Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira karbono dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren arabera. Gainerako ikastetxeek ere emaitza txarrak utzi dituzte. Arrazoi nagusia: eskola inguruetako trafiko handia.
Hirugarren urtea da Ekologistak Martxan elkarteak airea neurtzen duena ikastetxe eta osasun zentro inguruetan, airearen kutsadurak haur eta gazteengan duen eragina aztertze aldera. Espainiako Estatuko hamalau hirigunetako 174 hezkuntza-ingurune ikertu dituzte, Hego Euskal Herrian zehazki 48, batez ere trafiko ugari dutenak, eta emaitza garbia da: horietako bakar batek ere ez du lortu Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatzen duen aire kutsadura maila ez gainditzea. OMEren arabera, urtean batez beste karbono dioxidoaren 10 mikrogramo metro kubikoko gainditzea ez da onargarria, eta guztiek gainditu dute muga hori.
Legalki, 40 mikrogramo metro kubikoko karbono dioxidoa da muga, eta muga hori ere Donostian neurtutako bederatzi ikastetxeetatik hiruk eta Bilbon azterturiko hamaseietatik bik gainditu dute. Iazko urrian, zuzentarau berria onartu du Europar Batasunak, 2030erako bete beharko dena: 20 mikrogramora jaitsi du muga onargarria. Bada, muga hori Bilbon eta Donostian neurturiko gainerako ikastetxe guztiek gainditu dute: Bilbon, Basurto Eskolak (Autonomia kalekoak eta Zankoetakoak), Iparragirre Ikastolak, Indautxuko Eskolak (Autonomia eta Manuel Allendekoak), Jesuitak ikastetxeak, Pureza de Mariak, Miguel de Unamunok, Mujikak, Kontxa Haurreskolak, Deustuko Ikastolak, Nuestra Señora del Pilarrek, Botikazarrek, Atxuriko eskolak eta Cervantesek. Donostian, Zurriola Lehen Hezkuntzak, Zuhaiztik (Ategorrietan, Presentacion Marian eta Biterin), Jesuitak ikastetxeak eta Zurriola BHIk.
Barakaldo eta Tutera dira Euskal Herrian neurturiko beste bi hiriak. Barakaldon neurturiko bederatzi ikastetxe inguruetatik zazpik gainditu dute 20 mikrogramoko muga, eta gainerakoek gainditu dute OMEk gomendatzen duen muga. Tuteran, hamalautik sei dira 20 mikrogramoko muga gainditzen dutenak eta gainerakoek gainditu dute OMEren muga.
Aire kutsadura, bereziki kaltegarria haur eta nerabeengan
Ekologistak Martxanek gogoratu du karbono dioxidoak, ingurumenarentzat kaltegarria izateaz gain, arnasbideak narritatzen dituela, eta bronkitis akutua edo kronikoa eragin dezakeela, denboraren eta esposizio-mailaren arabera. “Kutsadurak eskola-adineko gazteei eragiten die bereziki; izan ere, beren ezaugarri fisikoak eta garapena direla eta, egunean helduek baino askoz gehiagotan hartzen dute arnasa, eta beraz, beren gorputzak, proportzionalki, kutsatzaile gehiago jasotzen ditu”, ohartarazi du. Ez dugu ahaztu behar haur eta gazteek ordu asko igarotzen dituztela eskolan.
Aipatu bezala, trafiko handiko errepideak dira aukeratutako eskola inguruetako asko, eta igarotzen diren autoek, gainera, sarri ez dituzte betetzen horietan ezarritako abiadura mugak. Horri gehitu behar zaio guraso asko autoan doazela ikastetxera, seme-alabak eramatera eta hartzera, eta ondorioz, ordu jakin batzuetan trafikoa areagotzen da. Mugikortasun eredua “goitik behera” aldatu behar dela iritzi dio Ekologistak Martxan taldeak, kalitatezko garraio publikoa eta bizikletentzako bide egokiak behar direla, besteak beste, eskolara oinez edo bizikletaz modu seguruan joateko.
Eskola inguruak benetan oinezkoentzat izan daitezela eta neurketaren emaitza txarrak oso kontuan har ditzatela eskatu die udalei talde ekologistak.
Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.
Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]
Kutsatzaile kimiko toxikoak hauteman dituzte Iratiko oihaneko liken eta goroldioetan. Ikerketan ondorioztatu dute kutsatzaile horietako batzuk inguruko hiriguneetatik iristen direla, beste batzuk nekazaritzan egiten diren erreketetatik, eta, azkenik, beste batzuk duela zenbait... [+]
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]
Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]
Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]
Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.