Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak asteazkenean jakinarazi zuen: azarotik aurrera, bideo-kamerak eramango dituzte soinean ertzainek. Ohikoa da poliziek, inolako disimulurik gabe, kamerak eskuan hartu eta interbentzioren batean gertatzen ari dena grabatzea; baita zuzenean bertan dauden pertsonen aurpegiak grabatzea ere. Baina, laster, ezkutuagoak izango diren kamerak ere edukiko dituzte gainean poliziek, eta edozein esku-hartzetan gertatzen dena grabatu ahal izango dute.
2022an, mota horretako 1.387 gailu erosi zituen Ertzaintzak. "Bisitatu ditudan komisarietan ikusi dut nola dauden prest behar diren egiturak eta plataformak, kamera horiek behar bezala energiaz kargatzeko, eta barruan dituzten irudiak behar bezala deskargatzeko ordenagailuetara", azaldu du sailburuak.
"Poliziaren gardentasunaren" izenean hartu du neurria Jaurlaritzak, baina, ohi bezala, askotarikoa izan daiteke kamerek grabatutako edukiari gerora emango zaion erabilera erreala. Ikusteke dago zertarako baliatzen dituzten agintaritzek grabazio masiboak, baina Zupiriak aditzera eman du jada ez dituztela irudiak ertzainei begira soilik erabiliko.
"Baliabide bat gehiago izango da gauzak nola gertatzen diren jakiteko eta horien inguruko erabakiak hartzeko, bai polizien jardunean, baina baita Justiziaren ikuspegitik ere", esan du Zupiriak. "Seguru nago momentu askotan ertzainei ere emango diela halako segurtasun bat, egiten dituzten ekintza horiek grabatuko direlako, eta hori ere garrantzitsua da", gaineratu du.
49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]
31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.
Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten.
Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]
Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.
Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
Polizia ez zegoen lanean ustezko gertakaria jazo zenean.
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.
Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.