Bost urterako inhabilitatu dute Marine Le Pen, Europako Parlamentuko funtsak desbideratzeagatik

  • Parisko Auzitegi Korrekzionalaren arabera, 2,9 milioi euro desbideratu zituen Frantziako RN Batasun Nazionalak 2004 eta 2016 artean. Le Penez gain, alderdiko beste 24 kide ere errudun jo dituzte. Helegitea aurkeztuta ere, RNko buruzagia ezingo da aurkeztu 2027ko Frantziako presidentetzarako hauteskundeetara.


2025eko martxoaren 31n - 12:32
Azken eguneraketa: 20:02
Marie Le Pen RN Batasun Nazionaleko buruzagia. Reuters / Ana Beltran

Bost urteko inhabilitazioaz gain, lau urteko espetxe zigorra eta 100.000 euroko isuna ezarri diote Marine Le Pen eskuin muturreko buruzagiari. Beraz, helegitea aurkeztuta ere, ezingo du aurkeztu 2027an Frantzian egitekoak diren presidentetzarako hauteskundeetara. Errudun jo dituzten beste 24 alderdikideen artean daude, besteak beste, 2011 eta 2018 artean FN Fronte Nazionaleko –2018an aldatu zioten izena RN Batasun Nazionalera– presidente ohia izan zen Louis Aliot eta Bruno Gollnisch egun alderdiko buruzagitzako kidea dena.

2015ean ekin zion RNren inguruan ikertzeari Martin Scuhlz garai hartan Europako Parlamentuko presidentea zenak. Ia hamar urteren ondoren, iazko irailean hasi zen alderdiaren aurkako epaiketa: akusazioaren arabera, alderdiko langileak ordaintzeko erabili zuten Europako Parlamentuak eurodiputatuentzat laguntzaileak kontratatzeko emandako dirua. Zehazki, 4,6 milioi euro desbideratu zituen alderdiak 2004 eta 2016 artean, Parisko Auzitegi Korrekzionaleko epaileen arabera. Europako Parlamentuak, berriz, eskuin muturreko alderdiak 6,8 milioi euro desbideratu zituela jakinarazi du.

Frantziako presidente izateko ametsa, urrunago

Urtarrilean hil zen Jean-Marine Le Pen RNren buru izan zena 1972tik 2011ra, Marine Le Pen alabak haren kargua hartu zuen arte. Hurrengo urtean egin ziren presidentetzarako hauteskundeetako lehen itzulian hirugarren gelditu bazen ere, nabarmen hazi da alderdiarekiko babesa azken urteetan Frantziako herritarren artean: RN izan zen 2024ko ekainean egin ziren Frantziako Asanblearako hauteskundeetan boto gehien lortu zuen alderdia; ez, ordea, eserleku gehien lortu zituena: NFP Fronte Popular Berriak 182 diputatu eskuratu zituen, eta 143 Le Penen alderdiak.

Horrela, nabarmen hobetu zituen bi urte lehenago eginiko bozetan lortutako emaitzak, ia bikoiztu egin zituen Frantziako Asanblean zituen eserlekuak. 2027ko presidentetzarako bozetan alderdiak joera bere mantentzea aurreikusten dute inkesta gehienek: Le Figaro egunkariak asteburuan kaleratutakoak dioenez, esaterako, lehen itzulian botoen %34 eta %37 eskuratuko lituzke RNk –botoen %30 lortu zituen 2022ko hauteskundeetan–.

Erreakzioak nazioartean

Azkar kaleratu dira Parisko Auzitegi Korrekzionalaren erabakiaren inguruko erreakzioak. Jordan Barella RNko presidenteak sareetan argitaratutako mezu batean adierazi du epaileek ez dutela soilik Le Pen "bidegabeki" zigortu, baita Frantziako demokrazia ere. Dimitri Peskov Errusiako Gobernuaren bozeramaileak egunero kazetarien aurrean egiten duen agerraldian esan duenez, Le Penen aurkako sententziak "arau demokratikoak urratzen" ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi du Errusiaren... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


Espainiako Gobernuak 1.041 milioi euro gastatu ditu Israeli armak erosten azken urte eta erdian

2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]


Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.


Militarizazioan beste urrats bat eman du Espainiako Gobernuak: 10.471 milioi euro gehiago bideratuko ditu Defentsara

Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.


Ukrainarako “irtenbidearen” bila, edo ez?

"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Muga-zergek depresioa areagotzen dute

Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.

Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]


AEB-en muga-zergak
Inperialismoa da, ergela!

Bandera amerikanoz inguratuta, muga-zergen oldarraldi berria iragarri zion munduari Donald Trumpek apirilaren 2an. Geroztik hamaika astindu jasan dituzte burtsek eta nazioarteko merkataritzak. Baina hau ez da zoro baten boxeorako ringa bakarrik: AEBetako politikan hamarkada... [+]


2025-04-16 | Gedar
Arma nuklearrei buruzko elkarrizketak izaten ari dira AEBak eta Iran

Washington eta Teheran Iranen programa nuklearraren inguruko bilerak egiten ari dira. Errusiara ere joango omen dira Irango ordezkariak aste honetan.


Gerra piztu zenetik bi urte
Sudanen paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude