Erroldatzeko eskubidea gauzatzeko “autodefentsarako” gida aurkeztu dute Gasteizen

  • Hainbat herri mugimenduk osatu dute elkarlanean Autodefentsa Juridikorako Gida: errolda eskaera Gasteizen dokumentua. Salatu dute udalak ez duela errolda eskubidea bermatzeko neurririk hartzen, gainontzeko eskubideak lortzeko oinarrizko sarbidea den arren. Gidaren helburua da arazoak dituzten herritarrei erreminta zehatza eskaintzea, administrazioan aldaketak bultzatzea, eta “zapalkuntza estrukturalak” gainditzeko indarrak batzea.

Argazkia: Hala Bedi

2023ko abenduaren 21ean - 15:32

Ostegun goizean aurkeztu dute gida Auzoan Bizi Etxebizitza Sarea, Errekaleor Bizirik!, Batuta Elkarlaguntza Sarea, Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba eta Gasteizen Inor ez Etxerik Gabe mugimenduek, Gasteizko Udaletxearen aurrean. Apirilean hasi zuten Erroldarik Gabe, Izaterik ez! kanpaina, “erroldaren problematika azaleratu, udala erantzuletzat seinalatu eta konponbide bat exijitzea” helburu.

Errolda, gainontzeko eskubideetarako sarbide

Gogoratu dute erroldak, legearen arabera, herritarra bizi den tokia erregistratzen duen tramite administratibo sinplea beharko lukeela. “Kalean edo etxe batean bizi, etxea kontratuarekin edo kontraturik gabe izan edota okupatzen bizi, ez da kontuan hartu beharreko baldintza erroldatzeko, berez”. Praktikan, ordea, Euskal Herri osoan bezala Gasteizen, “baliabide eta eskubide ezberdinetarako sarbidea bihurtu da errolda”. Prestazio sozialak eskatu ahal izateko, eskolatzeko, osasun txartela lortzeko edo, migratzaileen kasuan, erregularizazio prozedura abiatu ahal izateko baldintza da errolda, besteak beste.

Gida aurkeztu duten kolektiboen esanetan, Gasteizko Udalak erroldatzeko eskatzen dituen baldintzak “etxe jabeen esku uzten ditu erroldatzeko eskumena”. Hori dela eta, badira pertsonak, esaterako, etxebizitza batean alokairua ordaintzen bizi arren bertan erroldatu ezin direnak; edo, alderantziz, etxe batean erroldatu ditzaten ordaintzen dutenak bertan bizi ez arren. “Etxe jabeen gehiegikerien eta erroldaren merkatu beltzaren konplize zuzena da udala”, adierazi dute, eta azpimarratu bereziki gasteiztar migratuei eta pobretuei eragiten diela egoerak. Azaldu dute apirilean eskatu ziotela udalari baldintza horiek aldatzeko, baina “inongo erantzunik edo aldaketarik egin ez duela ikusita”, Autodefentsa Juridikorako Gida aurkeztea erabaki dutela.

Errolda indibiduala eskuratzeko eta borroka kolektiborako erreminta

Gidak hainbat atal ditu. Sarreran jaso dituzte erroldatu ahal izateko egun udalak ezartzen dituen baldintzak. Ondoren eskaintzen dituzte erroldatu ahal izateko erremintak, bi egoera nagusi aintzat hartuz: batetik, bizileku finkoa izan arren jabetzarik edo kontraturik ez izateagatik erroldarik ez duten herritarrei begira; bestetik, kalean edo bizitoki finkorik gabe bizi diren herritarrentzako baliabideak. Egoera bakoitzean errolda lortzeko zer pauso egin behar diren azaltzen du gidak, horiek emateko administrazioan aurkeztu behar diren dokumentuen ereduak jasotzen ditu, eta aholkularitza eta laguntza jasotzeko bideak eskaini ere.

