Azken egunetara iristen ari garela, film gutxi gelditzen dira estreinatzeke. Banaka-banaka ikusi ditugu areto eta oholtzatik pasa diren zuzendari, ekoizle nahiz aktoreak, apur bat hurbiltzen gaituelarik horrek sortze eta eratze prozesura. Egileen zuzeneko ahotsa entzutea izaten da, berez, festibalen zerarik interesgarriena. Badira pandemiagatik eten behar izan diren proiektuak, beste gertakari batzuengatik birformulatu behar izan direnak, inprobisaziotik asko dutenak, edo sortze prozesua abiatu zuten anekdota bereziren bat dutenak. Eta, bestela ere, urteetako lanaren ostean egindakoa erakustera datorrenak badu zer konta, filmean esangabekoa, agian.
Zuzendari berrien sailean estreinatu da gaur Mara Pescio argentinarraren Ese fin de semana filma. Iruzur batengatik alaba eta senarra atzean utzi ostean, Julia berriro itzultzen da aspaldi utzitako auzora. Alaba bertan bizi da, baina aitak Paraguayra alde egin du lan bila, eta hara eraman nahi du berarekin alaba. Honek, ordea, ez du joan nahi, eta ez du nahi amak bidaia baimena sinatu diezaion. Ama, azken batean, iruzurra egindako diruaren bila dator. Filma zatika kontatua dago, informazio dosiak pixkanaka eskainiko balitu bezala. Ama-alaben harremana urruna da, baina baditu konplizitatea zirriborratzeko ahaleginak. Halere, berezi suertatzen da amaren pertsonaia, alabaz kezkatzen ez dena, eta ongizate pertsonalerako beharrak asetzera datorrena. Horrelako pertsonaia maskulinoetara ohituagoak gauden arren, ez da berdina gertatzen emakumezko pertsonaiekin, eta horrek kontrastea egiten du, ia ez sinesgarri bihurtuta. Harridura horrek atzean zer duen pentsatu beharko genuke, akaso. Zehar lerro bezala agertzen da alabaren bikotea, kasualitatez neska dena. Ederra da dramaren epizentroa izan gabe istorioan normaltasunez eta beste asmorik gabe (edo asmo argi eta berezirik gabe) nesken harreman sexu-afektiboak nola josten diren.
Paz Fábregaren Aurora izan da Horizontes Latinos sailean arratsaldean estreinatu den filma. Costa Ricako zuzendariak Toulousen izan zen Zinema Eraikitzen programan parte hartu zuen, eta zinemaldian parte hartu izan du lehenago ere, zuzendari eta ekoizle gisa. Oraingo honetan haurdun dagoen 17 urteko neska baten eta bat-batean gertuko bihurtuko zaion 40 urteko emakumearen arteko topaketa marraztu du, ama izatean eta gizartearekiko harremanean sakonduta. Hasieran, gazteak hala nahi duela, haiek bakarrik jakingo dute sekretua. Ezkutatzeko gaitza gertatzen denean, ordea, gizarte osoaren pisua eroriko da jaio ez den haurraren eta oraindik izan ez den amaren gainera. Zuzendariak gaitasun handiz irudikatzen du oraindik erreala ez den momentu hori, zeinetan erabaki bereziak hartzen dituzten bi emakumeek; surrealismoarekin mugan, ustekabeko kolpea suertatzen da kanpoarekiko esnatzea. Inprobisaketa oso presente izan dute sortze prozesuan Paz Fábrega eta aktore nagusietako bat izan den Rebeca Woodbridgek. Fikzioak zenbat duen dokumentaletik ulertzen denean, labainduz joaten dira bien arteko mugak.
Aurten ez naiz Zarautzera joan Literaturiara. Nekatuegi nengoen. Neure buruari ezarritako zine maratoiaren amaieran ondo zetozkidakeen begiei zabalik eusteko Laranja mekanikoa filmeko Alexi ipini zizkioten gailuak.
Zinemaldiaren glamourak atzean zer uzten zuen ez pentsatzen ahalegindu ginen. Irailaren 17tik 26ra bitarte, Donostiako erdiguneak eta Alde Zaharrak Zurriolako hondartzarekin egiten duen triangeluak ez du Zinemaldia ez zen besterik izan hizpide. Eta behin garbitzaileen kamioiak... [+]
Aurten ez naiz Zarautzera joan Literaturiara. Nekatuegi nengoen. Neure buruari ezarritako zine maratoiaren amaieran ondo zetozkidakeen begiei zabalik eusteko Laranja mekanikoa filmeko Alexi ipini zizkioten gailuak.
Zinemaldiaren glamourak atzean zer uzten zuen ez pentsatzen ahalegindu ginen. Irailaren 17tik 26ra bitarte, Donostiako erdiguneak eta Alde Zaharrak Zurriolako hondartzarekin egiten duen triangeluak ez du Zinemaldia ez zen besterik izan hizpide. Eta behin garbitzaileen kamioiak... [+]
Zahar etxeeetako langileak Zinemaldiaren alfonbra gorrian sartzen saiatu dira (irailak 25), baina Poliziak geldiarazi egin ditu.
Betirako gelditzeko itxura lukeen arren, amaitzen ari da Donostia Zinemaldia. Estreinatu dira dagoeneko film guztiak, eta hasia da epaimahaia sarien berri ematen. Batzuetan bat gatoz, besteetan ez horren beste; hor dago iritziaren koska. Agian homologazio eta lehia ez litzateke... [+]
Paloma Orlandini (Buenos Aires, 1996) zine zuzendaria eta muntatzailea da. Donostia Zinemaldiko Nest sailean aurkeztu du Ob scena lana, eta berekin izateko aukera izan dugu, Argentinako zinemaz, bertako mugimendu transfeministaz, eta pornografiaz aritzeko. Urguleko... [+]
Giro itogarria ezin jasanez alde egin eta Mexikon luzaz egon den gizon bat Donostiara itzuli da. Bertan aurkituko duenak ez du zerikusirik bere gaztaroan ezagutu zuenarekin. Gatazkaren presentzia egunerokoa den hirian ezin egokituz dabil, bakarti, eta alkoholarekin arazoak... [+]
Emanuel Carrere idazle eta zinegilearen Ouistreham filmaren sinopsia irakurri nuenean, Günter Walraff kazetari alemaniarrak 1985ean argitaratu zuen Ganz unten (Azpi-azpian) liburua etorri zitzaidan gogora. Walraffek bi urte igaro zituen lan egiteko baimenik gabeko langile... [+]
Sarrerak lortzeko egon diren zailtasunak izan dira hizpide hainbat mediotan. "Aurten ez dut ezer lortu" edo "datorren urtean akreditazioa, fijo" bezalako komentarioak entzun ditut han eta hemen; nik, seigarren egunez, alarma 6:45etan jarrita eman diot hasiera... [+]
Emakumeek zineman ikusgaitasun nahikorik ez duten arren, izan badirela gogoratu dute Donostiako Zinemaldian, duten lekua aldarrikatuz, “emakumerik gabe ez baitago zinemarik”. Elkarrekin indartsuagoak direla-eta, elkarte berri bat ere aurkeztu dute: MIA Animazio... [+]