Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Elkarrekin Podemosi erantzunez, publiko egin ditu G7ko agintariek Biarritzen egin zuten bilerarekin lotuta EAEko Gobernuak egindako gastu polizialak. 344.000 baino gehiago kosta zitzaien Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrei goi-bilerako segurtasun dispositiboa.
Ertzaintzak 344.918,13 euro gastatu zituen abuztuan Biarritzen egindako G7ko goi-bilerarekin lotu antolatu zuen operazio berezian. IUko eta Elkarrekin Podemoseko ordezkari Iñigo Martinezek eskatuta Legebiltzarrera bidalitako informazio ofizialean agertzen diren datuak dira. Zenbaki hori partziala da, Ertzaintzari dagokiona, beste polizia indar batzuek ere parte hartu baitzuten dispositiboan.
Hego Euskal Herriko zatian, esaterako, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak beren gain hartu zuten muga-kontrolaren eta Frantziarekiko koordinazioaren zati handiena, Ertzaintza ordena publikoaz eta trafikoaz arduratzen zen bitartean.
Legebiltzarrera bidalitako informazio laburrean, Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Herediak honako hau zehaztu du: "Aipatu beharreko lehen alderdia da hedapenaren helburua zela Euskadiko segurtasun publikoaren arriskuei erantzutea, goi-bilera horren aurka iragarritako protestek sor zitzaketenak".
Bistan denez, Jendarmeriak eta Frantziako Poliziak gidatu zuten Donald Trump eta munduko beste buruzagi batzuk bildu zituen hitzorduaren blindajea, baina Espainiako Barne Ministerioa ez zen motz geratu: 2.810 agente mobilizatu zituen Gipuzkoa eta Lapurdi artera, kostaldea eta beste gune estrategiko batzuk kontrolatzeko.
Ertzaintzari dagokionez 344.918,13 euroko kostua eduki du munduko agintarien bisitak, egun horietan libre zeuden agenteak mobilizatu zituztelako, batetik; eta zehaztu gabeko "baliabide teknologikoak" ordaintzeko, bestetik. Nahiz eta publikoki iragarri 4.000 ertzain mobilizatuta egongo zirela egun horietan, lanean ari ziren polizia guztien kopurua izan zen hori azkenean, eta ez G7aren operatiboa indartzeko berariaz deitu zirenena, aparteko orduak ordaintzeko gastatutako kopuruak erakusten duen bezala.
Nazioarteko 70 erakundetik gora biltzen dituen People Vaccine’s Alliance koalizioak aurkeztutako txostenak dio herrialde pobretuetako herritarren %1,3k jaso duela txertoaren dosi guztiak. Errudun jo ditu farmazeutikak eta herrialde aberastuenak, txertoak pilatzeagatik.
90 egunez 15 euroko isuna ordaindu beharko du 2018ko abenduan Miarritzen Lola Villabriga gaztea aurpegian LBD jaurtigailu batekin zauritzeagatik.
G7ko estatuek munduko 76 herrialde pobreenei kanpo-zorraren ordainketa atzeratzea onartu dute, diru hori koronabirusaren krisian erabili dezaten. Guztira 18.000 milioi euro dira atzeratu direnak. G20ko herrialdeek ere onartu dute atzerapena, eta ordainketa epea gehiago luzatu... [+]
G7ak adostu du neurria, eta G-20ak berretsi behar du orain. Atzeratutako ordainketen diruarekin pandemiari aurre egiteko neurriak garatzea da asmoa. Atzeratzea baino, zorra barkatzea da hainbat eragilek eskatzen dutena.
Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian.
Pirinio Atlantikoen Prefeturak asteartean jakinarazi du zenbateko kalte-ordainak emango dituen abuztuan Biarritzen egin zen G7aren bilerak Lapurdiko merkatariei eragindako kalteengatik. 584 kalte-ordain eskaera egin ziren eta horietatik 412 onartu dituzte, gehienak Baiona,... [+]
G7 gailurrak eragin kutsaduraren parte bat konpentsatzeko, Hergarai ibarreko Sugarai kooperatiba diruz lagundua izanen da zuhaitzak landatzeko eta oihanak kudeatzeko
Atxilotuak izan ziren zortzi pertsonaren kontrako epaiketa egin da asteartean, eta hiru errugabetzat jo ditu epaileak. Abuztutik espetxean dirauten hiru gazte alemaniarrak ere pasa dira epailearen aurretik, baina atxilo jarraituko dute epaia jakin artean.
Macron pozik atera zen Miarritzetik, halaber Oteiza, Kintoko enpresaria, urdaiazpikoa Trumpi opariturik. Baina G7aren kontrako gailurrak dezepzioa piztu zuen iraultzaileen oldeetan. Batzuk etorriak ziren pataskatzeko, hiriak sutan uzteko deklaratuak ez ziren manifestaldien... [+]
G7 pasatu ondoren, zer gelditzen da? Komunikazio operazio ona Macronentzat, baina diplomatikoki emaitza konkretu eskasak. Haatik, Euskal Herriarentzat gertakari adierazgarria izan da: estatuaren jokaera alde batetik eta parean eragile sozio-politikoek eman dugun... [+]
Hamasei lagun epaitu zituzten ostiralean Baionan. Abenduaren 3an emango dute epaiaren berri.
Aman Komunak sareak adierazi duenaren arabera, ostiral arratsaldean burutuko da G7aren goi bileraren harira atxiki zituzten dozena bat lagunen aurkako epaiketa, Baionan.
Kanada salbu, gainontzeko herrialdeak atzeraldian edo horren mugan daude. Gerra komertzialak, mundu mailako tentsio geopolitikoak edo Brexit-a jotzen dira errudun nagusitzat. Arrazoi egiturazkoagoak seinalatzen dituzte beste batzuk. Krisi berri bat datorrela dioten ahotsak gero... [+]