Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

  • ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako Estatu osoan "ondoen" ordaindutako Polizia izango da, eta Bilbon lanean hasten den ertzain batek 50.000 euro irabaziko ditu urtean. Sindikatu sinatzaileen afiliatuek hitzarmena berretsi behar dute orain.

Ertzainen mobilizazio bat, 2023ko ekainean, urtarrilaren 28an. Ertzainak Borrokan

2025eko martxoaren 12an - 07:02

ERNE, ESAN eta SIPErekin –ordezkaritza sindikalaren %83 dute guztira– hitzartutako akordioaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 45 milioi euro inbertituko ditu aurten hasi eta 2028ra bitartean. Akordioaren funtsezko puntuak honako hauek dira: soldata igoera progresiboa eta bereizia –lanpostuaren balorazioaren edota produktibitatearen arabera–, konpentsazio ekonomiko berriak zenbait zeregin egiteagatik –herritarren arreta eta ikerketa lanak, besteak beste– eta arlo sozialean aurrerapen batzuk –adibidez, gaixo dauden senitartekoak zaintzeko urtean 50 orduko baimenak–.

Euspel sindikatua eta Ertzainak Borrokan kolektiboa hitzarmenaren aurka agertu dira: "Saldu egin gaituztela sentitzen dugu", adierazi zuten urtarrilaren 22an, Ertzaintzaren negoziazio mahaiak Akordio Arautzailea berritzeko oinarriak hitzartu zituela iragarri zuenean. 1.200 pertsona bildu zituen manifestazio bat burutu zuten bi taldeek urtarrilaren 28an, Bilbon.

Espainian "ondoen" ordaindutako Polizia

El Diario Vasco egunkariari sindikatu sinatzaileek adierazi diotenaren arabera, akordio honek Espainiako Estatuan "eskubide gehien" dituen eta "ondoen ordainduta" dagoen polizia bihurtuko du Ertzaintza. Iturri horiek azaldu dute udaltzain batzuek agian oinarrizko soldata handiagoa dutela, baina ez soldata orokorra. "Bilbora iritsi berri den ertzain batek 50.000 euro inguru jasoko ditu urtean, beste plus batzuk, karrera profesionala edo moskosoak kontuan hartu gabe", jaso du egunkariak.

Azken hitzarmena 2013an sinatu zuten Jaurlaritzak eta ertzainek, eta orain adostutakoa hamarkada bat baino gehiagoko borroka baten amaiera suposatuko luke sindikatu sinatzaileen afiliatuek hitzarmenaren alde bozkatuz gero. Ostegunera arte dute bozka emateko aukera. 2022an hasi ziren bi aldeak hitzarmen berria negoziatzen, Josu Erkoreka Segurtasun sailburu zegoenean. Protesta ugari egin zituzten poliziek, besteak beste Erkorekaren kaleratzea exijituz, baina 2024ko apirilean legealdi berria hasi zenean, giroa nabarmen baretu zen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ertzaintza
2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


Epailearen aurrean deklaratu du ertzainek zauritu zuten Amaia Zabarte Realeko zaletuak: “Amorru handiko eguna da”

"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren senar Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]


Biktima gisa aitortzeko txostenak jaso dituzte Pasaiako segadan eraildakoen eta Rosa Zarraren senideek

Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


2025-03-20 | Gedar
“Ertzainek aita jipoitu zuten nire alboan, 65 urte ditu eta elbarria da”

Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]


Manifestazio jendetsua Martxoak 3an Gasteizen Poliziak eraildako bost langileen oroimenez

49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]


Zupiriak ukatu egin du ertzainek “indarra modu desegokian” erabili zutenik Ágredoren aurka

31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.


Ágredok epailearen aurrean deklaratu du astelehenean, eta Zupiriak asteazkenean egingo du agerraldia legebiltzarrean

Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


Ertzain batentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatu dute atxilotu bati drogaren truke laguntza emateagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


Eguneraketa berriak daude