Ertzaintza Berangoko Alconzako grebalarien aurka oldartu da

  • Astelehenean Ertzaintzak kolpatu ditu Berangoko Alconzako grebalariak, greba mugagabean 57 egun bete dituztenean. Irizar Taldearena den lantegia Norgestion enpresak kudeatzen du eta greban ez dauden langileak baliatuz, makinak piztu dituzte. Kanpoan ziren Ertzaintzako zenbat furgoneta, eta atean protestan ari ziren langileak kolpatu dituzte.

Langile bat ospitalera eraman behar izan dute.

2022ko apirilaren 25ean - 11:19
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iker Rincon Moreno kazetariak Hirukan kontatu duenez, Irizar Taldeko zuzendaritzak enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) aurkeztu zuen joan den otsailean Alconzak Berangon duen lantegirako, eta horrek 38 pertsona kaleratzea ekarriko luke, langile-taldearen %40a.

Dagoeneko 25 lagun kaleratu dituzte, baina langileek erabaki dute grebarekin jarraitzea denak berrartu arte.

Astelehenean, Norgestionek fabrika zabaldu eta makinak martxan jartzea erabaki du eta horren aurka protestan ari ziren langileak kolpatu ditu Ertzaintzak.

Astearterako goizeko 07:00etan jarri dute hitzordua berriro lantegiaren aurrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude