Ertzainen motibazio ideologikoak ezin dituztela ebaluatu azpimarratu du Erkorekak

  • Ertzaintzako sindikatuek Tolosan egindako erasoa goraipatu eta gero, Segurtasun sailburu Josu Erkorekak adierazi du zenbait ertzainek motibazio ideologikoak badituzte, sailak ezin duela hori ebaluatu, Naizek jaso duenez.


2024ko otsailaren 14an - 13:59
Azken eguneraketa: 2024-02-15 13:04

16 urteko gazte bat Tolosan begian larri zauritu ostean, lehen planoan jarri ditu berriro Ertzaintzaren jarduna eta izaera. Adingabearen aitak “aldatzeko garaia” dela adierazi du asteartean Villabonako prentsaurrekoan eta bitartean, polizia sindikatuek “profesional” gisa jardun izana goraipatu dute.

Gaiaren harira, adierazpenak egin ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak: "Hasiera-hasieratik Ertzaintza bera izan da istilu horien berri eman duena, gardentasun osoz, mundu guztiaren aurrean, astelehen goizean bertan, beste inoren salaketen esku utzi gabe”.

Nabarmendu du Ertzaintzak “bere kabuz eta gardentasunez” eman zuela istiluen berri, eta ireki zuela ikerketa. "Ertzaintza bera izan da ikertzeari ekin diona, hasierako diligentziak ireki dituena, inoren salaketaren zain egon gabe, eta aurrera doa ikerketa”.

Ertzaintzaren foam jaurtigai batek eragin zion zauria gazteari. Ospitalera eraman zuten, begian zauri larria eraginda. Han dago oraindik, ebakuntzaren zain; handitua du begi ondoa, eta beraz medikuek itxaron behar dute ebakuntza egiteko; ondo bidean, ostegunean egingo diote. Gazteak 16 urte ditu, eta Villabonakoa da. Asteartean elkarretaratzea egin dute, "Bortizkeria polizialik ez" lelopean. Larunbatean, berriz, mobilizazioa egingo dute “ez garela seguru sentitzen argi plazaratzeko”, 12:00etan, Tolosako Trianguloan.

ELA-Ertzaintza

ELA-Ertzaintzak, ohar baten bidez, elkartasuna adierazi dio Tolosan zauritutakoari eta lehenbailehen osatzea espero duela adierazi du. Horrekin batera, Segurtasun Sailari eskatu dio argitu dezatela kasua, eta neurriak hartzeaz gain gertatutakoa ahalik eta azkarren ebazteko. Horrelako kasuak berriro gerta ez daitezen.

ELA-Ertzaintza ez dago ados Erne, ESAN eta SIPEren oharrarekin “zaurituarekiko enpatia oso txikia izateaz gain, Ertzaintzaren jarduera ororen defentsa sutsua erakusten dutelako, edozein dela ere, zerbitzatu behar duen gizartetik urrunago egotea besterik ez duelako lortzen”.

Sindikatuak nabarmendu du istiluen aurkako materiala erabiltzea saihestu zitekeela, baldin eta "nahikoa langile" egongo balira polizia-etxeetan eta polizien jardunean "prebentzioa lehenetsiz gero".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeriak
Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Epailearen aurrean deklaratu du ertzainek zauritu zuten Amaia Zabarte Realeko zaletuak: “Amorru handiko eguna da”

"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren senar Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]


Biktima gisa aitortzeko txostenak jaso dituzte Pasaiako segadan eraildakoen eta Rosa Zarraren senideek

Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


2025-03-20 | El Salto
Kataluniako erreferendumean gomazko balak jaurti zituzten lau poliziari ez diote amnistia emango, eta auzipetu egingo dituzte

Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.


2025-03-20 | Gedar
“Ertzainek aita jipoitu zuten nire alboan, 65 urte ditu eta elbarria da”

Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]


153.600 euroko isunei jarritako helegiteak ukatu dizkiotela salatu du Askek

2023an Zaballako espetxean euskal presoen alde egindako martxarengatik ezarri zizkieten isunak. Helegiteen ezeztapenaren aurrean epaitegietara joko dutela adierazi du antolakundeak, eta Poliziaren inpunitatea salatu du.


2025-03-14 | ARGIA
GALeko 18 biktimak jarriko dute Barrionuevoren aurkako kereila

GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


Zupiriak ukatu egin du ertzainek “indarra modu desegokian” erabili zutenik Ágredoren aurka

31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.


M3moria Auzolana ekimena sortu dute, Martxoak 3ko grebekin loturiko objektuak eta testigantzak biltzeko

Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.


Ágredok epailearen aurrean deklaratu du astelehenean, eta Zupiriak asteazkenean egingo du agerraldia legebiltzarrean

Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Eguneraketa berriak daude