Erromerietaz

  • Joan den urriaren 9an Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatu zituen bere jardunaldi edo solasaldiak. Osasun egoerarengatik gibeleratuak izanik ere, azkenean Tolosako kultur etxean muntatu zituzten. Aurtengo gaia “Erromeria” zuten. Uste beino gai zabalagoa, eta soinu eta dantzaz beino aise haratago bazoana. Erromeria izaitekotz Hego Euskal herrian erabiltzen den hitza da. Oinarrizko sentsuan, leku jakin batean, bereziki ermita edo kapera baten inguruko zelaietan egiten den besta da, soinu ttipi eta danza ezaugarritzat dituena.


2021eko urriaren 25ean - 08:18
Azken eguneraketa: 10:28

Hitzak berak badu jatorri erlijioso bat: erromesa edo beilaria, Erromara beilan doana. Aitari entzuna dakot Xalbador zendu zelarik, Lopategi bertsulariak erran omen zuela handik aintzina Urepelera joanen zela urtero erromes. Sentsu zabalago batean, erromeria erraiten dakote orain plazetako dantzaldier, eta bereziki nahi duenari irekia den soinu eta dantza emanaldier. Jardunaldi horietan gaia landu zuten lehendabizik

Bilboko Aiko taldekoek, hain xuxen herri dantzaldi mota horren garatzen ari direnak azken urte hauetan. Arratsaldean, mahai inguru batean bildu

gintuzten Joseba Altube, Barrakaldoko dantza taldearen arduraduna, Xabier Etxabe zarauztar historialari, dantzari eta soinularia eta nihaur Ipar Euskal herritik, horiek oro Aritz Ibañez Iruñako dantzari eta ikerlearen gidaritza ernearen pean. Ezin erran egitarau horrek masak mugiarazi zituenik, bainan hor zaudenekin izan ginuen biziki solasaldi interesgarri eta laket bat. Bi gauzek jo ninduten.

Batetik, iduriz josteta hutsa den bestaren gaiak nola plazaratzen dituen gizarte baten funtsezko aldaketak. Nola esplika Bilbotik Baionarat hirian garatzen ari diren dantzari elgarretaratze horiek? Euskal kulturan sartzeko lehen urrats bat, behar bada hizkuntza beino erretxagoa? Nola  kanbiatu da plaza joko horiek laguntzen zituen soinularien itxura, beti dantza eta dantzarien xerbitxuko? Ze bilakatzen da, herri ttipietan, tokiko beilen oinarri erlijiosoa gizarte sekularizatu batean? Hots, beti bezala, dantzak bere buruaz baino zerbeit gehiago derauka.

Bertze zerbeit ere hauteman nuen. Behin gure predikuak finitu eta, plazara atera ginelarik, han zauden promenan itxura guzien arabera etorkinak ziren andere batzu beren haurrekin, mila koloretako oihalak soinean. Ohartu nintzan orduan alderdi hori ez ginuela aipatu gure eztabaidetan.

Bestak behar lukeela integrazio funtzio bat bete, gaurko Euskal herria osatzen duen aniztasunaz haziz. Eta kanpotik jinak diren jende xumeenak ere

gure dantza jauzien errondan sartuz. Eta guk haien ahidus, co?ek edo bertze ikasiz. Denak guti edo aski erromes beigira lur huntan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Eguneraketa berriak daude