Ekainean Nafarroak inoiz jasan gabeko kalteak izan zituen suteen ondorioz. Errigora ekimenak diru bilketa abiatu zuen uztailean, ondorioak bideratu ahal izateko eta "lurrarekiko begirunez jardungo duten ereduak" sustatzeko. 85.000 euro bildu dituzte Euskal Herriko elkarte, udal eta norbanakoen ekarpenei esker.
Nafarroako Ager eremuan euskara eta nekazaritza sustatzen dihardu Errigora ekimenak, eta diru bilketa abiatu zuen uztailean 15.000 hektarea kixkali zituzten suteen kalteei aurre egiteko. Hori, eta aurrerantzean etorri daitezkeen hondamendiei aurre hartzeko. Euskal Herriko elkarte, udal eta norbanakoen ekarpenei esker, Errigorak 85.000 euro lortu ditu. Suebaki berdeak sortu eta abeltzaintza estentsiboa sustatzera bideratuko du dirua.
Inoizko kalterik handienak eragin zituzten Nafarroan ekaineko suteek, eta Errigorak ez errepikatzeko lan egiteko asmoa du. Uxue eta San Martin Unxen inbertituko dute bildutako dirua. Unxen, esaterako, suteek lurraren %95 erre zuten. Bertan lan egiteko lau ildo zehaztu dituzte: batetik, bide berri bat egitea herriaren sarrera konektatzeko Erriberritik Sanper ingururantza. Bigarrenik, El Boyeral-era begirako aisialdi gune bat. Hirugarrenik, etxebizitzen pare-parean mahasti berriak landatzea. Eta laugarrenik, herriko behi-abeltzain gaztea laguntzea eta ahutz-abeltzain berriak erakartzea.
Uxuen, bestalde, zehaztu dute Antzandieta amildegiaren garbiketa egitea eta iturri zein zubi erromanikoen berreskurapena; Lanbide Heziketako eskolekin hitzarmenak egitea lanpostuak sortzeko nekazal gaiak, agroekologikoak eta agroforestalak landuz; eta herrigunetik Uxue parkerainoko bidea irekitzea.
"Lurra, sua, ura, Herria"
Uztailean abiatu zuten kanpaina “Lurra, sua, ura, Herria” lelopean, eta Errigorak berak jarri zituen lehen 10.000 euroak. Gainontzekoa ekarpenen bidez bildu dute.
Lortutako diruarekin ekimenetara igarotzeko, talde teknikoak jaso ditu proposamenak, eta hartu ditu irizpide eta erabakiak. Mahaia osatu zuten suhiltzaile, basozain, lehen sektoreko sindikatu eta Nafarroako udal eta kontzejuetako lehendakariekin.
Ekimena, hala ere, “lehenengo bultzada” da suteei aurre egiteko bidean. Gero beste eragile eta erakunde batzuk batzea espero du Errigorak eta aurkeztutako proiektuei eta berriei jarraipena eman ahal izatea.
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
Euskara hauspotzeko lan egiten duten eragileak ekonomikoki hornitzea da ekimenaren xedea. Ekarpena egiteko bertako produktuen saskiak erosteko aukera izango da urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean.
Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari' izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]
Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.
50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.
Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]
Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]
Errigoraren baitan dauden ekoizleetatik zazpik parte hartzen dute jantokietarako formatu eta eskaintzan egokitzapenak eginez. Ager eremuko baratzeetan dauden produktuak prestatzen dituzte. Produktu horiek jantokietan sartuz gero, euskal lurraldeen artean "harreman iraunkor... [+]
Osotara, 9.000 eskaera jaso ditu euskara eta elikadura burujabetzaren aldeko ekimenak 'Eskutik eskura' udaberriko kanpainan. Laster Euskal Herriko txoko guztietara iritsiko dira eskaerak.
Euskara, elikadura burujabetza eta auzolana bultzatzea dira Errigoraren helburu garrantzitsuenak. Bost ekoizlerekin hasi ziren 2013an, baina gaur egun dagoeneko 23 dira, eta beraz, urrats bat gehiago eman beharra sentitu dute: Errigora identifikatzailea.
“Bat egiteko garaia da” lelopean burututako kanpainari esker 13.000 saski banatuko dira hurrengo egunetan eta 200.000 euroko ekarpen ekonomikoa bideratuko du Ager zonaldeko euskalgintzaren egitasmoetara. Euskaraldia azaroaren 18an hasiko da, eta ariketa sozial masibo... [+]
Euskararen Foru Legeak nafarrak diskriminatzen ditu, eta hizkuntza eskubideak esleitzen zaizkie bizi diren eremuaren arabera. Bada, duela urte batzuk ereiten hasi ziren hamaika ekimen zonifikazioari aurre egiteko, eta udazken honetan inoiz baino indartsuago hasi dira euskarari... [+]
Urriaren 22an egun osoko egitaraua antolatu dute Errigora, Agerraldia eta Hordago herri ekimenek, euskara ardatz hartuta, baina ostegunean jakinarazi dute udalaren traben erruz ezingo dutela aurreikusitako Deskontrolen kontzertua egin. Halere, 17:30ean Tuterako kaleak hartuko... [+]