, Bilbon Plaza Eliptikotik, Donostian Bulebarretik eta Gasteizen Plaza berritik.
Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]
Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]
EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]
Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]