Erretiro adina aurreratzeko lanuzteak deitu dituzte garraio sektorean

  • Sektoreko gidarien "egoera prekarioa" salatu eta lan baldintzak hobetzeko premia azpimarratzeko egin dituzte deialdiak CCOO eta UGT sindikatuek. Hiru sindikatuak eskaerak "oso motz" geratu direla kritikatu du. Hego Euskal Herrian 50.000 langile inguru daude sektorean lanean.


2024ko urriaren 09an - 07:28
2022ko garraiolarien grebako irudi bat Eitb

Garraiolarien lan-baldintzak hobetzeko helburuarekin, CCOO eta UGT sindikatuek greba deialdiak iragarri dituzte errepideko garraioan. Sei egunez lanuzteak egingo dituzte: urriaren 28an, azaroaren 11n, 18an eta 29an, eta abenduaren 5ean eta 9an. Egoera konpondu ezean, abenduaren 23tik aurrera greba mugagabea iragartzea aurreikusten dute. 

Gatazkaren muina garraio sektoreko langileen erretiro adina da. Sindikatuek patronalarekin hilabetez negoziatu dute, eta haien eskakizun nagusia garraiolarien lanbidea "arriskutsutzat" aitortzea da. Horrela, koefiziente murriztaileak ezarri nahi dituzte, langileek erretiro aurreratua hartu dezaten. UGTk eta CCOOk lan hitzarmenetan erretiro partziala jasotzea planteatu dute. Hau da, gidari gazteek ordezkatzea erretiroa hartzeko aukera duten langileak, errelebo kontratuaren bidez.

Hiru sindikatuak nabarmendu du CCOO eta UGTren planteamendua "oso motz" gelditzen dela, koefiziente murriztaileen eragina zehaztu gabe geratu dela argudiatuz. Sindikatuaren idazkari Alberto Nuñezek aipatu du garraiolari autonomoek errelebo kontraturik ez dutela, eta ondorioz planteatutako neurriak ez duela eraginik izango haiengan. Horregatik, Hiru sindikatuak erretiro adin espezifiko bat eskatzen du, 60 urtekoa, "garraiolarien justizia lortzeko". Nuñezek azaldu du ez dela “zentzuzkoa” 67 urte inguruko gidariek, umeak eta adinekoak eramatea.

Lan istripuak

Segurtasun arrazoiak ere funtsezkoak dira. OIT Lanaren Nazioarteko Erakundearen datuen arabera, 55 urte bete eta gero, lan istripu larriak izateko arriskua hirukoiztu egiten da garraio sektorean. Aurten, Euskal Herrian hamar garraiolari hil dira lan istripuetan, eta gehienek 54 eta 59 urte bitarteko adina zuten. “Horrek agerian uzten du adinaren eta lan istripuen arteko erlazio zuzena eta indartu egiten du erretiro adina aurreratzea eskatzeko beharra” azaldu du Nuñezek.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Greba
2024-10-01 | ARGIA
Lansarien, pentsioen eta zerbitzu publikoen alde, greba eguna da gaur Ipar Euskal Herrian

Sindikatuen arabera eragina izaten ari da, bereziki garraio publikoan, Baionatik iparralderat.


2024-03-12 | ARGIA
Jarraipen “zabala” Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoko greban

ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek deitu dute greba, eta goizeko lehen orduan zabaldutako oharraren arabera, "jarraipen oso zabala" izan du bereziki hezkuntzan eta udal eta foru administrazioan. Eguerdian egingo dituzte manifestazioak hiriburuetan.


Zortzi orduko lanuzteak Bilbobus-en

Asteleheneko lanuztea 07:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da. Goizez eta arratsaldez launa orduko lanuzteak egingo dituzten martxoko azken eguna izango da.


“Martxoaren 12ko grebako gutxieneko zerbitzuen ondorioz, egun arrunt batean baino langile gehiago egongo dira zenbait sektoretan”

ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek sektore publikoko milaka langile greba eskubiderik gabe utziko dituztela salatu dute.


EHUko irakasle eta ikertzaileek grebarako deia egin dute

Asteazkena da lehen greba eguna: irakasle eta ikertzaileak daude deituta. Martxoaren 12rako ere berriz egin dute deia: EHUko langile guztientzat da hura. Irakasle eta ikertzaileen “prekarizazioaren” kontra egin nahi dute protesta. 


Renfeko makinistek lau greba egun antolatu dituzte martxorako

Enplegu Plana berraktibatzea eta "kontratazio gehiago" eskatu dituzte, lanaldietako gehiegizko orduak saihesteko.


Eguneraketa berriak daude