Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei dagokie nagusitasuna, egonkortasunaren iturri baitira. Gainerakoek menpeko izan behar dute.
Hala ere, Nazio Batuen Erakundearen arabera, nazioarteko zuzenbidea nazioen berdintasunean oinarritzen da. Mundu ordena modernoa botere-oreka da, botere-zentro anitzekin, eta norbaitek hegemonia ezarri nahi badu, beste batzuek orekatu eginen dute. Orain bi arau-multzo dago, eta “arauetan oinarritutako nazioarteko ordenak” praktikan ez dagoela araurik esan nahi du. Eredua aukera dezakezu, baina multipolarraren alde egiten baduzu, errusiarren alde zaudela dirudi. Horren aurrean, gehienak narratiba ofizialarekiko leial mantentzen dira, errusiarren alde dagoen norbait bezala ikusia izatea saihestu nahirik.
Gaur egun, Errusia herrialde itxurako gasolindegia bezala deskribatzen da baina, aldi berean, Europa osoa irents lezakeen indar izugarri gisa. Errusiako herriari barre egiten diogu, Ukrainan pala eskutan hartuta borrokatzen ari direla esanez eta, era berean, haien arma hipersonikoek gure sateliteak mehatxatzen dituztela esaten dugu. Bi modutara jokatzen dugu. Halaber, Errusiak Ukrainako herri txikiak ezin dituela hartu baina, horrekin batera, Europa osoa hartzeko gai dela esaten da. Hauek guztiek ez dute zentzurik. Helburua beldurra eta gorrotoa elikatzea da. Sistemak gorrotatzeko zerbait bilatzen du kanpoan, bere baitan batasuna eta kohesioak areagotzeko. Horra hor errusofobiaren esanahia.
Mendebaldeko europarrok zibilizatuak garela uste dugu; haiek, aldiz, basati gisa ikusten ditugu. Gu moderno, eta haiek atzeratu. Gu liberal, haiek autokratiko. Gu zintzo, haiek gaizto. Lehen, komunismo atzerakoia kapitalismo aurrerakoiaren aurkari. Orain autoritarismoa versus demokrazia da talkaren itxura.
Errusiako herriari barre egiten diogu, Ukrainan pala eskutan hartuta borrokatzen ari direla esanez eta, era berean, haien arma hipersonikoek gure sateliteak mehatxatzen dituztela esaten dugu
Fobia terminoak beldurra irrazionala dela adierazten du. Gure beldurra irrazionaltasunean oinarritzen bada, ez dugu modu arrazionalean jokatuko eta ekintza arrazionalik gabe ezin dugu gure interes nazionalen alde zuzen jokatu. Errusofobia terminoak beldurra nabarmentzen du, baina beldur hori maiz oinarrian gorrotoa duen arazo batetik dator. Beste era batera esanda, beldurra faltsua da eta lehenago zabaldutako gorrotoak sortua.
Lehen, errusiarrak maila baxuagoko populazio gisa aurkezten zizkiguten, esklabo bihur zitezkeenak. Orain vodka edaleak dira, mundu osoan zabaldutako mafia, zibilizazioa errespetatzen ez duten basatiak, komunista maltzurrak, arazo sortzaileak, autoritarioak, zikinak, eroak... Hori dela eta, sei mila zigor ekonomiko baino gehiago ezarri diegu, Olinpiar Jokoetan parte hartzea debekatu diegu –Hitler bera ez zen horrelakorik egitera ausartu–, errusiar komunikabideetara sarbidea debekatu dugu, geure buruari haien pentsamendura iristea eragotziz... Errusiako kulturari ere ateak itxi dizkiogu, besteak beste, ziurrenik munduko onena den Bolshoi ballet klasikoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera guztiak galduta, edota Txaikovskiren Zisneen Aintzira, edota Anna Netrebko soprano bikaina, eta abar.
Errusiarrekin arrazoizko beldurren bat denean, Errusiaren interesak eztabaidatu eta sortzen duten talka aztertu beharko lirateke. Beldurra irrazionala denean, eta gorrotoak bultzatua, ez ditugu haien interes errealak eztabaidatzen. Ez ditugu Errusiaren benetako interesak jorratzen. Horren ordez, klixeez hitz egiten dugu, beti espantsionismoa bilatzen duen herrialde inperialista eta maltzurra dela ziurtatuz. Hori da gaur egun nazioarteko politikaren arazo nagusia. Azterketa egokia egiteko, bi aldeek segurtasuneko mehatxuak nola identifikatzen dituzten eta mehatxuak gainditzeko zein neurri hartzen dituzten hartu beharko genituzke aintzat.
Zoritxarrez, ia ezinezkoa da Errusiaren segurtasun legitimoaren kezkak aztertzen dituen egunkari edo albistegirik aurkitzea. Horren ordez, Errusiak egiten duen guztia asmo gaiztoz egina dela ziurtatzen dugu eta berarekin bakea ezinezkotzat jotzen dugu definizioz. 1990eko hamarkadan, Errusiak mendebaldeko Europarekin lankidetzan aritzeko ahalegina egin zuelarik, ez zen onartu, positiboa izan arren. Egin zen gauza bakarra aurreko estigmak mantentzea izan zen. Ez genien mahaian gure artean lekurik eskaini.
Joan Mari Beloki Kortexarena
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]