Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikuskaritzak 755 kasu aztertu ditu, aurreko ikasturtean baino 200 kasu inguru gehiagori eginez jarraipena. Hamarkada batean, identifikatutako eskola-jazarpen kasuek gora egin dute.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek ostegunean aurkeztu ditu eskola-jazarpenaren inguruko datuak. Guztira 755 kasu aztertu zituzten 2018-2019 ikasturtean, eta horietatik 96 jazarpen gisa identifikatu zituzten, hau da, azterturikoen %12,72. Aurreko ikasturteko portzentaiaren azpitik geratu da kopurua –2017-2018an, %14,29–, baina hala ere hamazpi kasu gehiago dira.
Hamarkada batean, aztertutako kasuen eta antzemandako jazarpenen kopurua izugarri igo da. 2008-2009 ikasturtean 75 kasuri besterik ez zion eman jarraipena Jaurlaritzak.
Iazko 96 eskola jazarpen horien erdia baino gehiago (50) EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan identifikatu zuten. Jazarpen mota ugari antzeman dituzte, baina gehien errepikatu dena marjinazio edo bazterketa soziala izan da, kasuen %46. Bestalde, hamarretik hiruk, hitzen bidezko irainak jasan dituztela diote txostenean.
56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.
Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]
Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]
Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]
LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.
Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]
“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]
Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.
Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.
Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.
Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.
Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.