Erresuma Batuko Komunen Ganberak bozketa ez lotesle bidez Palestina Estatua dela aitortu du. Proposamenak aldeko 274 bozka eta aurkako 12 lortu ditu The Independent egunkariak argitaratu duenez.
Eztabaida ugariren ondoren hartu zuen erabakia Erresuma Batuko Komunen Ganberak astelehenean. Palestinako Estatua aitortu dute horrenbestez, "Israelgo Estatuarekin batera" eta helburu bezala jartzen du "bi estatuz osatutako irtenbide negoziatua" bilatzea.
Politikari batzuek galdeketatik at geratzeko hautua egin dute, horien artean David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa eta Georde Galloway Erresuma Batuko alderdi laboristako kide ohia.
Gaur egun, 130 herrialde baino gehiagok dute Palestina estatutzat. Nazio Batuen Batzorde Orokorrak 2012. uretan aitortu zuen bozka bidez, baina oraindik AEBak eta Europako herrialde gehienek ez dute halakorik egin.
Bozketaren eragina
Grahame Morris, alderdi laboristako kideak uste du Palestinako Estatua aitortzeak bake-negoziazioen etena hausten lagun dezakeela, “berandu” izan baino lehen. Cameronen Gobernuak bere aldetik argi du bozketak ez duela Erresuma Batuaren jarrera diplomatikoa aldatuko.
Palestina Estatua dela aitortzeak, Israelek nazioarteko iritzi publikoan izan duen gainbehera erakusten duela uste du Richard Ottaway Komunen Ganberako Atzerri Arazoetako Batzordeko kideak.
Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bisitarekin batera egin ditu adierazpenak AEBetako presidenteak, Etxe Zurian. Zerrendan bizi diren 1,8 milioi palestinarrak Egipto edota Jordaniara lekualdatzea proposatu du.
Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]
Gutxienez hamar palestinar hil eta 35 zauritu ditu Israelek Zisjordaniako Jenin hiriaren aurkako operazio militar batean, Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi dutenez. Hildakoen eta zaurituen kopurua etengabe handitzen ari dela eta, kopuru zehatzak jakiteko zailtasunak... [+]
Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.
Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]
Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.
Zeresana ematen ari da Rami Younis kazetari eta aktibista palestinarraren LYD animaziozko film-dokumentala. Fikziozkoa da, Israelek inoiz okupatu gabeko Lyd hirian kokatua, zeinean ez den sekula ere britainiarren koloniarik egon, eta juduak eta arabiarrak elkarrekin bizi diren;... [+]
Gazan 2023ko urria eta 2024ko ekaina artean Palestinako Osasun Ministerioak adierazitakoa baino %40 hildako gehiago izan direla azaldu dute The Lancet aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Zuzeneko heriotzak soilik hartu dituzte kontuan azterketan, hau da, bonbaz edo tiroz... [+]
Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu: