Eskaintza eta eskaria


2023ko martxoaren 02an - 14:03

Nahi baino gehiagotan, zaila izaten da zerbitzu edo produktu bat euskaraz aurkitzea. Den-dena ez dugu euskaraz lortzerik. Bila ibili behar izaten dugu, alor pribatuan zein profesionalean, produktuak edo-eta zerbitzuak euskaraz eskainiko dizkiguten hornitzaileen bila.

Ipar Euskal Herriko eta Nafarroko araudietako kontsumitzaileen legedian ez da hizkuntza-eskubideen berariazko aitortzarik egiten. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), gutxi batzuk dira betebeharrak dituzten enpresak, betiere interes orokorreko zerbitzuak eskaintzen badituzte. Interes orokorreko zerbitzutzat hartzen dira telefonia operadoreak, garraio enpresak, elektrizitatea eta gasa komertzializatzen dutenak, kreditu erakundeak, etxebizitzak saltzen edo alokatzen dituzten profesional, enpresa eta obren sustatzaileak. Horiekin batera, produktuak saltzeko edo zerbitzuak emateko jendeari irekita dauden establezimendu handiak, betiere 250 langile baino gehiagokoak badira, 50 miloi euro baino gehiagoko negozio-bolumena badute, saltokiaren azalerak 400 metro koadro baino gehiago neurtzen badu eta EAEko hiriburuetan edo elebidunen proportzioa % 33 baino handiagokoa den udalerri batean kokatuta egonez gero…

Euskaraz eroso lan egin nahi dugun enpresetan, ahalegin berezia egin behar izaten dugu hornitzaile guztiek zerbitzua euskaraz eskaini diezaguten

Horiek guztiek idatzizko informazioa euskaraz eman behar dute: seinalitika, errotuluak eta kartelak, inprimakiak eta katalogoak, kontratuak eta baldintza orokorrak, komunikazioak, fakturak, aurrekontuak, etab. Ahozko informazioa eta zuzeneko arreta ere euskaraz eman behar dituzte.

Betebeharra badute ere, urraketak ugariak izaten dira, Behatokiaren urteroko txostenetan aski frogatuta geratu ohi den bezala. EAEn dagoen lege babesa handiagoa izanagatik, arau-hausteak gertatzen dira eta ez dira behar bezala bermatzen herritarren eskubideak. Zehapenik ere ez da aplikatzen.

Bestalde, ugariak dira interes orokorreko zerbitzuen kategorian sartzen ez direnak eta gure egunerokoan eragiten dutenak. Enpresen esparruan ere, gabezia nabarmenak daude. Pentsa, bestela, zein erronka puska den enpresa bateko funtzionamenduan eragiten duten hornitzaile guztiak euskaraz eskuratzea: segurtasunarekin lotutakoak, era guztietako aholkularitza zerbitzuak, aseguruak, mediku azterketak… Legediaren mugen gainetik, maiz saiatzen gara eragiten eta, euskaraz eroso lan egin nahi dugun enpresetan, ahalegin berezia egin behar izaten dugu hornitzaile guztiek zerbitzua euskaraz eskaini diezaguten. Hala ere, ez dugu beti lortzen. Zorionez, gero eta gehiago dira euskara txertatzeko lanean ari diren enpresak, eta produktuak zein zerbitzuak euskaraz eskaintzeko lanean ari direnak. Baina gero eta gehiago al gara zerbitzu horiek euskaraz eskatzen eta baliatzen ari garenak? Bezeroaren eskakizunak baldintzatu baitezake, neurri batean, hizkuntza baten erabilera.

Eskaintza eta eskaria indartzeko lan egin behar dugu, onurak eta aukerak sortuko baitira enpresentzat. Hizkuntzak ere badira ekonomiaren motor eta nabarmen eragiten dute gure ongizatean eta lurralde bidezkoago eta iraunkorrago baten garapenean. Erronkari helduko diogu?

Rober Gutiérrez

Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


Eguneraketa berriak daude