Daily Mailek 2016ko argazki batzuk argitaratu ditu, non Ehud Barak Israelgo hauteskundeetako hautagaia Manhattango (New York, AEB) luxuzko etxe batean sartzen ikusten den. Hiru emakumerekin sartu zen Jeffrey Epstein dirudunaren etxean.
Azken egunotan Israelen egin dituzten inkesten arabera, Ehud Barak lehen ministro ohia hautagaia den Israel Demokratikoa alderdiak bozka asko galduko ditu irailaren 17an egingo diren hauteskundeetan; inkesta batzuek diote lekurik gabe geratuko dela parlamentuan. Hau dela eta, Barak beste alderdiekin koalizioa egiten saiatzen ari da lekurik gabe geratu ez dadin.
Barakek salatu du argazkien zabalpenaren atzean Benjamin Netanyahu dagoela, arerio politiko bat gainetik kentzeko mugimendua izan dela argudiatuz. Albiste hau argitaratzeagatik, Ehud Barak eta bere abokatu taldea Daily Mailen aurkako salaketa prestatzen ari dira Londresen, difamazioagatik. Izan ere, argazkiak publikatzeaz gain, haien gaineko iritzia ere publikatu zuen egunkari horrek, Barakek Jeffrey Epsteinekin batera orgiak egin zituela aditzera emanez.
Zein da Jeffrey Epstein?
Jeffrey Epstein Amerikako Estatu Batuetako enpresari judutarra da, baina sexu-krimenak egin izanagatik da ezaguna. 14 urteko adin txikikoekin erlazio sexualak izateagatik 13 hilabetetako kartzela zigorra ezarri zioten, eta orain kartzelan dago proxenetismoa eta adin txikikoekin erlazioak izateagatik, Epsteinek berak onartu dituen delituak.
Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.
2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]
Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]
Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.
Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]
Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]
Lekukotasunak, autopsia txostenak eta atxiloaldian izenpeturiko adierazpenak bildu ditu The Independent komunikabide britainiarrak. 2023ko urriaren 7az geroztik 70 palestinarrek dute bizia galdu Israelgo presondegietan. Palestinar presoen alde dabilen Addameer elkartearen... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Asteartean menia apurtu zuenetik gutxienez 650 palestinar hil dituzte sionistek, Al Jazeeraren arabera. Netanyhauren gobernuak Shin Bet zerbitzu sekretuetako buru Ronen Bar kaleratzeko erabakia hartu du, baina Auzitegi Gorenak kaleratzea geldiarazi du.
Israelek Gazarako su-etenaren urraketa ugari egin ditu urtarrilaz geroztik: zerrendako palestinarrak oinarrizko laguntzarik jaso gabe egon dira ia astebetez, eta Netanyahuk azken egunetan mehatxu egin ondoren, argindarrik gabe utzi ditu orain. Dohan ordezkari estatubatuarrekin... [+]
Asteburua baino lehen lau gatiburen gorpuak itzuliko ditu Hamasek. Horrela, Gazarako su-etenaren lehen faserako adostutako preso truke guztiak gauzatuko dituzte Israelek eta talde palestinarrak.
Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.
Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]