Aiaraldetik Gasteizerako martxa egin dute Tubacexeko langileek eta Legebiltzarraren parean bildu dira protesta egiteko. Langileen ordezkariek sartzea lortu dute eta adierazpenak egin dituzte. Kalean, Ertzaintza bitan oldartu da langileen kontra.
Ostegun goizean Tubacexeko 70 langile inguru Amurrion hasi eta Gasteizen bukatu den martxari ekin zioten. Gopegin igaro dute gaua eta 5:30ak aldera abiatu dira hiribururantz.
9:30ak aldera, langileak Legebiltzarraren parean bildu dira eta langile batzordeko kideak sartzen saiatu dira adierazpenak egitera, baina Ertzaintzak sarrera debekatu die eta tentsio uneak izan dira. Azkenean, kide batzuek sartzea lortu dute, baina kanpoan giroak bero jarraitu du eta Ertzaintzak bi aldiz kargatu du langileen kontra.
Tranbia ordubetez gelditu dute protestek eta errepidea husten saiatu denean bortizki oldartu da Ertzaintza. Azkenean, Tubacexeko langileek Legebiltzar ataritik alde egin dute eta amaitutzat jo dute protesta. Hala ere, langileen ordezkariek barruan jarraitu dute.
Tubacexeko langileek 64 egun daramatzate greban, Laudio eta Amurrioko lantegietan, 129 pertsona kanporatuko dituztela salatzeko. Horietatik 95 langile zuzenean kanporatuak izango dira, 22k enpresak eskainitako pizgarria onartu dute eta beste 12k erretiro aurreratua hartuko dute. Hala ere, langile batzordeak ohar baten bidez adierazi duenez "ez da ezer aldatu". "Guztiok jarraitzen dugu itsasontzi berean, eta helburu berarekin: lanean jarraitzea, kaleratze traumatikorik gabe", azpimarratu du.
Oldarraldia bereziki bortitza izan da elkarretaratzearen puntu batean, antza, ibilaldian erabilitako gaztainondoko makil bat kentzeko, besteak beste. @argia @berria @naiz_info pic.twitter.com/EyDOChg960
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) April 16, 2021
Amaitutzat jo dute gaurko mobilizazioa grebalariek. pic.twitter.com/T24YLkIGM6
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) April 16, 2021
Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatzen duten lan osasuneko intersindikalak agerraldi publikoa egin du Bilbon, 2024ko ezbeharren txostenaren harira. Azken hamar urteetan 612 langile hil dira istripuz Euskal Herrian, 64 pasa den urtean.
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Guardianeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, mobilizazio jendetsua egin dute Laudion, Laudioko lantegiaren itxiera salatzeko. 2.000 herritar baino gehiagok giza-katea egin dute lantegia inguratuz.
Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]
ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]