Errobi musika taldea duela 50 urte igo zen lehen aldiz oholtzara. Hori dela eta, berriz itzuliko dira eszenatokira Mixel Ducau eta Anje Duhalde sortzaileak, euskarazko lehen rock musika taldearen abesti mitikoenak kantatzeko asmotan. Maiatzaren 4an izango da, Bilboko Euskalduna jauregian.
Errobi bueltan da. Mauka ekoizpen etxeak maiatzaren 4an kontzertua antolatu du Bilboko Euskalduna jauregian –Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ere badauka– eta asteartean egin zuten kontzertuaren aurkezpena. Musika taldean gitarraz eta ahotsaz arduratzen ziren Anje Duhalde eta Mixel Ducau izan ziren bertan, beste hainbat ordezkarirekin batera.
Duhaldek azaldu duenez kontzertua eskaintzeko ideia beste proiektu batek akuilatuta sortu zaie. Zehazki, Errobiren kantak zuzenean jotzeko Atzar Hadi taldearen ekimeneko partaideek omenaldi moduko bat egin nahi zien: “Niri omenaldiak gustatzen zaizkit tartean ez nagoenean”, argitu du kantari arrangoiztarrak, eta azaldu du proiektu horrekin zerikusirik ez dutela. Baina Ducou eta bere artean eleka hasita pentsatu zuten: “Horiek egiten badute guk ere zerbait egin genezake agian”.
Errobi izan zen rock musika estiloarekin hasi zen lehen taldea; rock eta folk progresiboa eta pop ukituak ere nahasten zituzten euren errepertorioan.
Errobi 1970 eta 1980ko hamarkadetako euskal musika talde esanguratsuenetako bat izan zen. Euskarazko rocka jada hasi zen bere bidea egiten lehendik, Niko Etxarten eskutik besteak beste, baina Errobi izan zen musika estilo horrekin hasi zen lehen taldea; rock eta folk progresiboa eta pop ukituak ere nahasten zituzten euren errepertorioan.
Garai gogor eta konplexuetako euskal rocka
Ducauk eta Duhalde 1973an ezagutu zuten elkar, eta hortik gutxira hasi ziren batera jotzen. 1975ean lehen binilozko LPa kaleratu zuten Errobi izenarekin, bosna abestiko bi alde, eta tartean Aitarik ez dut edo Gure zortea abestiak entzungai: “Zazpi probintzi zazpiak anai bat basteari so zauden / baina goiz baten haundi mundiek / muga bat duten ezartzen”. Halako abestiekin Errobik lortu zuen Hegoaldeko euskal herritarrekin konektatzea une politiko gogor eta konplexuan.
Horrela gogoratu zituen hastapen horiek Duhaldek ARGIAn, Pello Zubiriarekin 1987an egindako elkarrizketa batean: “Hasieran Hegoaldeko jendea pixka bat moskeatua zegoen. Ahots arraroak, arregloak ere bereziak... Hasieran kritika gogorrak izan genizkian. Baina oso ondo moldatzen gintuan Mixel eta biok, eta kantaldietan guk eramaten genian erritmoa”.
Txiki eta Otaegiren fusilatzea, ikastolak, Txile, erbesteratuak, poliziak hildakoak... 1977an Gure Lekukotasuna diskoa plazaratu zuten, amnistiaren aldeko aldarrikapenak indarra hartu zuenean: “Gaurko kantu hau izan dadila / gure lekukotasuna... / Burruka gaiten irabazteko / Euskadin askatasuna!”. 1978an Bizi Bizian argitaratu zuten, euskal talde batek lehen aldiz zuzenean grabaturiko diskoa.
Errobik makina bat kontzertu eskaini zituen denbora horretan, ARGIAko artxibotik berreskuratu dugun goiko 1978ko argazkian ikusten den moduan, sarritan akustikoan beste askotan gitarra elektrifikatuarekin eta ahots hutsez. 1979ko Ametsaren bidean diskoa izan zen, seguruenik, denetan puskatzaileena.
"Kantuak sendoak dira, gaurkotasuna dute"
Errobik bizitza laburra izan zuen. 1985ean “parentesi” gisa hartu daitekeen beste grabazio bat egin zuten Xoxoa zigiluaren eskutik (Agur t’erdi), baina ordurako Ducau eta Duhalde bakoitza bere bidea egiten ari zen. Orain berriz itzuliko dira 40 urteren ostean: “Modestiarik gabe ohartu naiz kantu horiek guztiak sendoak direla, gaurkotasuna badute, eta merezi zuen berriz hartu eta konpontzea”, azaldu du Ducauk aurkezpenean.
Bilboko maiatzaren 4ko kontzertuan, Mixel Ducau eta Anje Duhaldez gain, Remi Gachis (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua) eta Txomin Duhalde (bateria) ere ariko dira. Sarrerak salgai daude internetez 30 euroan eta agortzen ez badira leihatilan eskuratu ahal izango dira 35 euroan. Euskaldunako ateak 18:15ean irekiko dira eta 19:00etan hasiko da emanaldia. Amaiera ordurik ez dute eman, hori entzuleen arabera ere izango da noski... Beste bat! Beste bat!
Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024
--------------------------------------------------------------
Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
22 talde gehiago iragarri dituzte Lakuntzan uztailean izanen den HatortxuRockerako: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne,... [+]
Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024
--------------------------------------------------
Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
Duela 150 urte, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Maurice Ravel musikagile eta konpositorea, Ziburun. Mundu mailan ospetsu dira haren lanak, bereziki Boleroa. Sarri aipatzen da Parisen bizi izan zela, kontserbatorioan ikasi zuela aro berri bateko irakasleekin, munduko txoko... [+]
Zuloa
Merina gris
Sonido Muchacho, 2025
-------------------------------------------------------
Euskal Herrian ez da orain arte horrelako musika elektronikorik egin. Esango nuke Merina Grisek historian euskaraz egin den elektronika eta hyperpop diskorik landuena egin... [+]
Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean, Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]
Bidai on bat
Braulio
Autoekoizpena, 2024
-----------------------------------------------------
Nik ez nioke talde bati Braulio izena jarriko; eta seguruenik inork gutxik hasiko luke lan bat sei minutuko iraupena duen kanta batekin. Baina hauei parra die eta horri esker... [+]