Erronkaz betetako urte berrirako egitasmoak onartu ditu UEMAk, Legorretan egindako batzar nagusian

  • Urte amaierako batzar nagusia egin du UEMAk gaur Legorretan. Bertako herri antzokian elkartu dira UEMA osatzen duten 86 udalerri euskaldunetako alkateak eta zinegotziak eta, besteak beste, 2018an egindakoaren balantzea aztertu eta 2019rako egitasmo nagusiak onartu dituzte. Oro har, udalerri euskaldunen garapena, hizkuntza politiken zeharlerrotasuna, elkarlana, lege babesa eta herritarren sentsibilizazioa nabarmendu dituzte 2019ko ildoen artean.


2018ko abenduaren 17an - 09:58
UEMA osatzen duten 86 udaletako hainbat alkate eta zinegotzi Legorretako plazan, batzar nagusia amaitu ondoren. Argazkia: UEMA

Amaitzear den urteko balantzean, egindako hiru lan nabarmendu dituzte: udalerri euskaldunen prebentziotik garapenera eman beharreko urratsak biltzen dituen txostena, udalerri euskaldun eta turistikoetan bisitariei euskararen inguruan egindako azterketa, eta eragin linguistikoak azken urtean izan duen ibilbidea eta zabalkundea.

2019rako egitasmoen artean, berriz, UEMAren ohiko bost ildoen baitan aztertu eta onartu dituzte hurrengo hilabeteotako lanerako ildo nabarmenenak.

·Udalerri euskaldunen lurgunea osatzea: UEMAra sartu daitezkeen herriekin egin beharreko lanaz gain, maiatzeko hauteskundeen ondoren agintaldi berriko udalbatzekin eta udal ordezkari berriekin UEMAren nondik norakoak eta UEMAren lana ezagutaraztea.

·UEMA erakunde gisa sendotzea: hainbat lan ildo izango dira 2019an. Hainbat erakunde publikok udalerri euskaldunen garrantzia ikusarazteko elkarlanean egingo duten komunikazio kanpaina, elkarlana gainerako erakundeekin, eta sortuko diren udal eta aldundi berriekin harremanak eta hitzarmenak.

·Udalen eta udalerrien euskalduntzea: udalen erabateko euskalduntzeko bitartekoekin eta planekin lanean jarraitu, udalerrietako diagnostikoak osatu, zerbitzu sektorea euskalduntzeko kanpainak eta formakuntza saioak, etorri berriekin bereziki landu beharrekoak, eta abar.

·Herritarren sentsibilizazioa eta ahalduntzea: sektorekako tailerrak eta trebakuntza saioekin jarraitzea, eta UEMAren hezkuntza proiektua sendotzea, bai hezkuntza arautuan (ikastetxeetan) eta bai eremu ez arautuan (gazte topaketak).

·Udalerri euskaldunen zaintza eta garapena: zaintzarako eta babeserako bitartekoak garatu (Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa: zabalkundea), eta garapenerako urratsak eman, zeharlerrotasunez.

86 udal eta 250.000 biztanleko lurgune euskalduna

Gaur egun, 86 udalek osatzen dute Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, guztien artean 250.000 biztanle inguruko lurgune euskalduna osatuz. Euskararen aldeko herri mugimendutik sortu zen UEMA. 1988an Euskal Herrian Euskaraz elkartearen mozio bat onartu zuten Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 32 udalek, udalak euskalduntzeko eta euskara hutsean funtzionatzen hasteko. Horretarako zailtasunak eta arazo komunak zituztela ohartuta, udal haietako batzuk elkarren artean biltzen eta koordinatzen hasi ziren, udalak ere euskaraz lanean hasi ahal izateko. Horrela, mankomunitate izaera hartuta, erakunde publiko bihurtu zen UEMA. 1991n, sorrerako batzarrean 17 udalek hartu zuten parte, eta ordudanik hazten joan da udalerri euskaldunen lurgunea, udalen kopuruari dagokionez. Agintaldi honen hasieran, esaterako, 72 herri ziren UEMAko kide. Gaur egun 86 dira.

