Eskerrik asko, aza anderea

  • Aza jendea onenean dago. Azatarrak, egia esanda, beti onak, baina neguan onenak: hotzak barrenak mugitzen dizkio eta ez dakit zer gertatzen zaion baina hotzak pasatako azaren dasta hotzik pasa gabekoarena baino askoz ere gozoagoa da.


2024ko urtarrilaren 08an - 05:02

Hostoa jaten diegun azekin igartzen da gozatze hori: kofatzen den aza, azakoba, aza kobatua, aza-grama, aza-groma, aza-gurumea, edo errepolloa deitutakoa (Brassica oleracea var. capitata), aza zuria edo kukulu aza (Brassica oleracea var. capitata f. alba),  aza zorrotza (Brassica oleracea var. capitata f. acuta), burutzen ez den Bitoriako aza, gallego aza, txakur-aza, ahuntz-aza, zaldi-aza, bazka-aza, zuhain-aza, hostotako aza, hostokatzeko aza, aza beltza, aza berdea edo aza ximatsa deiturikoa (Brassica oleracea var. viridis), aza berde kizkurra edo kale aza (Brassica oleracea var. sabellica), aza kizkurra, aza izurtua, aza izurra edo aza ximala (Brassica oleracea var. sabauda), aza gorria edo lonbardarra (Brassica oleracea var. capitata f. rubra) eta bruselaza (Brassica oleracea var. gemmifera).

Neguko solstizioa garai batean azaolioekin ospatzen zela aipatu lagunartean, eta hara non atera den hotzak azak gozatzen dituelako arrazoia. Ikasten ari gara. Agi danean gaueko hotzak eta areago izozteak azaren zaporea eraldatu eta hobetzen du hostoetako azukrea almidoi bihurtu ezean; horrela zapore atseginagoa lortzen da. Lan hori landarean dauden entzimek egiten dute. Landareak hotzarekin metabolismoa makaldu egiten du, entzimek azukrea almidoitzeko lana ere moteldu; aldiz, fotosintesiak jarraitzen du eta azukrea sortu eta sortu; horrela, landarea gozoago bihurtzen da.

Geurean sonatuak dira Oletako azak, onenak agi danean, han, izan ere, Aramaioko auzo horretan bada hotzetik… Izozte eder baten ondoren egun batzuk utzi eta jan azaolioa, aza-ilarra, aza-zopa, aza-kozina, aza-lapikoa, aza-leikoa edo aza-salda. Jan azatik.

Aza milaka urtean mahaian lagun izan dugu; gure aita zenak zioen trailerkadak aza jana zela eta gerora ez zuen ikusi ere egin nahi. Elkarbizitza hartatik gurdikada izen eta ezizen. Aza kirten kirtenari, buruhandiari azaburu, belarri xabalari aza hosto, pagotxa duenak aza gizenak egin ditu, ez ikusiarena egiten duenak azak eman, ziria sartu duenak azak jo, jo eta muturra txikitzean aurpegia azaorria bezala utzi, lehen gutxi eta azak ontzeko, musean eskua kentzen duenak eskuari azorria ematen dio… Eta galdu ditugunak.

Hotz punttua izan dugu eta jan dezagun bada aza, edozein aza. Osasunerako ezin hobea, urteari indarrez ekiteko. Eskerrik asko, aza anderea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Urteaga-Urkulegi baserria
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]


2025-01-13 | Jakoba Errekondo
Ezin usainik hartu

Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]


Bagera, gu ere bai, gu beti pozez... angulak ez hainbeste

Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]


2025-01-08 | Garazi Zabaleta
Aina Socies Fiol
“Balear Uharteetako irla bakoitzean besteetan ez dagoen landare barietate asko dago”

Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]


2025-01-08 | Nicolas Goñi
Nola bihurtu lurzoruak klimaren laguntzaile?

Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


2024-12-23 | Irati Diez Virto
Ez naiz sagua, ezta satorra ere; lursagua naiz

Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]


2024-12-23 | Jakoba Errekondo
Ilarraren entzumena

Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


Eguneraketa berriak daude