Gida eskuragarri dago aipatu kolektiboen sare sozialetan eta @erroldarikgabe X eta Instagram kontuetan. Paperean, Alde Zaharreko Gasteiz Txiki auzo elkartearen egoitzan eskuratu daiteke. Gidarekin hainbat helburu dituztela azaldu dute agerraldian: herritarrei errolda lortzeko bide kolektibo bat eskaintzea, udalaren prozedura administratiboan aldaketak lortzea, eta klase “zapalkuntza estrukturalaren” aurrean antolatu eta indarrak batzea, “aldatu behar den guztia aldatzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskubide sozialak
Hego Euskal Herrirako gutxieneko soldata propioaren alde batu dira euskal sindikatuak

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1870eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Erroldarik ez, eskubiderik ez

Iragan asteazkenean aurkeztu zuten Gasteizen “Padrón y derechos humanos 2022-2023” txostena hainbat elkartek: Argituz, Enarak kooperatiba, Forum de Síndics, eta Arabako Eskubide Sozial, Ekonomiko eta Kulturalen Behatokiak. Txostena Gasteizko... [+]


Funtzionario gurasobakarren amatasun baimena bikoteena bezain luzea izateari uko egin dio Nafarroako Legebiltzarrak

Eskubide honek hainbat epairen bermea daukan arren, langile publikoek salaketak jartzen jarraitu beharko dute zaintzarako baimen osoa lortu ahal izateko. Proposamena EH Bilduk egin du Izquierda Ezkerraren sozietateen gaineko zergak igotzearen inguruko mozio batean, baina ez da... [+]


2022-04-25 | ARGIA
Alargunek pentsioa jasotzeko izatezko bikote bezala erregistratuta egon beharko dute berriz ere Hego Euskal Herrian

Alarguntza-pentsioak lortzeko izatezko bikote bezala erregistratuta egotea ez dela beharrezkoa zioen doktrina zuzendu egin du Espainiako Auzitegi Gorenak. Udal edo autonomia erkidegoko erregistroan izatezko bikote bezala izena emanda dagoela egiaztatu beharko du alargunak berriz... [+]


Verter Recyclingeko arduradunak mutu, epailearen galderen aurrean

Zaldibarko zabortegia kudeatzen zuen Verter Reyclingeko arduradunek astelehen honetan deklaratu dute Durangon, auzia daraman epailearen aurrean. Haietako bik uko egin diote epailearen galderei erantzuteari eta hirugarren batek ezin izan du auzitegira joan, koronabirusarekin... [+]


AEBetako lehen emakumezko alkatea

Argonia (Kansas, AEB), 1887ko apirilaren 4a. Susanna M. Salter-ek (1860-1961) herri txiki horretako hauteskundeak irabazi zituen, botoen %60tik gora eskuratuta, eta, hala, AEBetako lehen emakumezko alkatea izan zen.


2021-10-19 | ARGIA
Osasun pasearen derrigortasunaren aurkako ekimenak emendatzen ari dira

Baigorri eta Garazi aldeko Bagabiltza biltzarreko hamar kidek Donibane Garaziko mediateka okupatu zuten, paserik aurkeztu gabe, urriaren 16an. Lauren Inchauspe auzapezarekin hitzordua lortu zuten: urriaren 19an dira biltzekoak. Bestalde, Ipar Euskal Herrian Ezpass! Nora Goaz?... [+]


2020-09-22 | ARGIA
Etxerik gabeko pertsona bat hilik aurkitu dute Baionan

Baionako Euskaldunen plazan hilik aurkitu dute igande goizaldean etxerik ez zuen eta turismo bulegoaren ondoan lo egiten zuen pertsona bat. Berriak eman du albistea, Polizia iturriek "heriotza naturala" izan dela esan dietela. Zenbait eragilek Jean Rene Etxegaraik... [+]


2020-06-25 | Aiaraldea
Batu Elkarlaguntza Sarea sortu dute, gizarte arazoei “erantzun integrala” emateko

Arrankudiagan ez ezik, Arrigorriaga, Basauri, Galdakao, San Miguel, Zaratamo, Ugao eta Zeberion ere funtzionatuko du sareak. Etxebizitza eta elikadura izango dira egitasmoaren ildo nagusiak.


Nafarroa suspertzeko plan sozial baten aldeko bizi martxa egingo dute bihar

Eskubide Sozialen Kartak deitu du mobilizaziora. Kartan bildutako eragile eta sindikatuek dokumentu bat osatu dute, “pertsona guztiak eta haien eskubideak erakundeen politiken helburu izan daitezen ezinbestekoak diren hainbat neurrirekin”.


2020-05-28 | ARGIA
EAEko Arartekoak jasotako kexen erdia baino gehiagok eskubide sozialekin du lotura

Nafarroako Arartekoak ere aurkeztu du 2019ko txostena. Jasotako kexa gehienak lotuta daude funtzio publikoarekin eta hezkuntzarekin.


Eguneraketa berriak daude