Sorpresarik ez da gertatu Senatuan eta gehiengoa erretreten erreformaren alde kokatu da: 193 alde, 114 aurka eta 38 abstentzio. Arratsalde honetan bozkatuko dute diputatuek, eta ez da senatarien botoa bezain argi ganbera horretakoa. Hala ere, Frantziako Parlamentuko CMP batzorde misto paritarioak bezperan testuaren alde egin izanak gehiengoaren babesa eskuragarriago egiten dio gobernuari.
Ez da ezustekorik izan Frantziako Senatuan: 193 senatari agertu dira erretreten erreformaren alde, 114 aurka, eta 38k ez dute bozkatu. Jadanik alde kokatuak ziren asteburuan –195 alde, 112 aurka– eta gisa bereko bozketa aurreikusi zitekeen gaurkoan ere. Arratsalde honetako diputatuen bozketak, ordea, kezka gehiago eragiten dio Frantziako Gobernuari. Gehiengoaren babesa ez du segurtatua, eta bai ala bai eskuineko LR Errepublikanoak diputatuen babesa beharko du Macronen inguruak. Gauza da, LR Errepublikanoak taldeko guziak ez direla alde kokatu.
Olivier Dussopt Lan ministroak badaki LRren sostengua ezinbestekoa duela erretreten erreforma aitzina eramateko. Matematikoki du beharrezkoa: Legebiltzarreko 577 diputatuetatik 250 dira Macronen ingurukoak –170 bere alderdikoak eta beste 80 zentrista–, beraz, beste 39 boto beharrezkoak ditu gehiengoa lortzeko. Ez ditu ezkerrean jasoko, ezta ere eskuin muturrean: LR eskuinaren partetik behar ditu 40 bat boto –jakinik, Macronen aldeko bakar batzuk testuaren aurka bozkatuko dutela, edo abstenituko direla–. Orotara eskuinean 61 diputatu dira, baina ez dute irakurketa bateratua erreformari dagokionez.
Horretan zaio emankorra izan, bezperan CMP batzorde misto paritarioak erreformaren azken bertsioari bideraturiko babesa: hamalau parlamentarietatik hamarrek alde bozkatu dute –tartean direla LReko lauak–. Horretara heltzeko eskuineko emendakin ia guziak onartu dituzte. Lasaitzea ekarri dio, duda gabe, gobernuari bozketa horrek eta segurtasun gehiagorekin begiratzen dio arratsaldeko boz emateari.
Asanbleako zazpi kide eta Senatuko beste zazpi dira batzorde horretan, eta haien lana izan da bi ganberen artean testu bateratua jostea. Martxoaren 15ean, 09:00tan hasi zen bilera eta 17:30ak aldera gai izan ziren testu bateratua hitzartzeko. Kontrako botoa eman zuten, aurreikusi zitekeenez, ezkerreko hirurek eta eskuin muturreko bakarrak.
"Hasi bezala bukatu da eguna, maitasun hitzekin. Maskarada bat izan da, aurretik adostu zuten guzia", zioen batzorde mistotik ateratzerakoan Alderdi Sozialistako Arthur Delaporte diputatuak. Horren lekuko, adostasunera heldu aitzin LR Errepublikanoak alderdiak "CMP emankorra" txalotzeko zabalduriko txioa –eta hortik gutxira ezabatu izana–. Batzorde mistoko kideek goizean eskuratu zuten testuaren azken bertsioa, 110 orrikoa, 230 moldaketa berrirekin zihoana. Haserre agertu zen horri begira Delaporte ordezkari sozialista: "Nola nahi duzu demokrazia bideratu horrela?".
Kalkulu betean dabiltza eguerdi honetan Macronen aldekoak, ikusteko ea Legebiltzarrean gehiengoa duten.
Babesa ez baldin badu segurtatua, Frantziako Konstituzioko 49.3 artikulua baliatzeko aukera hor du gobernuak. Bozketarik gabe erreforma pasarazteko aukera dakar artikuluak, eta Elisabeth Borme Lehen ministroak ez du bere erabilpena baztertzen –jadanik hamar aldiz erabili izan du–. Hala ere, ikusirik erreformari dagokionez langile sindikatu guzien eta herritarren gehiengoaren aldetik desadostasun handia dagoela, bozketaren beharra ikusten du gobernuak, demokraziaren eta elkarrizketaren irudia zaintzeko –sindikatuen eta herritarren kezkei begira ez duelako arretarik bideratu–.
Senatuaren botoa pasa berri dutela, kalkulu betean dabiltza guziak: eguerdi honetan bilduko dira Macron babesten duten alderdiak ikusteko alderdi bakoitzean zenbat boto dituzten alde zein aurka, eta zenbatek duten ez bozkatuko. Horren arabera argituko dute 49.3 artikuluaren erabilpenarena.
Hori horrela, arratsalde honetan, boto bidez ala 49.3 artikuluari esker, karrikak haserrez betearazten dituen erreforma pasa beharko litzateke legebiltzarrean ere. Baina, botoen aldea hain estu izanik, ezustekoa gertatu daiteke.
Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.
Urtarrilaren 1etik aurrera pentsioak %0,9 handituko ditu Frantziako Gobernuak, hasiera batean iragarri baino lehenago, 2025eko uztailera arte ez baitzuen asmorik pentsioak igotzeko, 4.000 milioi aurreztea helburu.
Espainiako Estatuan egindako ikerketa baten arabera, erretiro-adina atzeratzeak ondorio kaltegarriak dakartza, ez bakarrik lehenago hiltzeko arriskua duen langilearentzat berarentzat, baita diru-kutxa publikoarentzat ere: 8.564 eurotan baloraturiko galera soziala izango luke... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]
1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]
Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira.
Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.
Erretreten erreformaren kontrako manifestazioetako batean atxilotu zuten mauletarrak Baionako auzitegian deklaratu beharko du, datorren astean. Elkartasuna adierazi du hainbat herritarrek: “Errepresio gorakada azkartzen ari da”.
Erretreten erreformaren aurkako hamalaugarren greba eguna dute gaur Ipar Euskal Herrian. Frantziako Estatuko 250 bat hiritan egin dute manifestaziorako deia sindikatuek.
Zer pentsa ematen du apirilaren 28an egindako salaketek utzitako arrasto txikiak, eta haren segida bakarra izatea istripuen eta langileen heriotzen kate etengabea. Azkoitian, eraikuntzan beste behin ere, oso ohikoa eta beraz saihesgarria den istripuan hil da 62 urteko langilea... [+]
Astelehenean Bilbotik eta Bergaratik abiatu dira, eta asteartean Agurainetik. Ostegunean Gasteizen batuko dira hiru mobilizazioak.
Ekainaren 8an dute erretreta adina 62 urtetik 64ra pasa duen legea ezeztatzeko ondoko aukera. Hain zuzen, Liot talde independenteak legea ezeztatzeko aurkezturiko lege-proposamena bozkatuko dute egun horretan. Ekainaren 6rako finkatu dute hamalaugarren greba eguna sindikatuek.
Erretretarako adina 62 urtetik 64 urtera atzeratzen duen erreforma pasa arren, aurkako mobilizazioek segitzen dute. Ondoko bideetatik dabiltza testu horren kontrakoak: greba eta manifestazioak; Konstituzio Kontseiluaren ezeztapenaren esperantza mehea; gobernuaren parean postura... [+]