Neska gazteok ez dugu zaintzen, guk ez dugu grebara joateko arrazoi garrantzitsurik. [...] Zeren “benetako” arrazoiak, “benetako” lana, “benetako” greba, “benetako” dena beste batzuena baita beti.
Egunero jaiki, egunero, egunero gosaria egin, “kaixo maitia, zelan?”, Barik-ean dirua sartzea ahaztu berriro, joder, bidaia txartela ordaindu autobusean, eskilerak, aulkian eseri, “kariño hartuko dugu kafe bat arratsaldean, bale? egon lasai”, “amama zure etxean bazkaldu dezaket?”, eskolara joan Mikelen bila, parkean jolastu, merienda eman, ez eduki ezer inorekin hitz egiteko gorroto duzun parke horretan, asanblada, akta hartu, berriro hartu zuk akta, lehen hitz eman duzun kafea, eskerrak, zure kuadrillan bik hartzen dituzte antidepresiboak, batek otorduak saltatzen ditu inor konturatzen ez dela uste duen bitartean, denok konturatzen gara, inork ez du ezer esaten; lau doaz psikologora, hiruk gero eta obsesio handiagoa daukate kirolarekin, zuk ez dituzu asanbladak eta pitiak bata bestearen atzetik erre baino egiten, bitartean 70 euro balio ditu psikologo kontsulta batek eta diazepam paketeak 2.
Klink! 60 euroko bizuma iritsi zaizu, pentsatzen ari zara agian ez dizula merezi bi arratsalde galtzea astean, bost ordu pasatzea astean haur horrekin, 60 eurorako, baina ze polita Mikel, eta on egiten dio zurekin egoteak, etxean arazoak dituzte eta zu asko maite zaitu eta bueno, agian hurrengo kurtsoan esango diezu uztearena, edo bueno, pentsatuko duzu zerbait, agian lagunen batek hartuko luke lana.
Etxera heldu zara, lauren artean konpartitzen duzue etxea, hasieran pentsatu zenuten hiruren artean pagatuko zenutela alokairua, baina ez, laugarren bat sartu duzue eta tipoa ez zaizu gustatzen. Nahiko zenuke etxe bat, zure lagun min horrekin konpartitua, horma zuriekin eta landareekin, egunero eguzkia sartzen utziko duten leihoak eta mahai handi bat, egurrezkoa. Baina idealistan pisu horiek zure eta zure lagunaren soldatak batera baino bi aldiz garestiagoak dira, eta klaro, amets egitea doan da, baina landaredun etxe zuriak ez. Ezin dituzu koadroak zure gelan eskegi ere, horman zuloak egitea debekatu dizulako hilean 1.000 euro ematen dizkiozun etxejabe horrek, eta zuk ez duzu koadrorik gabe bizi nahi, baina kuadroak izateko hormak izan behar dira, eta zuk ez duzu horma bat, zuk beltzean alkilatutako pisu bat daukazu Euskal Herriko edozein hirigunetako zentroaren eta periferiaren artean dagoen auzo horretan.
Idealistan pisu horiek zure eta zure lagunaren soldatak batera baino bi aldiz garestiagoak dira, eta klaro, amets egitea doan da, baina landaredun etxe zuriak ez
Telefonoak desordutan esnatu zaitu, lagun baten amama ingresatu berri dute eta hil egingo da segur aski, norbaitekin hitz egin nahi zuen baina ez dio inork telefonoa hartu ordu horietan, beldurra ematen dio bere gurasoak nagusitzeak, alaba bakarra da, ez du nahi, baina badaki bera izango dela laster bere gurasoentzat erreferentziazko pertsona, rolak aldatuko direla, bere gurasoek badutela jubilatzeko adina eta urte batzuk ondo emango dituztela, baina ez direla asko izango. “Eta gero zer?”, “ez dakit”, “pertsona txarra naiz hau pentsatzeagatik momentu honetan?”, ezetz esaten diozu, baina zure gurasoak gazteagoak badira ere, beldur txiki bat jaio zaizu urdailaren eta hesteen artean.
Arropa eskegitzen, harrikoa egiten, haurrak lokartzen, komuna garbitzen, erosketetarako zerrenda egiten, merienda prestatzen, telefonoari adi, azkena etxeratu arte esna, triste baina irribarrez, ondokoa goxotasunez hartuz, dendetako prezioei adi, bere, zure, familiaren, lanekoen, ezagunen arazoei adi ezagutu ditugu amamak, ezagutu ditugu amak, eta gu horretarako ari gara ikasten. Besteen bizitzak eusten eta lan guzti hori musutruk edo soldata prekarizatuekin egiten ikasi egiten delako. Ikasi egiten delako noiz kezkatu eta zenbat, nola lagundu bestea ohartu gabe, nola bihurtu ikusezin egiten dugun lan guztia.
Emakumetasuna, hein handi batean horren gain eraikitzen baita, lan ez ordainduaren gain. Besteen tokian egiten dugun lan ez ordaindu guzti hori direlako gure amamen pentsio ez kontributiboak eta gure amen zaintzeko eszedentziak, gure amen etorkizuneko pentsio baxuak eta guk gurasoen kargu egiteko hartuko ditugun etorkizuneko jardun murriztuak. Sistema ez delako magiaz erreproduzitzen, erabaki konkretuek egiten dute hori, zaintza birfamiliarizatu eta pribatizatzeak, bizitzak prekarizatzeak, buru osasuna pribilegio bihurtzeak eta buru osasunaren kontra sistematikoki aritzeak, gure gorputzak epaituz, kosifikatuz, erasotuz, etxebizitza pribilegio bihurtuz, bizitzak prekarizatuz, inestabilizatuz, etorkizuna ukatuz.
Besteen tokian egiten dugun lan ez ordaindu guzti hori direlako gure amamen pentsio ez kontributiboak eta gure amen zaintzeko eszedentziak
Bitartean, baina, guk ez dugu zaintzen, ez gara inoren bizitzaren kargu, guk ez dugu grebara joateko arrazoi garrantzitsurik, gure arrazoiak ez dira “benetako” arrazoiak. Hau da, neska gazteon arazoak umeen arazoak direla. Badakigu nola funtzionatzen duten mekanismo horiek, patriarkatua ondo eraikia dagoelako baina badelako denbora ezagutzen dugula. Gureak ez dira benetako “arrazoiak”, emakumeek egiten dutena “lana” ez den bezala, greba feminista bat “orokorra” izan ezin den bezala; zeren “benetako” arrazoiak, “benetako” lana, “benetako” greba, “benetako” dena beste batzuena baita beti.
Azaroaren 30ean Greba Feminista Orokorra egingo dugu, mugimendu feministaren arnas eta pultsu garelako, gure familien zaintzaz arduratu beharko diren alaba bakarrak garelako, haur euskaldunak zaintzen ditugulako gorroto ditugun parkeetan, ez daukagulako koadroak jartzeko hormarik, buru osasuna terapian berreskuratzen delako, ez soilik kafeetan, ez garelako zaintza lanak egiten egongo gure bizitza osoa gure amek, gure amamek eta gure aurreko emakume horiek guztiek egin zuten bezala, hori delako hain justu patriarkatua.
Zaintza sistema publikoa behar dugu, gure ongizateaz arduratuko dena. Behar dugu zaintza sistemarako oinarriak herriz herri jar daitezen, burujabetzak lurraldeetara itzul daitezen, erabakiguneetan gu ere egon gaitezen. Bitartean astunak, oso astunak, izaten jarraituko dugu, gure arrazoi, gure lan eta gure grebekin, bide batez, azken urteetan inpaktu handiena izan duen greba molde horrekin. Jarraituko dugu sindikalismoa berrasmatzen, kaleak gure moldeetan hartzen, guk erabakiko dugu zergatik goazen grebara eta norekin goazen, baina batez ere, ostegunean historia feminista idazten jarraituko dugu, etorkizuna berreskuratu eta berridazteko. Ostegunean kaleak lehertzera goaz.
Maider Barañano, Euskal Herriko Neska* Gazteen plataformako kidea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]