Azahara Domínguez Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Antolamendu Saileko diputatuak iragarri du, Jabier Zabaleta Ertzaintzaren buruarekin bildu ostean. Besteak beste, sexu erasoei aurre egiteko baliabideak eskainiko dizkiete, biktimak "azkarrago artatzeko aukera" izateko.
Azahara Dominguezek azpimarratu du protokoloa ez dela soilik "prebentziorako" erabiliko, baizik "plan integrala" den heinean, emakumeen kontrako biolentzia ematen den unetan "egoera konpontzeko tresnak" sortzeko helburua duela. Protokoloak egoera horietan "aplikatu beharreko erantzunen markoa" sortzen duela dio, eta horrela biktimak "azkarrago artatzeko aukera" dagoela. Protokoloaz gain, disuasio-mezuen presentziaren beharrari eman diote garrantzia, baita sentsibilizazio-kanpainak egiteko beharrari ere.
Naizek egindako albistean jasotzen duenez, akordioko parte hartzaileak izan dira, Azahara Dominguez Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Antolamendu saileko diputatuaz eta Jabier Zabaleta Ertzaintzaren buruaz gain, Xabier Peña, Iñigo Bengoetxea eta Javier Garagaza izan ziren; hurrenez hurren, Urola Kostako ertzain-etxeko nagusia eta Ertzaintzako genero-indarkeriako prozesuko taldeko kidea, Gipuzkoako Mikeleteen burua eta Gipuzkoako udaltzaingoen koordinatzailea.
Antolakunde feministek denbora daramate salatzen segurtasun indarrek biktimak artatzeko erabiltzen duten tratu desegokia. ARGIAk jaso izan duenez, esaterako, hiru ertzainei arau-hausteen ondorioz zigorrak ezarri izan dizkiete. Haietako bat arau-hauste larritzat hartu zen eta gainontzeko biak leuntzat.
Basauriko kasuan, larrienean, ertzainen etengabeko oztopoak aipatzen ziren. Ondorioz bertako talde feministak protestak antolatu zituen eta Ertzaintza barkamena eskatzera behartua izan zen. Arau-hauste leunen kasuetako batean, biktimak "lesio fisikorik" ez zuela esan zuen Ertzaintzak, bere senideei komentario desegokiak egitearekin batera. Beste arau-hauste leunaren kasuan, ertzainak zuzeneko arreta eskainiko ez ziola esan zion eta bere salaketa beste egun baten gauzatuko zuela esan zion.
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]
11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
Uribe Kosta BHI institutuko hainbat ikaslek salatu duenez, mezu "iraingarriak, matxistak eta homofoboak" jaso dituzte Batxilergoko beste ikaskide batzuengandik. Horrez gain, gaineratu dute mezuak irakasle bati ere bidali dizkiotela eta beste ikasle batzuen... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]
Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.
1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
Bi akusatuek espetxe zigorra berreikusteko eskatu ostean, Felix Taberna presidenteorde lehenak adierazi du ez dagoela zigorra murrizteko baldintza juridikorik: "Zigorrak dauden bezala mantentzeko adinako larritasuna du delituak". Defentsaren abokatuak salatu du bi... [+]