Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko "proposamenak" ari gara irakurtzen.
Toquero alkateak geltoki berri bat eskatzeko darabilen aldeanismo nazional eta tokiko populismo errepikakorraz gain, Erribera babesten ez duen eta Tutera gaizki tratatzen duen Nafarroako Gobernu txar honen mantra errepikariekin, eta PSOEren jarrera aldaketaz gain, trenbide-geltokia egungo kokalekuan mantentzearen alde egitera pasa dena, benetan planteatu behar dugu zer premia diren lehentasunezkoak, funtsezkoak eta zerbitzu publikokoak Erriberan eta Nafarroako gainerako lekuetan pertsonak eta salgaiak garraiatzeko. Eta horrekin batera, hipermugikortasunaren eta abiaduraren eredua eta kontzeptuak ere zalantzan jarri behar ditugu, alderdi nagusiek eta, batez ere, ekonomia eta enpresa botereak horretara ohituta gauzkatelako.
Duela hamabost urte baino gehiago, Tren Publiko eta Sozialaren Aldeko Erriberako Plataformatik Tuterako tren geltokiaren egungo kokapena mantentzea proposatu zen, besteak beste, PSOEk egunotan aipatu dituen arrazoiengatik. Baina proposamen gehiago zeuden, hala nola azken 40 urteetan itxita egon diren Erriberako geltoki eta geraleku guztiak berriro irekitzea, eta Castejón-Soria bidea berriro irekitzea. Azken proposamen hori, Erriberako Plataformak aspaldidanik defendatu duena, Ministerioak orain bere gain hartzen duela dirudi, eta UPNk ere bai, modu lotsati eta epelean.
Trazadurak edota lokalizazioak definitzea ez da gai nagusia, bai, ordea, garrantzitsua. Hasi behar dugu, hamarkadetako atzerapenarekin baikoaz, gai nagusiarekin: zein trenbide eredu behar dugun, norentzat eta zertarako. Eta gai honetan, alderdi handiek eta botere ekonomikoek abiadura handiko trenaren ereduaren alde egiten jarraitzen dute. Eredu hori ez da bateragarria herritar gehienentzako trenbide-zerbitzu on batekin, lurraldea antolatzeko, biodibertsitatearekiko eta ingurumenarekiko errespetuarekin. Estatuan pertsona eta lurralde guztietan kalitatezko zerbitzu publiko on bat erraztuko duen trenbide-garraio baterako beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak murriztu dira. Nafarroa, zoritxarrez, horren adibide ona da. Eredu honek baliabide publikoak pribatizatu ditu, langileak eta bitartekoak murriztu ditu trenbide-sektorean, eta ez du balio izan errepideetatik kamioirik kentzeko 30 urte baino gehiagotan, Espainiako Abiadura Handia deiturikoa martxan jarri zenetik. Munduko trenbide bidezko merkantzia-garraio baxuena eta barregarriena duen mendebaldeko estatuetako bat gara. "Ohore" horri abiadura handiko kilometro gehien dituen munduko bigarren trenbide-sarea izatea gehitu behar zaio, Txinak soilik gainditzen baititu kilometro horiek.
Erriberan eta Nafarroan tren zerbitzu publiko gehiago eta hobeak behar ditugu: trenak, geltokiak eta langileak, eta beharrezkoak ez diren eta hirigunetik kanpo dauden eraikuntza gutxiago
Erriberako bizilagunok, Nafarroako gainerakoek bezala, behar besteko zerbitzuak, ordutegiak eta maiztasunak dituzten trenak behar ditugu, existitzen diren geltokietan eta geralekuetan gelditzeko, nahiz eta hamarkadak daramatzaten ia erabilpenik gabe edo guztiz itxita. Horretarako, ohiko trenbidearen egungo trazadura behar dugu, baina Tuterako, Castejongo, Tafallako, Iruñeko eta Altsasuko geltokietako instalazioak eta zerbitzuak hobetuz, distantzia ertain eta luzeko geltokietarako erreferentzia nagusi gisa. Ahaztu gabe, arrazoia aplikatuz gero, berandu baino lehen iritsiko direla Espainiako Estatuan eta Europako beste herrialde batzuetan desagerrarazi zituzten distantzia luzeko gaueko trenen geltokiak, Europako estatu batzuk berreskuratzen hasiak direla edo berreskuratze-fasean daudela.
Espainiako Estatuan abiadura handirako erabili izan diren milaka milioi euroek, Nafarroan dagoeneko ehunka milioik, ez dute benetan konpondu eta ez dute konponduko pertsonen eta salgaien zerbitzu publiko gisa mugitzeko eta garraiatzeko dagoen premia. AHTaren Nafarroako ibilbidean gastatutakoarekin bakarrik hobetu, handitu eta ireki zitezkeen duela urte batzuetatik hona distantzia labur, ertain eta luzeko trenen trafikoko lineak, pertsonak eta salgaiak garraiatzeko tren gehiago jarriz, Nafarroako tren zerbitzu publikoaren barruan kalitatezko lanpostu egonkorrak sortuz eta berreskuratuz. Duela hamarkada batzuetatik hona trenbidea zerbitzu publiko gisa defendatzen duten sindikatuei, talde ekologistei edo Erriberako Plataformari kasu egin izan balitzaie, eztabaida bestelakoa izango litzateke une honetan.
Ez UPNk, ez PSOEk, ez dute guztiontzako kalitatezko trenbide publiko bat defendatzen, "AHTren aurrerabidearen" kontsigna errepikakorretik haratago, ekonomikoki jasanezina den eredua, eraikuntza eta mantentze kostu oso garestiak dituelako. Geltokia gaur egun Tuteran duen kokapenetik ateratzea aberrazio eta xahuketa hutsa da, pentsamendu desarrollistari eta pilotakaden interesei lotutakoa, diru publikoarekin, etekin pribaturako. Gauza bera gertatzen da Iruñean egin nahi duten Etxabakoizko geltokiarekin. Edozein buru zentzudun, arrazional eta logikok, datuak eskuan, estimatzen du geltoki berriak egitea hiriguneetatik kanpo, kasu bakarra Europa mailan, gehienez ere dozena erdi tren geldi daitezen, Versaillesko jauregi bat egitea bezala dela, jauregi horretako zalditegiak lau astorekin bakarrik erabiltzeko, nahiz eta asto horiek oso azkarrak izan.
Erriberan eta Nafarroan tren zerbitzu publiko gehiago eta hobeak behar ditugu: trenak, geltokiak eta langileak, eta beharrezkoak ez diren eta hirigunetik kanpo dauden eraikuntza gutxiago, are gehiago Tuterako tren geltokiaren egungo kokapena egokia denean eta gutxiegi erabiltzen denean.
Aitor Lete Aranburu eta Pablo Lorente Zapatería, Sustrai Erakuntza fundazioaren kideak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]