Gauza garrantzitsua gertatu da astelehen honetan literatura euskaraz irakurtzea atsegin dutenentzat: W. G. Sebalden Austerlitz argitaratu du Igela argitaletxeak. Idoia Santamariak egindako itzulpenari esker, idazle alemaniarraren obrarik ezagunena nobedadeen artean aurkituko du letren zaleak. Zergatik den inportantea Sebald –eta zehazki liburu hau– azaltzen saiatuko gara ondorengo lerroetan, itzultzailearen eta Igelako editore Lander Majueloren laguntzarekin.
2001. urtean, 57 urte besterik ez zituela hil zenean, Winfried Georg Sebald askorentzat bizirik zegoen literatur idazle garrantzitsuena zen. Eta beharbada mundu osoko kritikari eta irakurleak magnetizatu zituen idazkerari bezainbeste zor zaio hori II. Mundu Gerrako izugarrikeria bere liburuetan islatzeko aurkitu zuen moduari.
Idoia Santamariak astelehen honetan liburuaren aurkezpenean azaldu zuenez, Austerlitz-en agertzen da lehenbiziko aldiz holokaustoa bere lan batean modu esplizituan. “Beste liburuetan ez da aipatzen, baina hala ere, sentsazioa daukazu ez zarela beste ezertaz irakurtzen ari. Hainbat eta hainbat adarrekin, baina beti hor dago”.
Sebalden literatura izan daiteke, beharbada, erantzun bat Theodor W. Adornok 1940an esandakoari: Auschwitzen ondoren poesia idaztea basakeria zela. 1944an jaioa, W. G. Sebald 68ko belaunaldi alemaniarreko kidetzat jotzen da. Majuelok gogora ekarri zuen moduan, generazio horretako kideek harreman gatazkatsua izan zuten euren gurasoekin, batez ere aitekin. Haietako asko gutxienez Alemaniako armadan ibiliak ziren; gehienek urte batzuk pasa zituzten Errusian atxilotuta; eta nazismoa hezur-haragiztatu zuten pertsona horiek, etxera itzultzean, seme-alaben galderak aurkitu zituzten: zer egin zenuen gerran? Zergatik ez zinen nazien aurka aritu?
“Galdera horiek familia asko hautsi zituzten”, Majueloren arabera. Sebaldena ere bai: 21 urterekin Ingalaterrara joana zen. Inoiz Alemaniara itzultzen saiatuko bazen ere, eta bere jatorri alemaniarrari uko egin ez bazion ere, bere herrialdea atzean utzi zuen. Batez ere, Alemaniaren ondare politikoa.
II. Mundu Gerrako krimenek badute hitzez adierazten oso zaila den dimentsio bat. 'Austerlitz' da esan ezin den hori, nobela bihurtua
Nor da Jacques Austerlitz?
Nobela dela esan daitekeen arren, sailkatzen zaila da Austerlitz, Sebald gai zelako liburu berean memoriak, bidaia-kronikak, analisi literarioak, gertakari historikoak eta beste hainbat testu mota uztartzeko, harrigarria gertatzen den erudizio bat erakutsiz eta, gainera, obra koherentea osatuz.
Liburuak “zer” kontatzen duen galdetzen duenak, berez, erantzun sinplea jasoko du: istorioa kontatzen duen narratzaileak pertsona bat ezagutuko du, Jacques Austerlitz. Bere jatorria eta identitatea ezagutzen ez dituen norbait. Eta harekin hamarkadetan zehar izango dituen elkarrizketen bidez, irakurleak ezagutuko ditu Austerlitzen ahaleginak galdutako identitate hori berrezartzeko.
Sakonean, ordea, beste zerbait dago. Esan ezin den zerbait, gizateriaren historian ezagutu den izugarrikeria handienetakoak baduelako hitzez adierazten oso zaila den dimentsio bat. “Badira liburu batzuk inarrosi egiten gaituztenak”, adierazi zuen Santamariak aurkezpenean. Hau da, zalantzarik gabe, horietako bat. Izan ere, ematen dio irakurleari, ez beharbada II. Mundu Gerrako krimen guztien kontakizun bat, baizik eta zerbait deserosoagoa: egin zen minaren printza batzuk; eta haien esanahi ilunenetara sartzeko ate batzuk.
Lur azpiko ur korronteak
Santamariak azaldu zuenez, bi sentimendu izan zituen Igelak Austerlitz itzultzea proposatu zionean: “Sekulako beldurra”, batetik; baina bestetik “desio bridaezin batzuk nobela horretan sartzeko”. Beldurra sentitzea ulergarria da noski, oso liburu konplexua baita, edozein itzultzailerentzat erronka. “Digresio bidez ematen zaigu istorioa. Oroimena eta oroimenaren zailtasunak dira liburuaren ardatzetako bat. Oroitzapenak izaten ditugun bezala dago kontatua, jauzika doa oroitzapen batetik bestera eta gero itzultzen da (edo ez). Formak ere horri erantzuten dio, ez dago paragraforik liburuan ia, hiru aldiz dago eten txikiren bat baina bestela ez dago zatiketarik. Ez dago elkarrizketa markarik ere, zehar kontaketa etengabeko bat da. Eta dena modu periskopikoan kontatuta dago, ikuspegi desberdinetatik”, Santamariak azaldu zuenez.
