Orain dela 25 urte Arrasaten egin ziren Tokikom jardunaldi haiek gogoan baina gaur egungo erronkak abiapuntu direla egin dituzte Komunikazio lokala esparru globalean jardunaldiak tokiko komunikabideek Arrasateko Polo Garaian.
Jardunaldietan elkartu dira honako elkarte, erakunde eta medioetako ordezkariak: Euskal Herriko kazetarien elkargoa, Hekimen, Arrasateko Udala, Aldundiko Hizkuntza Berdintasuna, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea, Puntueus fundazioa, Alea, Maxixatzen, Ttipi-Ttapa, Anboto, Baleike, CodeSyntax, Pil-pilean, Euskalherria irratia, Goiena eta MU, besteak beste.
Komunikabideetan eraldaketa handia izan da 25 urteotan. Orduan papera zen nagusi eta tokiko hedabideen oinarria, eta egun, teknologiei esker, edizio digitalek izugarrizko indarra hartu dute. Horrek, alde batetik, hedabideak ulertzeko modua aldatu du, eta bestetik, hedabideak finantzatzeko eta kontsumitzeko modua.
Horren inguruko gogoeta egiteko, bertoko zein kanpoko hamalau adituk hartu dute parte jardunaldietan; besteak beste izan dira: Kike Amonarriz, soziolinguista eta komunikatzailea; Jon Sarasua, Huheziko irakaslea; Jorge Bernet, Beleaderreko zuzendari komertziala; Eneko Bidegain, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria; Oihana Blanco, Innobasqueko ekonomia zirkularreko proiektu arduraduna; Jorge Campanillas, abokatua; Jabier Beas, Bera-Berako kudeatzailea; Francesc Fàbregas, Associació Catalana de Premsa Comarcal-eko presidentea; Ander Garcia, Vicomtech-IK4ko ikerlaria; Xavier Jiménez, Only Media Webeko zuzendaria; Joxemanuel Irigoien, Ttipi-Ttapa Fundazioaren kudeatzailea; Ramón Salaverría, kazetaritza digitaleko ikerlari eta irakaslea Nafarroako Unibertsitatean; Eli Vivas, El Periodico de Catalunyako infografia taldearen datu-kazetaritzako sailaren koordinatzailea; eta Guillermo Vilarroig, web garapenean eta on-line marketinean espezializatutako Overalia agentziaren sortzailea.
Amonarrizek eta Sarasuak euskararen transmisio katean toki komunikabideek duten zeresanaren gainean jardun dute. Eta Kataluniatik etorri den Fàbregasek 35 urteko esperientziaren berri eman die elkartutako 150 entzule ingururi. Ondoren, edukiaren, marketingaren eta teknologiaren gaineko argibideak eman dituzte solaskideek, besteak beste, argazkiak zelan erabili legearen ikuspegitik; mezenazgoa, hau da, egitasmoak finantzatzeko aukerak; eta analitikak eta bilatzaileetako posizionamendua.
Tokikom Sariak ere banatu dituzte tokiko komunikabideek egindako lanik onenak txalotzeko. Portadarik onenaren saria jaso du Hiruka astekariaren Txonbo egin-ek; edukirik onenarena Noaua aldizkariko Udarregiren omenez gehigarriak; ikus-entzunezkorik onena, Goienaren Barruak astintzen dokumentalak; eta aipamen berezia jaso du, Baleikeren Tapa Pala bideo sortak.
Jardunaldien gaineko kontu guztiak 16 orriko Puntua berezian (datorren egubakoitzekoan integratuko da edukia) jaso dituzte Goienakoek, eta opari hori besapean hartuta alde egin dute elkartutakoek.
(Artikulu hau Goienak argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra)
Donostiako San Telmo museoko aretoa jendez bete da Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]
Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]
Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]
Elixabete Garmendia Lasa ormaiztegiarra emakume aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan. 70eko hamarkadan 'Zeruko Argia' aldizkarian lanean hasi zenetik egindako ibilbide oparoari buruz mintzatzeko aukera izan dugu.
Bertsolarien kasua da agerikoena: euskaraz eta erdaraz egiten duten hedabideetan, euskarazko bertsioan soilik dira ezagutarazten. Horrez gain, bistaratu da beste titular interesgarri hau ere: Euskal Herriko 11 hedabideren 2023ko lana aztertuta, Euskal Herrikoa ez den kanpoko... [+]
Duela hamabi urte sortu zen Naiz agerkaria, Gara egunkariaren atari digital moduan, eta denbora horretan Iñaki Altuna izan da zuzendaria. Aurrerantzean, Ane Urkiri (Mutriku, 1993) izango da Gara egunkariaren Naiz atari digitalaren zuzendari berria. Hedabide horretako... [+]
Ikusiker Ikusentzunezkoen Behategiaren txosten berrienak euskal gazteek informazioaren / albisteen kontsumoan duten interesa aztertu dute. Emaitzak interesgarriak dira; laburbilduta, informazioaren interesa egon badago, eta informazio-iturri fisa, sare sozialak dira gehienen... [+]
Sare sozial horretako hainbat erabiltzaileri zozketa bat irabazi dutela dioen mezua bidali diete kontu faltsutik, euskara txukunean idatzita. Mezua jasoz gero, ez klikatu esteka eta ez eman datu korronteari buruzko daturik, iruzur bat da eta. Euskalerria Irratiak kontu hori... [+]
Hemen eman ahal zaio atxikimendua manifestuari. Agerraldi herritarra egingo da ekainaren 21ean, 19:30ean Amurrioko Udaletxearen aurrean.
40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]