Erabakia hartu duten ikastetxeen artean 56 izan dira jardunaldi jarraituaren alde egin dutenak eta 11 zatituaren aldekoak. Prozesua amaituta, haur horiek erabakita gelditu den jardunaldi hori izanen dute 2028ko ikasturtera arte. Oraindik ere boto emate prozesua abian dute beste hainbeste ikastetxek. Gaur, guraso askok, bertatik bertara ematen ahalko dute botoa euren ikastetxean. Heldu den astera arteko epea dute jardunaldia erabakitzeko. Martxoaren 1ean Hezkuntza Departamentuak guztien berri izan beharko du.
Eskola jardunaldia, zenbait ikastetxetan erabakita: 77 ikastetxeren artetik, gehienek, 56k jardunaldi jarraituaren alde egin dute eta hamaikak zatituaren alde. Amaitu dute horietan guztietan prozesua eta ezagutzen dute dagoeneko 2024-2025 ikasturtean eta 2028ra arte zer nolako jardunaldiarekin ariko diren euren seme-alabak.
Ikastetxe batzuetan, boto bakar batengatik hautatu da jardunaldia: Orkoiengo D ereduko Auzalarren adibidez, jardunaldi zatitua izanen dute boto bakar batengatik: 141 ama edo aitak egin zuten horren alde 140k berriz, jarraituaren alde. Aldiz herri bereko, alegia, Orkoiengo gaztelaniazko eredua duen ikastetxeko gurasoak jarraituaren alde azaldu ziren, baina bi ikastetxeek garraioa konpartitzen dutenez zatitua ezarri beharko dute. Beste datuen artean, aipatzekoa, Iruñeko Alde Zaharreko San Frantzisko ikastetxean jarraituak irabazi duela alde handiarekin: erroldaren baiezko botoen %91 eskuratuta. Esan daiteke datuak ikusita, gehienak, orain arte zuten jardunaldiaren alde egin dutela.
Oraindik prozesua ez da beste hainbat ikastetxetan amaitu. Gaur, ikastetxe askotan botoa bertatik bertara ematen ahalko dute gurasoek eta beste hainbatek heldu den astean amaituko dute boto emate bidea. Martxoaren 1erako dena argituta gelditu beharko da.
Jardunaldi jarraitua izanen dute:
Agoitz
Aibar
Artaxoa
Arbizu
Argedas
Ezkaba (Antsoain)
Buñuel
Beriain
Berbintzana
Los Sauces (Barañain)
Eulza (Barañain)
Alaitz (Barañain)
Ermitaberri (Burlata)
Dos de Mayo (Castejon)
Cascante
Carcar
Corella
Caseda
Cabanillas
Citruenigo
Erro
Faltzes
Funes
Fitero
Fontellas
Fustiñana
Virgen Blanca (Uharte)
Iturmendi
Lakuntza
Irunberri
Leitza
Marcilla
Monteagudo
Monreal
Murtxante
San Miguel (Noain)
Ermitagaña (Iruñea)
San Juan de la Cadena (Iruñea)
Jose Maria Huarte (Iruñea)
Mendillorri (iruñea)
San Frantzisko (Iruñea)
San Jorge (Iruñea)
Alesbes
Joakin Lizarraga (Sarriguren)
Uriz Pi (Sarriguren)
Zangoza
santacara
San Adrian
Sesma
Uharte Arakil
Valtierra
Elvira España (Tutera)
Huertas Mayores (Tutera)
Monte San Julian (Tutera)
Jardunaldi zatitua izanen dute:
Puente la Reina-Gares
San Pedro (Mutiloa)
Catalina de Foix (Zizur)
Bernart Etxepare (Iruñea)
San Miguel (Orkoien)
Zubiri
Elorri (Iruñea)
Paderborn-Lezkairu (Iruñea)
Remontival de Estella (Lizarra)
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]
UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]
Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.