Itzultzaileak, bitxikeria gisa, aipatu zuen liburu honen idazkeraz aritzean maiz aipatzen den pasarte bat: hamaika orrialde punturik gabe betetzen dituen esaldi bat dauka, kontzentrazio-esparruetako lanen berri ematen ari den une batean. “Baina gezurra badirudi ere, digresio horiek guztiak liburuan bere lekuan daude edo hori sinistarazten dizu autoreak. Horrek guztiak lur azpiko ur korronte bat sortzen du, liburu guztia blaitzen duena. Liburuan esplizitatzen dena liburuaren zati bat da: asko dago isildua, baina iradokia. Hori da liburuak daukan alderdirik ederren, baina aldi berean mingarrienetako bat: idazkera nola bihurtzen duen istorioaren gidari nagusi, eta kontakizunaren iradokitzaile eta giro sortzaile nagusi”.
Alfonso Cardenalek Vidas Perras. Cuentos musicales del Sofá Sonoro (Bizitza Latzak. Soinu-sofako musika-ipuinak) izenburuko liburua argitaratu berri du. Bertan, herri-musikaren historiaren bazterretan abandonatutako kultuzko hogei musikariren zorigaiztoko biografia... [+]
Roald Dahl idazle irakurriaren umeentzako hainbat lan berritu dituzte: “lodi” eta “itsusi” bezalako adjektiboak desagertu dira, baita esaldiren bat gehitu ere ileordea eramatea ez dela ezer txarra adierazteko, esaterako.
Galizian jaioa, Bruselan egin du kasik laneko aldi guztia. Biologia eta Medikuntza ikasketak eginagatik ere, gisako lanik ez herrialdean bertan, eta bakailao-ontzi batean itsasoratu zen, noizbait, biologo. Europako arrantza ikuskaritzan zen lanean laster. Idazle aipu eta sona... [+]
Annie Ernaux idazle frantsesa saritu du Suediako akademiak. Nobela autobiografikoak idatzi ditu batez ere, eta hainbat irakur daitezke euskaraz, 'Pasio hutsa' eta 'Gertakizuna' eleberriak, besteak beste. Bere obraren ausardia eta zehaztasun klinikoa saritu ditu... [+]
Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.
Voltairine de Cleyre (1866-1912) XX. mendeko mugimendu anarkista eta feministako emakume garrantzitsuenetariko bat izan zen, Emma Goldmanekin batera. Feminismoa boto-eskubidearen aldeko borrokara mugatzen zen garaian, Cleyrek bide berriak ireki zituen eta gaur eguneraino iraun... [+]
Anbereseko Central Staationen aurkituko du liburu honetako narratzaile izenik gabeak Jacques Austerlitz, bere iraganaz oroitu ezin den gizona. Hamarkadaz hamarkada eta hiriz hiri luzatuko dira bien arteko solasaldiak, lainoan bildutako memoria argitzeko ahaleginean. Idoia... [+]
Esloveniako literaturak azken mendea begien aurretik pasatzen ikusi duen idazlea galdu du. Boris Pahor 108 urterekin zendu da astelehen honetan Triesten.
Mundua dardarka jarri duen gerra baten lekuko garen une honetan, joan den mendeko lehen gerra handian girotutako nobela bat publikatu da ostegun honetan Frantziako Estatuan. Eta ez edozein nobela: 78 urtez “desagertuta” egon ondoren iaz berreskuratu ziren... [+]
Alda Merini (Milan, 1931-Milan, 2009) poeta italiarra izan zen. Lan asko argitaratu zituen, tartean hamarnaka poesia liburu eta bi-hiru autobiografia (L'altra verità. Diario di una diversa, La pazza de la porta accanto eta Reato di vita. Autobiografia e poesia).
Aste honetan aurkeztu da Joseph Brodskyk idatzitako Ur marka. Veneziari buruzko saiakera. Rikardo Arregi Diaz de Herediak itzuli eta Katakrak argitaletxeak publikatu du poeta errusiar atzerriratuari euskarara itzuli zaion lehen liburua.
"Emakumeak egon ziren, han zeuden, nik ezagutu nituen, baina haien familiek eroetxeetan giltzaperatzen zituzten, elektroshock-ak ezartzen zizkieten. 50eko hamarkadan, gizona bazinen, errebelde izan zintezkeen, baina emakumea bazinen zure familiak giltzapetzen zintuen. Izan... [+]
Asteazken honetan aurkeztuko dituzte Erein eta Igela argitaletxeek Literatura Unibertsala bildumako hiru lan berriak, tartean Maryse Condéren Bihotza negar eta irri (ene haurtzaroko istorio egiazkoak). Joxe Mari Berasategik euskaratua, idazle guadalupearraren obra... [+]
Wu Ming literatur kolektiboaren Proletkult (2018) “objektu narratibo” berriak sozialismoa eta zientzia fikzioa lotzen ditu, Sobiet Batasuneko zientzia fikzio klasikoaren aitzindari izan zen Izar gorria (1908) nobela eta haren egile Aleksandr Bogdanov boltxebikearen... [+]
Ingelesez idatzitako literatura distopikoaren hiru obra nagusiak euskaratu ondoren, Tafallako argitaletxeak beste kolpe bat eman du liburu-dendako apalategian Margaret Atwooden Neskamearen ipuina argitaratuz, Zigor Garrok itzulita.