Albiste hau UEMAk argitaratu du


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEMA
‘Bertatik Bertara’ kanpaina abiatu du UEMAk, turismo garaian euskara areagotu asmoz zerbitzu sektorean

Udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu du mankomunitateak eta bisitariek zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradun eta langileen konpromisoa eskatu du. Kanpaina ekainaren 8tik irailaren erdialdera arte egingo da.


2024-05-10 | Antxeta Irratia
Udalerri euskaldunen eguna ospatuko dute Lesakan maiatzaren 18an

"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


2023-10-20 | ARGIA
Beste epai bat udalak euskara hutsean aritzearen aurka

Astebetean bigarren kolpea eman du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lehenengoan bezala, bigarren honetan ere, udaletan euskara lehenesteko aukera zabaltzen duen udal legearen aurkako epaia izan da. PPren helegitea partzialki onartu du Auzitegi Nagusiak. Epaia ez da irmoa eta... [+]


hizkuntza politika auzitegietan
Gaztelaniaren nagusitasuna bermatzeko beste zartako bat

Uliazpi Fundazioa, Laudio, Barakaldo, Irun, Erandio... Edo beste era batera esanda: hizkuntza eskakizunak, Udal Legearen 6.2 artikulua, kontratazioetako klausulak... Sektore publikoaren euskalduntzea urrunegi joan dela esaten ari zaizkigu. Horretara dator oldarraldi judiziala... [+]


2023-10-17 | ARGIA
Udal legearen epaiak azaroaren 4ko manifestaziorako arrazoiak areagotzen dituela dio Kontseiluak

Epaia “larritasun handikoa” dela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Bingen Zupiriak adierazi du epaiak Jaurlaritzak helegitea aurkeztea "eskatzen" duela. UEMAren ustez, “marra gorri guztiak” gainditu ditu epaiak.


2023-09-25 | ARGIA
Martin Aramendi, Ataungo alkatea izango da UEMAko lehendakari berria

Iraitz Lazkanoren lekukoa hartu du datozen lau urteetarako. Hautatu berriak adierazi du UEMA asko aldatu dela azken urteetan, eta tokiko errealitate berriei erantzun ahal izateko diagnostiko zehatzak egiten lan egingo duela UEMAk.


Euskarak “estatus juridiko berria” behar duela aldarrikatu du UEMAk

"Ezinegon handia" sortu du UEMAko udaletan Espainiako Konstituzionalaren osteguneko erabakiak, euskalduntzean "atzera egiteko arrisku bizia" baitago. Horrez gain, "oldarraldi honek erantzun juridiko sendoa" behar duela nabarmendu, eta lege-esparru... [+]


2023-06-16 | Sustatu
UEMAk osasungintzako hizkuntza-eskakizunen azterketa zehatza egin du

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk, sareko udalerrietako osasun zerbitzu publikoen hizkuntza datuak aztertu ditu txosten batean. Ondorio nagusia, UEMAko udalerrien hamar osasun-langiletik hiruk ez daukate euskara-maila egiaztatuta (EAEko Osakidetza zerbitzuan % 19k... [+]


2023-06-13 | Leire Artola Arin
UEMAko herrietako bost pediatratik bik ez dute euskara gaitasuna egiaztatuta

Udalerri euskaldunen mankomunitateko herrien osasun zerbitzua aztertu du UEMAk, eta ondorioztatu du hamar osasun langiletik hiruk jarduten dutela euskara maila egiaztatu gabe. Ikerketak erakutsi du ez dela aurrerapen esanguratsurik egon azken urteetan.


Euskararen gainbehera zantzuak ageri dira udalerri euskaldunetan

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) berariaz aztertu ditu VII. Inkesta Soziolinguistikoak bere herriekiko eman dituen emaitzak, eta argi-itzalak agerikoak dira berriz ere: herri euskaldunenek euskal hiztunak galdu dituzte.


Udalerri euskaldunen garrantzia nabarmendu du UEMAk Azpeitiko ekitaldian

Lau udal berri sartu dira mankomunitatean: 101 dira orain. Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariak udalen garrantzia azpimarratu du ekitaldian, eta "urgentziazkotzat" jo du erabileraren eta ezagutzaren arteko aldea iraultzea.


Eguneraketa berriak daude